Espainiako Klima-Motak: Deskribapena eta Ezaugarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,25 KB
Espainiako Klima-Motak
Espainiako estatuko lurretan klima aniztasun handia dago. Lau klima mota nagusi daude: ozeanikoa, mediterraneoa, mendialdekoa eta subtropikala.
Klima Ozeanikoa
Klima ozeanikoaren eraginak Iberiar Penintsularen iparralde osoa hartzen du, Kantauri itsasoa eta Galizia barne.
- Prezipitazioak: Ugaria, erregularra eta leuna. Urteko prezipitazioak 800 mm-tik gorakoak dira, eta urtean 150 egunetan baino gehiagotan egiten du euria. Banaketa erregularra dute; negua eta udazkena dira euri ugarieneko sasoiak. Uda lehorra izaten da, Azoreetako antizikloiak iparrerantz egiten duelako. Bi hilabete lehor izaten dira. Prezipitazioak modu leunean erortzen dira.
- Tenperaturak: Bi eratako tenperaturak erregistratzen dira:
- Kostaldean: Tenperatura bitarte txikia da (itsasoaren eraginagatik), 9-12ºC. Uda freskoak izaten dira (22ºC-tik gora ez) eta neguak moderatuak (6-10ºC).
- Barnealdean: Tenperatura-bitarte moderatua da (12-15ºC) eta neguak hotzak (6ºC-tik beherakoak). Adibidez: Otxandio, Laudio.
Klima Mediterraneoa
Eragina: Penintsularen zati handiena, Balear Uharteak, Ceuta eta Melilla.
- Prezipitazioak: Moderatuak eta urriak, irregularrak eta ekaitzak. Urteko prezipitazioak 800 mm-tik beherakoak izaten dira: 800-500 mm moderatutzat jotzen da; 500 mm-tik beherakoak urriak dira. Uda lehorra da, Azoreetako antizikloiak iparrerantz egiten duelako. Udazkena eta udaberria dira euri ugarieneko sasoiak, Atlantikotik gertueneko eskualdean izan ezik, neguan euri gehien. Prezipitazioak ekaitz moduan erortzen dira oso sarritan, eta lurzorua higatzen dute landarerik gabeko eskualdeetan.
Itsasaldeko Klima Mediterraneoa (Mediterraneoko Kostaldea)
Eskualdeak: Meditarraneoko aldeko kostaldea, Atlantikoaren hegoaldeko kostaldea, Ceuta eta Melilla.
- Prezipitazioak: Moderatuak edo urriak (800-300 mm). Atlantikoko depresioen eragina (Penintsularen HE-an eta Cadizeko golkoak eratutakoak). Aldaera klimatiko honi klima mediterraneo subozeanikoa deitzen zaio. Mediterraneoko kostaldean, prezipitazioak urriagoak dira, Atlantikoko depresioek, mendiak zeharkatu eta hezetasuna galtzen dutelako. Maximo nagusia udazkenean izaten da, Mediterraneoko ur beroen eta lehorreko lurren arteko kontrasteak eragiten dituen ekaitzen ondorioz.
- Tenperatura: Bitarte moderatua du (12-15/16ºC). Uda beroa (22ºC-tik gorakoak) eta negua leuna (10ºC-tik ez da jeisten).
Klima Mediterraneo Kontinentala
Eragina: Penintsularen barnealdea, Ebro ibaiko haranaren erdialdea izan ezik.
- Prezipitazioak: Moderatuak (500-800 mm) edo urriak (200-500 mm). Urtean 800-300 mm egiten ditu. Penintsularen mendebaldean, prezipitazioak ugariagoak dira, bertatik Atlantikoko depresioa igarotzen delako. Maximoa neguan edo udazken-neguan izaten da. Gaztelako eta Ebro ibaiko sakonunearen erdian, mendi artean daudenetan, maximoa udaberrian izaten da.
- Tenperatura: Itsasoaren eraginik eza dela eta, tenperatura-bitarte handia (16ºC-tik gora). Alde termikoen ondorioz, hiru azpiklima bereizten dira:
- Iparraldeko goi-lautadan: Guadalajara, Teruel eta Cuenca. Uda freskoak (22ºC-tik behera) eta hotz eta laino ugari (6ºC-tik gora).
- Hegoaldeko goi-lautadan eta Ebro ibaiko haranaren ertzetan: Uda beroak izaten dira (25ºC-tik gorakoak) eta negu hotzak.
- Extremaduraren eta Andaluziaren barnealdean: Oso uda beroak eta negu leunak (6-10ºC).
Klima Mediterraneo Lehor Estepakoa
Eragina: Penintsularen HE eta Ebro ibaiko haranaren erdialdea hartzen ditu.
- Prezipitazioak: Oso urriak izaten dira, 300-150 mm (estepakoa). HEko idortasuna hiru kausaren ondorioz gertatzen da: Mendikate Betikoak Atlantikoko depresioetatik babesten du eskualdea; Mediterraneoko depresioek nekez iristen dira bertaraino; eta samak dira Afrikatik datozen aire-masak. Gibraltarko itsasartetik datozen depresioek eta Alborango itsasoan eratzen direnek eragiten dituzte prezipitazioak. Gata lurmuturrean, urtean 150 mm-tik beherako prezipitazioak daude, basamortuko klima dute. Ebro ibaiko haranaren erdialdean, eskualde mendi artean egoteak eragiten du idortasuna. Pirineoetan gora egiten duten Atlantikoko depresioek eta Kataluniako kostaldeko mendikatean gora egiten duen Mediterraneoko aire masak lehortu egiten dira.
- Tenperatura: Aldatu egiten dira latitudearen eta itsasoarekiko distantziaren arabera. Bi eremu nagusi:
- HEko kostaldeko estepa beroa: Uda oso beroak, 17-18ºC tenperatura eta oso negu leunak (10ºC-tik ez da jeisten).
- HEko (Gaztela-Mantxaren ekialdea eta Albacete) eta Ebro ibaiko haranaren erdialdeko estepa hotza: Batez beste 17ºC-tik beherakoak eta negu moderatu edo hotzak (-10ºC bitartekoak).
Mendialdeko Klima
Eragina: 1000 mm-tik gorako altitudea duten lurraldeak hartzen ditu.
- Ezaugarriak: Altueraren araberakoak dira; altuera gora egin ahala, prezipitazioak ugaritu eta tenperaturak jeitsi egiten dira.
- Prezipitazioak: Oso ugariak izaten dira, urtean 1000 mm-tik gora egiten du euria.
- Tenperaturak: Urteko batez bestekoa oso baxua izaten da (10ºC-tik behera) eta neguak hotzak izaten dira, 0ºC-tik gertu. Bi mota nagusi:
- Klima ozeanikoaren eraginpeko mendiak: (Pirineoak, Euskal Mendiak, Galizia-León eta Kantauriar mendikatea). Prezipitazioak oso ugariak dira, ez dago batere hilabete lehorrik. Uda freskoa izaten da (22ºC-tik gora ez) eta negu hotzak.
- Klima mediterraneoaren eraginpeko mendiak: Prezipitazioak askoz urriagoak dira, udan hilabete lehor bat edo bi izaten dira. Bataz besteko tenperatura 10ºC-tik gorakoak. Negua epela (6ºC-tik behera) eta uda beroa. (Toledoko Mendiak, Erdialdeko Mendiak, Kataluniako kostaldeko mendiak, Mendikate Betikoa eta Iberiar mendikatea).