Espainiako Krisiak XX. Mendearen Hasieran: 1898 eta 1909

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,14 KB

1898ko Krisia: Inperio Kolonialaren Amaiera

Arrazoiak

  • Inperialismo Europarraren gorakadak independentzia nahiak indartu zituen.
  • AEBen espansionismo gero eta handiagoa (potentzia industrial eta militar handia). Interes handia Kariben (Kuba), Espainiarekin topo eginez.
  • Kubaren egonezina. Zanjóngo Itunean (1878) sinatutakoa ez zen bete (lehen gerraren amaieran). Amnistia eman zen, baina autonomia eta Gorteetan ordezkaritza ez.
  • Kubako azken gerra, Parisko Ituna. Kubaren independentzia ekarri zuen, eta inperio kolonialaren amaiera. AEBei eman zieten Puerto Rico, Filipinak eta Guam.

Ondorioak

  • Demografikoak: hildako ugari 1895-98ko gerretan.
  • Ekonomikoak: kolonietan lortutako produktu pribilegiatuak (kafea, etab.) prezio onean amaitu ziren; kolonietan egindako inbertsioak galdu ziren, kapitala Espainian geratu zen eta irabaziak ere ez ziren egongo.
  • Espainia bigarren mailako potentzia bihurtu zen (nazioartean nolabait isolatua).
  • Barnealdean, giro politikoa eta soziala erradikalizatu zen (Sagastaren gobernuarekiko aurkakotasuna).
  • Ezkortasun handia (98ko Belaunaldia: Pío Baroja, Azorín, Unamuno).
  • Kontzientzia krisia eta erregenerazionismoa: Espainia birsortzeko ahalegina, Cánovasen sistemaren berrikuspena.

1909ko Krisia: Maroko eta Aste Tragikoa

Arrazoiak

  • 1909ko uztailean, soldadu espainiarrek eta Rifekoek borroka gogorrak izan zituzten. Maurak (kontserbadorea) 'erreserbistak' mobilizatu zituen Katalunian. Gerraren aurkako protestak piztu ziren langileen artean (tentsio handia, egoera oso txarra) eta monarkiaren aurkako alderdi politikoek (antidinastikoak) greba orokorra deitu zuten (errepublikano eta liberalen gorakada handia).
  • Uztailean ere, 'Barranco del Lobo'n soldadu espainiar asko hil ziren. Albistea zabaldu bezain pronto, matxinada piztu zen 'Bartzelonako Aste Tragikoa' izenarekin, eta gobernuak gogor erreprimitu zuen.
  • Errepresioaren aurrean, liberalek eta errepublikanoek Maura kargutik kentzeko exijitu zuten, eta Alfontso XIII.ak, monarkiaren irudia kaltetuko zuen beldurrez, dimititzera behartu zuen.

Ondorioak

  • Ondorioak berehalakoak izan ziren:
  • Ekonomikoak: azpiegiturak suntsitu ziren; goi mailakoek koloniei esker lortzen zituzten abantailak galdu zituzten; behe klasekoen antolaketa beharra egoerari aurre egiteko (anarkismoaren gorakada).
  • Errepresioa: Francisco Ferrer Guardia fusilatu zuten, eta horrek nazioartean eragin handia izan zuen.
  • Politikoak: nazioarteko protestak; liberalak eta errepublikanoak Mauraren aurka zeuden; kontserbadoreen artean banaketa egon zen (mauristak, Eduardo Datoren aldekoak). Maura ez zuten nahi liberalekin txandakatzen jarraitzea. Ondorio politikoek Berrezarkuntzako sistemaren krisia ekarri zuten.

Entradas relacionadas: