Espainiako Klimak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,24 KB
1. Klima Ozeanikoa
Penintsula Iparraldea hartzen du, Kantauri Itsasoko erlaiza eta Galizia. Ezaugarriak:
- Prezipitazio ugari eta erregularrak urteko kantitate osoa 800mm baino gehiago, egun euritsuak modu erregularrean urtean zehar. Prezipitazio gehien neguan, depresio gehienak igarotzen direnean eta gutxien udan, antizikloia iparraldera mugitzen delako.
- Tenperaturak leunak dira eta bitarte txikia (15 gradu azpitik). Honek hilabete beroena eta hotzaren arteko aldea adierazten du, baina ezberdintasunak daude barnealde eta kanpoalde artean.
Landaredia:
Hosto erorkorreko basoa: Zuhaitz garaiak, enbor zuzen eta leunak eta hosto ugari udazkenean erortzen direnak. Espezie gutxi eta masa handiak taldekatuz osatzen dira. Haritza eta pagoa tartekatuz. Zona handiak galdu dira gizakiaren ustiapenaren ondorioz. Orain pinua eta eukaliptoa hazten dira toki hauetan, baina oso kritikatuak izan dira, erraz erretzen direlako.
2. Klima Mediterranearra
Ozeanikoaren hegoaldean hasita, Penintsula, Balear uharteak eta Ceuta eta Melilla hartzen ditu. Ezaugarriak:
- Prezipitazioak urriak eta irregularrak dira, urteko kantitate osoa 800mm-tik behera; uda lehorra, antizikloia iparraldera mugitzen delako eta Afrikako antizikloiak eragiten diolako. Prezipitazio gehienak udaberri eta udazkenean izaten dira; Atlantikora begira dauden tokietan ez, hemen neguan.
- Tenperaturak aldatu egiten dira barnealdean edo kostaldean, iparrean eta hegoaldean ere.
Estepakoa
Penintsularen hego-ekialdea eta Ebro haranaren erdialdea hartzen ditu. Ezaugarriak:
- Prezipitazio gutxi: hego-ekialdean inguru lehorra eta erdialdean ere lehorra.
- Tenperaturak, urtean bataz beste, 17-18 gradu eta negu oso leunak.
Landaredia: Hosto iraunkorreko basoez eta sastrakez osatuta dago. Artea da zuhaitz ohikoena.
3. Mendiko Klima
1000m-tik gorako altitudean kokatzen da. Ezaugarri bereziak ditu altueran gora eginez:
- Prezipitazioak 1000mm-tik gorakoak izaten dira urtean.
- Tenperatura, urtean zehar txikia da bataz bestekoa; negu hotzak, ondorioz elur moduan.
Iparraldean ez dago hilabete lehorrik eta uda freskoak dira. Hegoalderago, berriz, udan euri askoz gutxiago egiten du (pare bat hilabete lehor).
Landaredia: Mailatan dago banatua tenperaturari egokituz. Pirinioetako goiko aldean hiru maila daude: koniferak daude lehenengoan, belardia da nagusi bigarrenean eta elurra da nagusi urte osoan hirugarrenean.
4. Kanarietako Klima
Uharteak klima eremu berezia dute; inguru epeleko hegoaldeko muturrean daude, kostaldetik hurbil. Kanarietako korronte hotzak, latitudeari dagokiona baino gehiago hozten du. Erliebearen eraginez tenperaturak hozten dira. Inguruetan hodei eta prezipitazio ugari daude. Ezaugarriak:
- Prezipitazioak oso urriak behe lurretan, antizikloi tropikalak indarra duelako. Goi lurretan 1000mm-koak izan daitezke, ez du haizerik jotzen.
- Tenperatura epelak urte osoan, bitarte oso txikiak, baina goi inguruetan jaitsi egiten dira.
Landaredia: Aberastasun handia du, jatorriz mediterranearra da, baina hegoaldeko eraginak ditu.