Espainiako Lehen Sektorea eta Paisaia Hezea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,51 KB
Kalak eta Arrantza Eremuak
Arrantza-espezieak eremu jakin batzuetan biltzen dira, eta kala deritze eremu horiei. Kala onenak plataforma kontinentaletan daude. Plataforma kontinentaletan, kostaldetik gertu planktona hazten da.
Arrantza-legeria eta Jasangarritasuna
Arrantzaleek ezin dute edonon arrantzatu. Nazioarteko legeriak aukera ematen die kostaldeko herrialdeei berentzat gordetzeko itsasertzetik 370 km-ra arteko itsas eremuan arrantza egiteko eskubidea. Herrialde bateko ontziek beste herrialde batzuen uretan arrantza egiteko, arrantza-hitzarmenak izenpetzen dira.
Gaur egun, neurriz kanpo arrantzatzen da. Horrek espezieak agortzea eta desagertzea dakar. Egoera horri aurre egiteko, gobernuek neurri batzuk hartu dituzte, esaterako, arrantza-teknika batzuk debekatzea (arraste-arrantza, kasu) eta harrapaketa kopurua murriztea.
Espainiako Lehen Sektorearen Ezaugarriak
- Gaur egun, Espainiako lehen sektoreak garrantzia galdu du, biztanleria landunari (%4,2) eta BPGd-ari egiten dion ekarpenari dagokienez (%2,7).
- Espainia da lehen sektore indartsua duten EBko herrialdeetako bat. EBko nekazaritza-ekoizpenaren %10etik gora sortzen du, eta lehen postuan dago arrantza-ekoizpenari dagokienez.
- Espainiako industria askoren lehengai dira nekazaritza- eta arrantza-produktuak.
- Gutxi gorabehera, elikagaiak dira Espainiako esportazioen %15.
- Dena den, Espainiako lehen sektoreak zenbait ahultasun ditu:
- Biztanleria zaharra da.
- Nekazaritza estentsiboak produktibitate txikia du.
Nekazaritza Espainian: Aniztasuna eta Esportazioak
Espainiako nekazaritzak ekoizpen-aniztasun handia du. Produktu hauek ekoizten dira gehien: frutak eta barazkiak, mahastiak, olibondoak eta zerealak.
Europar Batasuneko herrialdeekin egiten dira nekazaritza-produktuen esportazio eta inportazio gehienak.
Abeltzaintza Espainian: Garrantzia eta Mota Nagusiak
- Abeltzaintzak garrantzi handia du, Espainia Europar Batasuneko bigarren postuan dago, ardi, txerri eta ahuntz azienden abelburu kopuruari dagokienez.
- Txerri-aziendak ematen du animalia-ekoizpenaren herena. Abelburuen ia erdiak Katalunian eta Aragoin daude.
- Horren ondoren, ardi-aziendak du garrantzi handiena: ugaria da Gaztela eta Leonen, Galizian eta Extremaduran.
Abeltzaintza intentsiboa eta ukuiluratua da nagusi. Ustiategiek ezaugarri hauek dituzte: inbertsio handiak, mekanizazio-maila handia eta errendimendu handia.
Arrantza Espainian: Posizioa eta Erronkak
- Espainiak du EBko lehen postua ontzi kopuruari dagokienez, eta bigarren postua harrapaketen bolumenari dagokienez; orobat, bigarren postua du arrain-kontsumoari dagokienez, Portugalen ondoren.
- Gaur egun, arrantza tradizionala eta industriala egiten dira.
- Espainiako plataforma kontinentala estua da, eta ez da nahikoa bertatik lortzen dena Espainiako arrain-kontsumorako. Horregatik, arrantza-hitzarmenak egin dira beste herrialde batzuekin.
Espainiako Paisaia Hezea: Ezaugarriak eta Jarduera Ekonomikoak
Kantauriko itsasertzeko, Galiziako zati handi bateko eta mendebaldeko Pirinioetako paisaia da.
Habitatari dagokionez, funtsean, barreiatua da. Ingurunea ez da nekazaritzarako egokia.
Klima ozeanikoak larre natural zabalak sortzeko aukera ematen du. Horregatik, eremu horretan, funtsean, abeltzaintzan jarduten dute; batik bat, esnetarako behiak hazten dituzte. Lurra baso-ustiapenerako ere erabiltzen dute.