Espainiako Konstituzio eta Lege Nagusien Analisia (1812-1855)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 12,94 KB
1. TESTUA: Cádizko Konstituzioa (1812-03-19)
Fernando VII.a, Jainkoaren graziari eta Espainiako Monarkiaren Konstituzioari esker Espainietako Errege denak, eta, haren faltan eta gatibutasunean, Gorte nagusiek eta bereziek izendatutako Erregetzako erregeordetzak, honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi zera jakinarazten dizue: Gorte berek honako hau agindu eta berretsi dutela:
Artikulu nagusiak
- 1. art. Espainiako Nazioa bi hemisferioetako espainiar guztien batasuna da.
- 3. art. Subiranotasuna Nazioan datza izatez, eta, arrazoi beragatik, nazioari bakarrik dagokio bere funtsezko legeak ezartzeko eskubidea.
- 8. art. Espainiar ororen betebeharra da Estatuaren gastuetan bere ondasunen arabera laguntzea.
- 12. art. Espainiako Nazioaren erlijioa katoliko, apostoliko eta erromatarra da eta izango da beti, egiazkoa den bakarra. Nazioak lege jakintsu eta bidezkoekin babesten du, eta beste edozein praktikatzea debekatzen du.
- 14. art. Espainiako Nazioaren gobernua monarkia moderatu heredagarria da.
- 15. art. Legeak egiteko eskumena Gorteek dute erregearekin.
- 16. art. Erregeak du legeak betearazteko ahalmena.
- 17. art. Auzi zibil eta kriminaletan legeak aplikatzeko eskumena legeak ezarritako auzitegiek dute.
- 371. art. Espainiar guztiek dute euren ideia politikoak idatzi, inprimatu eta argitaratzeko eskubidea, argitalpenaren aurreko lizentzia, berrikuspen edo onarpenik gabe, legeak xedatutako mugapen eta erantzukizunen pean.
Cádizen, 1812ko martxoaren 19an.
2. TESTUA: Pertsiarren Manifestua (1814-04-12)
JAUNA: Antzinako persiarren ohitura zen erregea hiltzen zenean anarkiaz beteriko bost egun igarotzea, hilketa, lapurreta eta beste hainbat zorigaiztoren esperientziek hurrengo erregearekiko leialago izatera behartu zitzan. Espainia Berorren Maiestateari leial izateko, ez zuen behar halako saiakuntzarik zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan. Berorren Maiestatea arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik, begirunezko adierazpen hau Espainiako ordezkari-izaerarekin sinatzen dutenak dira (...).
Monarkia absolutua (...) arrazoiaren eta adimenaren lana da: jainkoaren legearen, justiziaren eta Estatuaren funtsezko legeen mende dago: konkista-eskubidearen bitartez edo euren erregeak aukeratu zituzten lehen gizakien borondatezko menekotasunaren bitartez ezarri zen. Horregatik, subirano absolutuak ez du ahalmenik bere agintea arrazoirik gabe erabiltzeko (Jainkoak berak ere eduki nahi izan ez zuen eskubidea); horregatik izan da beharrezkoa botere subiranoa absolutua izatea, bere mendekoei denen interesekoa zaintzen duena agintzeko eta hori nahi ez dutenak obeditzera behartzeko (...).
Eskatu behar dugun erremedioa, gure botoak, eta gure probintzienak, paperean jarriz, Espainiako lege, foru, usadio eta ohituren araberakoa da. (...) Xede horrekin bil daitezela Gorteak handitasunez, eta antzinakoak egin ziren bezala (...): bertan behera utz daitezela Konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak, eta kontuan har ditzatela Gorte berriek euren deuseztea, injustizia eta desegokikeriak (...)
Madrilen, 1814ko apirilaren 12an.
3. TESTUA: Mendizabalen Desamortizazio Dekretua (1836-02-21)
BERORREN MAIESTATE ERREGINA GOBERNATZAILEARI EMANDAKO AZALPENA
Andrea: Nazioaren jabego bihurtu diren ondasunak saltzea ez da soilik emandako hitza betetzea eta salmenten emaitzaren berdina den amortizazio baten bitartez zor nazionalari berme positiboa ematea; zorion publikoaren iturri oparo-oparo bat irekitzea da; hildako aberastasun bat berpiztea; industriaren eta zirkulazioaren kanaletako oztopoak kentzea; herrialdeari bertako gauza guztiekiko maitasun natural eta sutsua itsastea; aberria zabaltzea, aberriarekin bat egiteko lotura berri eta sendoak sortzea; azken batean, ordenaren eta askatasunaren ikurra den Isabel II.aren tronu gorenarekin identifikatzea da. Ez da merkataritzako espekulazio hotz bat, ezta kreditu-eragiketa bat ere (...); animazio, bizi eta zorioneko elementu bat da Espainiarako. Horrela azaldu badezaket, haren pizkunde politikorako osagarria da.
