Espainiako Landare Paisaia eta Giza Jardueren Eragina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,26 KB

Espainiako Landare Paisaia

Klima Ozeanikoa: Baso Hosto-Erorkorra

Baso trinkoa, espezie higrofiloak dituena. Zuhaitz garaiak, enbor zuzen eta leunak, hosto handiak eta erorkorrak. Oihanpean iratzeak eta goroldioak aurki daitezke. Pagoak eta haritzak dira nagusi.

Pagoak

  • Hezetasun handia behar dute.
  • Beroa jasan ezin dute.
  • Mendiko zuhaitza da (400-1200m).
  • Batez ere kareharrizko lurzoruetan hazten da.
  • Kantauriar mendikatean eta Nafarroako Pirinioetan aurkitzen da.
  • Baso espezifikoa edo mistoa (haritzekin edo izeiekin).

Espezie Sekundarioak

  • Gaztainondoa
  • Hurritza
  • Lizarra (fresno)
  • Ezkia (tilo)
  • Zumarra (olmo)
  • Astigarra (arce)

Belardiak

Lur eremu handiak dira, animaliak elikatzeko erabiltzen direnak.

Giza Jarduerak

  • Basoen hedadura murriztu dute.
  • Baso mistoa sortu dute: pinuak eta eukaliptoak.

Klima Mediterraneoa: Baso Hosto-Iraunkorra

Baso ez oso trinkoa da. Zuhaitz ertainak, enbor okertsuak, azal sendoak, hosto txikiak eta gogorrak ditu. Adarrek adaburu zabalak osatzen dituzte itzala egiteko. Basope aberatsean isatsa aurki daiteke. Arteak (Quercus ilex) eta artelatzak (Quercus suber) dira nagusi.

Arteak

  • Mediterraneoko ohikoena da.
  • Lurzoru guztietara egokitzen da.
  • Agorraldiari aurre egiten dio.
  • Ezkurra animaliak elikatzeko erabiltzen da.

Giza Jarduerak

  • Basoen hedadura murriztu dute.
  • Nekazaritzarako eta abeltzaintzarako eraldatu dituzte: dehesak (arteak eta artelatzak).

Gizasastraldia

  • Estepa: lur elkorretan agertzen da. Garrigaren degradazioa da. Garaiera txikiko belarrak ditu, elkarrengandik bereizita.
  • Palmondo nanoa, ezkaia, espartzua eta basaesparragoa.

Mendiko Landare Paisaia

Landaredia mailakaturik agertzen da: latitudea, altitudea eta orientazioaren arabera. Basoa 10°C-ko bataz besteko tenperaturan hazten da. Behealdean hosto-erorkorrekoak daude eta altueran hosto-iraunkorrekoak. Belardiak elurrez estalitako eremuetan agertzen dira. Azkenik, landare errupikolak daude.

Piriniotan

  • 1200m arte: pagoak, haritzak, arteak, erkametzak.
  • 1200-2400 m arte: koniferoak: pinu gorria, izeiak, pinu beltza (pagoak). Zuhaixkak: errododendroa, ahabia (arándano, mirtilo).
  • 2400-3000m arte: belardi klimazikoak, landare errupikolak.
  • + 3000m: landare errupikolak.

Kantauriar Mendikatean

  • 1800m arte: haritza, pagoa, artea, ametza (karraska).
  • Sastrakak: txilarra.

Iberiar Mendikatean

  • Pinu gorriak, haritzak, pagadiak, arteak, erkametzak.

Erdialdeko Sisteman

  • 1500m arte: artelatzak, arteak.
  • Sastrakak: txilarra, isatsa, elorria.

Sierra Nevada

  • 2000m arte: artea, ametza.
  • Sastrakak: ipurua (enebro), miterra (sabina).

Giza Jardueren Ondorioak

Migrazioak

  • Laneko migrazioak: Eskualdeen arteko eta autonomia-erkidegoen eta probintzien barruko desoreka demografikoak eta ekonomikoak areagotu dituzte. Alde egindako lekuetan ekonomia aztertu, denda gutxiago behar dira; eta jendea joaten den lekuetara ekonomia garatu, denda gehiago behar dira.
  • Etxebizitzarekin lotutakoak: Hiri barneko migrazioek, hirigune igorleak zahartzea eta periferia hartzaileak handitzea eragin dute. Udalerri txiki eta landa-ingurukoetan aldaketak eragin dituzte tokiko gizarte-osaeran eta bizimoduetan.
  • Emigranteen itzulerako migrazioak: Helmuga lekuetan biztanleria zahartzea eragin dute, jubilatuak izaten direlako. Hala ere, gazteenak (aurre jubilatuak) negozioak sortzen dituzte. Gazte neolandatarrak heldu diren lekuetara eragin positiboa eragin dute, seme-alabak izan dituztelako; beraz, zerbitzu gehiago behar dira, adibidez, eskolak, zinemak... Jarduera tradizionalak mantendu dituzte.
  • Lanarekin eta ikasketekin lotutako pendulu-moduko mugimenduak: Zirkulazio arazoak hiri handietako sarreretan puntako orduetan sortu dituzte, lanera/ikastera joateko. Aisialdian ekonomia hobetu dute, beraz, diru sarrerak areagotu dituzte.

Entradas relacionadas: