Espainiako Klima Motak: Azterketa Sakona
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,7 KB
Espainiako Klima Motak
Espainiako klima motak
Klima Ozeanikoa
- Iberiar penintsularen iparralde osoa hartzen du: Kantauri itsasoaren ertzeko eskualdeak eta Galizia.
- Prezipitazioak ugariak, erregularrak eta leunak dira.
- Urteko prezipitazioak, guztira, 800 mm-tik gorakoak izaten dira, eta urtean 150 egunetan baino gehiago egiten du euria.
- Urteko prezipitazioek banaketa erregularra dute, fronte polarreko depresioen eraginpean baitaude. Neguan eta udazkenean ematen dira prezipitazio ugarieneko sasoiak, eta udan urrienak (Azoreetako antizikloia).
- Prezipitazioak modu leunean erortzen dira.
- Kostaldean, tenperatura-bitartea txikia (itsasoaren eragina) da, eta barnealdean, moderatua.
- Kostaldean, udak freskoak izaten dira, eta neguak, berriz, moderatuak.
- Barnealdean, neguak hotzak dira eta udak kostaldean baino beroagoak.
Klima Mediterraneo
- Espainiaren zati handiena hartzen du: klima ozeanikoko zonatik hegoaldera, Balear uharteak, Ceuta eta Melilla.
- Prezipitazioak moderatuak edo urriak dira, irregularrak eta ekaiztsuak.
- Urteko prezipitazioak, guztira, 800 mm-tik beherakoak izaten dira: 800 mm-tik 500 mm-ra bitartekoak badira, moderatutzat hartzen dira; eta 500 mm-tik beherakoak badira, urritzat.
- Prezipitazioek banaketa irregularra dute. Usa lehora izaten da (Azoreetako antizikloia). Udazkena eta udaberria dira euri gehieneko sasoiak, Atlantikoko eskualdean izan ezik, bertan negua da.
- Prezipitazioak ekaitz moduan erortzen dira oso sarritan.
- Tenperaturak aldatu egiten dira latitudearen eta itsasoarekiko distantziaren arabera.
2.1. Itsasaldeko Klima Mediterraneo
- Lau eskualdeak hartzen ditu: Mediterraneo aldeko kostaldea (hego-ekialdea izan ezik), Atlantikoaren hegoaldeko kostaldea, Ceuta eta Melilla.
- Prezipitazioak moderatuak edo urriak izaten dira; urtean 800 mm eta 300 mm artean egiten du euria.
- Atlantikoaren hegoaldeko kostaldean, prezipitazioak ugariak izaten dira. Klima mediterraneo subozeanikoa.
- Mediterraneoko kostaldean, prezipitazioak urriagoak izaten dira.
- Tenperatura-bitartea moderatua da. Uda beroa izaten da eta negua leuna.
2.2. Klima Mediterraneo Kontinental
- Penintsularen barnealdea hartzen du, Ebro ibaiko haranaren erdialdea izan ezik.
- Prezipitazioak moderatuak edo urriak izaten dira (800-300 mm).
- Penintsularen mendebaldean, prezipitazioak ugariagoak dira. Maximoak neguan eta udazkenean izaten dira.
- Gaztelako eta Ebroko sakonuneen erdiadean, prezipitazioak ugariagoak izaten dira. Maximoak, udaberrian ematen dira.
- Tenperatura-bitarte handia du:
- Iparraldeko goi-lautadan, eta Guadalajarako, Terueleko eta Cuencako lur-garaietan, uda freskoak eta negu hotzak.
- Hegoaldeko goi-lautadan eta Ebro ibaiko haranaren ertzetan, udak beroak eta neguak hotzak.
- Extremaduran eta Andaluziaren barnealdean, uda beroak eta negu leunak.
2.3. Klima Mediterraneo Lehor, Subdesertiko edo Estepakoa
- Penintsularen hego-ekialdea eta Ebro ibaiko haranaren erdialdea hartzen du.
- Prezipitazioak oso urriak izaten dira (30-150 mm).
- Tenperatura, 17ºC-18ºC-koa izaten da urte osoan eta neguak leunak dira hego-ekialdeko kostaldeko estepa beroan.
- Besteetan, 17ºC-tik beherako tenperaturak izaten dira urtean zehar eta negu moderatuak edo hotzak izaten dira.
Mendialdeko Klima
- 1000 m-tik gorako altitudea duten mendiko lurraldeak hartzen ditu.
- Prezipitazioak oso ugariak dira: urtean 1000 mm-tik gora euri egiten du.
- Tenperaturaren batezbestekoa oso baxua da eta negu hotzak izaten dira; horregatik, elur moduan erortzen da.
- Klima ozeanikoaren eraginpeko mendietan, prezipitazioak oso ugariak dira eta uda freskoa izaten da.
- Klima mediterraneoaren eraginpeko mendietan, prezipitazioak urriagoak dira eta uda beroa izaten da.