Nazioak dagoeneko eskuratuak dituen ondasunen salmenta egiteko eta bere emaitza materialerako Berorren Maiestatearen onespen agurgarriaren pean jartzeko ohorea izango dudan dekretuak zor publiko handiaren kopurua murrizteko onura sortu behar du, eta beharrezkoa da bai bere joeran, bai bere helburuan eta bai emaitza hura lortzeko erabiliko dituen bitartekoetan, jabeen familia oparo bat sortzearen goi-mailako ideiari lotzea eta berarekin bat egitea, eta jabe horien gozamenak eta existentzia batez ere goi-mailako instituzioen erabateko garaipenean oinarritzea.
Gaceta de Madrid, 1836ko otsailaren 21a.
4. TESTUA: Burdinbideen Lege Orokorra (1855-06-06)
Isabel II.a (...) Espainietako Erreginak honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi zera jakinarazten dizue: Gorteek honako hau agindu dutela eta neronek berretsi dudala
4. artikulua. Zerbitzu orokorreko trenbideen eraikuntza Gobernuak gauzatu ahal izango du eta, bestela, partikularrek edo konpainiek. 6. artikulua. Partikularrek edo konpainiek ezingo dute trenbiderik eraiki (...) baldin eta dagokion kontsezioa aurretik eskuratu ez badute. 8. artikulua. Zerbitzu orokorreko trenbideak eraikitzeko, funts publikoen laguntza jaso ahal izango da: 1. Haiekin obra jakin batzuk eginez; 2. Enpresei inbertitutako kapitalaren zati bat emanez aldi jakin batzuetan (...); 3. Kapital horien truke gutxieneko interes bat edo interes finko bat bermatuz (...). 19. artikulua. Trenbideen eraikuntzan erabiltzen diren atzerriko kapitalak edo xede horretarako maileguak Estatuaren babespean geratuko dira, eta gerraren ondoriozko
errepresalia, konfiskazio edo blokeoetatik salbuetsita egongo dira. 20. artikulua. Trenbide enpresa guztiei honako hauek ematen zaizkie: 1. Trenbideak hartuko dituen jabari publikoko lursail guztiak (...); 2. Auzotasun-onura egur, larre eta gainerakoen aprobetxamendurako (...) enpresetako langileentzat eta lanetan erabiltzen diren zamarien mantenurako; 3. Trenbidearen aldameneko lurretan (...) harrobiak irekitzeko eskumena (...); 4. Bidesariak eta garraio eskubideak (...) jasotzeko eskumen esklusiboa; 5. Eraikuntzak irauten duen bitartean eta hamar urte geroago arte, (...) lehengaiek, (...), makinek, (...), egurrak, kokeak eta atzerritik inportatu behar den material finko eta mugikor guztiak ordaindu beharreko muga-zergan (...) adierazitako eskubideen baliokidea itzultzea (...). 30. artikulua. Trenbideak honako baldintza hauen arabera eraikiko dira: (...) 2. Trenbidearen zabalera metro bat eta 80 zentimetrokoa izango da (Gaztelako 6 oin eta 6 hazbete). Aranjuezen, 1855eko ekainaren 3an. – Nik, Erreginak.- Francisco de Luxan, Sustapen Ministroak. Gaceta de Madrid, 1855eko ekainaren 6an.
CADIZ Sailkapena Testu historikoa, juridikoa, politikoa, publikoa. Egile kolektiboa ( Gorteetako partaideak). Xedea: Espainari Konstituzio bat ematea./ Kontestua: Espainiako Independentzia Guda. Cadiz ez zegoen frantses agintepean. Gorteetara iristeko arazoak>Iritsi ez ziren diputatuak bertaratutako beste ordezkoengatik ordezkatuak ( liberal asko). Baionako Konstiuzioa. Espainian erregerik gabe. 2. IDEIA NAGUSIAK A.-Atalburuan: -Konstituzio sortze-prozesuaren inguruabarrak: a) Erregearen gatibutasuna; b) Gorte Nagusiek eta bereziak; c) Gorteak izendatutako Erregeordetzak. -Atalburu honetan esaten da “ Erregea jaungoikoaren graziaz eta Konstituzioaz erregea dela. -Gorte eta erregeordetzal aldarrikatutako Konstituzioa. B.-Artikuluetan: -Liberalismoaren printzipioak biltzen ditu ( subiranotasun nazionala, herritar guztien parte hartzea Estatuaren gastuetan, botere banaketaren printzipioak, adierazpen askatasuna). (Aspektu hauek garatu beharko ditzue). -Monarkia moderatua eta konstituzionala, ez absolutua. -Konfesionatasuna. ARGITZEKO KONTZEPTUAK: -Erregeordetza ( aipatu Junta Nagusi Gorenaren deuseztatu eta gero sortu zen). -Nazio subiranotasuna. -Nazioa. -Bi hemisferioko espainiar guztiak ( Kolonietako biztanleak ere, bere salbuespenekin). 4. GARRANTZIA historia ulkertzeko -Espainiako lehen Konstituzioa. -Baionako “Gutun aitortuari” alternatiba. Azken hau frantsesa eta inposatua. -Liberalismoaren printzipioak biltzen ditu baino Aintzin Erregimenarekin guztiz apurtu gabe ( konfesionaltasuna, botere legegilea Erregearekin batera Hortik aurrera liberalismo ikurra./ Beste Estatuetako konstituzioentzat (Ameriketako Independizatzen ari ziren kolonietan, e.b.) eredugarria. Testuan agertzen denari buruz balorazio historikoa -Eragin txikia errealitatean testuinguruagatik baino hortik aurrera liberalismoa eratzeko ezinbeseko erreferente bat.
Testuinguru orokorra. Espainiako egoera Gorteak eta Konstituzioa sortu zenean: -Fontainebleauko ituna (1807) Konstituzio alternatibo bat bilatzeko beharra -Gizartearen banaketa: Frantsestuak vs aberkoiak -Aberkoiek: Defentsa batzotdeak; Junta Nagusi Gorena eta ondorengo Erregeordetza antolatzea.. (Guzti hau modu laburrean) Gertakariak -Cadizko giroa eta eferbeszentzia politikoa ( merkatal hiria, burgesia loratua, egunkarietan eztabaidak, manifestazioak) A.-Gorte berezien ezaugarriak: -Gorteetarako deialdia eta biltzeko arazoak. Ordezkari hiru multzoetan: liberalak, absolutistak, eta Jovellanosen jatraitzaileak ( erreformistak) Ordezkari liberalen pisu espezifiko handiegia, Cadizko egoera ikusita. B.-Cadizko Konstituzioaren ezaugarriak: -Konstituzioaren ezaugarri nagusiak ( liberal, aurrerakoia, zurruna)/ Subiranotasuna nazionala; botere banaketa ( ganbera bakarra); hiritarren eskubideen adierazpen zabala; hiritarren betebeharrak; berdintasun juridikoa eta eredu zentralista; konfesionala;...) C.-Gorteetan onartutako beste legeak -Kadizeko Gorteen beste ekimen legegileak ( inprimatzeko askatasuna, Mesta, gremioak eta Inkisizioaren desagerpena,etab). -Esanahi historikoa: liberalismo eta absolutismoaren arteko gatazka. Ondorioak -Ondorengo absolutisten erantzuna> Pertsiarren manifestua> Absolutismoaren itzulia. -Porrotaren arrazoia. -Konstituzioaren indarraldiak: 1812-1814/ 1820-1823/ 1836-1837. ( Atal hau ere oso labur)
TESTUA 2: Pertsiarren Manifestua (1812-IV-12) 1. TESTUINGURUA Sailkapena: Testu historiko eta formari erreparatuz, zirkunstantziala, politikoa. Egile kolektiboa eta hartzaile pribatua ( Fernando VII). Kontestua: -Fernando VIIgan itzulia Baionatik. -Cadizko Konstituzioa eta Fernando VIIgnaren indargabetzeko asmoa. -Absolutisten desadostasuna Konstituzioarekin. -Zenbat sinatu zuten eta nola egin zen.
2. IDEIA NAGUSIAK Espainian bizi izan zen egoera anarkikoa> estatu kolpearen eta atzera egitearen justifikazioa. -Absolutismoaren izaera eta beharra (serbuen ongizatea lortzeko gobernu modu bezala errebindikatzen dute). -Gorteak ohiko moduan biltzeko eskaera eta Erregeari Konstituzioa indargabetzeko eskaera.
4. GARRANTZIA Testuaren garrantzia historia ulkertzeko -Garrantzi handikoa Espainiako egoera aztertzeko ( liberal eta absolutisten arteko gatazka)> atzerapausu bat estatu liberala eraikitze- prozesuan. Testuan agertzen denari buruz balorazio historikoa -Absolutismoaren berrezarpena> Estatu liberalaren eraketa atzeratzen da. -Hortik Aurrera liberalen estrategia: ixilpeko lana eta pronunziamendu militarrak. -Absolutismoaren azken taupadak eta Karlista gudak. (Guzti hau modu laburrean)
3. TESTUINGURUA Aurrekariak: -Espainiako Independentzia gudaren amaitu eta gero. -Fernando VIIgn bahiketa. -Cadizko Gorteak eta Konstituzioa> izaera liberala. -Absolutismo eta klase noble nagusiaren aurkako erabakiak eta ekimen legegileak ( desamortizazio, botere banaketa, guztien berdintasuna lege aurrean, berdintasun juridikoa), Mesta-, Inkisizio-, gremioen desagerpena, etab).
Gertakariak: -Fernando VIIgan itzulia Espainiara ( beste bide bat jarraituz). -Pertsiarren manifestuan biltzen diren eskaerak. Zeintzuk bultzatu zuten (Cadiz Gorteetako diputatu absolutistak noblezia eta Elizaren babesarekin) ,. -Elio jeneralaren aldarrikapena eta matxinada Valentzian. -Liberalismo ahulezia Espainiako gizartean erraztu zuen absolutismoaren itzulia.
Ondorioak eta aurrerakariak: -Absolutismoaren itzulia. -1812ko konstituzio berrezartzeko matxinada militarrak ( Lacy, Porlier, Riego) -Hirurte Liberala ( 1820-1823). -San Luisen Ehun Milako ejerzitoa eta Hamarkada Doilorra. (Guzti hau modu laburrean)