Espainiako Industrializazioaren Hastapenak eta Burdinbidea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,88 KB

Industrializazioaren Hastapenak. Burdinbidea (1830-1875)

Nadalek zioenez, Espainiako industrializazio prozesuak atzerapen nabarmena izan zuen eta definitzen zuen hitz egokiena porrota zen.

Industrializazioa

Espainiako lurralde gehienetan ez zen industrializaziorik eman eta konparatuz oso berandu hasi zen. Sektore dinamikoenak Katalunia, Bizkaia, Asturias eta Marbellan garatu ziren gehien bat. Espainiako barnealdea industrializazio prozesutik kanpo geratu zen.

  • Atzerapen horren arrazoiak:
    • Estatuak ez zuen industria zuzendu ez planifikatu.
    • Etengabeko gerrak.
    • Iraupeneko nekazaritzara bideraturik nagusiki. Nekazaritzako elikagaien industriak garrantzi handia izan zuen.
    • Industriarako behar ziren lehengaien urritasuna (ikatza eta kotoia):
      • Kapital eza industrian inbertitzeko.
      • Atzerapen teknologikoa.
    • Hirugarren sektorea (Zerbitzuak, elikadurak...):
      • Merkatu nazionala eratu gabe, garraio sare urria eta eskasa.
      • Ameriketako kolonien galera. Finantza krisia.
  • Ingalaterran lehen industria iraultzan gertatu zen moduan, Espainian ere sektore nagusienak ehungintza eta siderurgia izango dira.

Industria. Kataluniako Ehungintza

  • Katalunian industrializazio azkarra eta etengabea emango zen. Bartzelonak penintsulako artile eta zetazko industriak xurgatuko ditu, penintsula eta kolonietako merkatuen eskaerak betez. Kotoiko industriari loturiko kimika-tinteak, makinaria garatuko dira.
  • Dena dela, Esparteroren garaian (kotoi gosea) txakalaldi aldiak ere ezagutuko ditu. Ondoren, emigrazioak hiritartze prozesu sakona ekarriko du.

Siderurgia

  • Burdingintza, burdin eta ikatz meatzaritzari guztiz lotuta zegoen.
  • Arazo larriena, barne eskaera urria izan zen. Trenaren legedian, kanpoko kapitalak frankiziak izan zituzten beren herrialdeetatik muga zergak ordaindu gabe lokomotorrak, trabesak... ekartzeko. Honela bada, Frantzian edo Ingalaterran ez bezala, burdinbideen garapenak ez zuen siderurgia nazionala bultzatu.
    • Burdingintza modernoa, Andaluzian, Malaga eta Marbellan eman zen, bertan lehen labe garia ezagutuz.
    • Ondoren, Asturiasko burdingintza nagusitu zen, bera zen ikatz minerala eskura zuen eskualde bakarra.
    • Bizkaiaren nagusitasuna. Hirugarren Gerrate Karlista (1876) amaitu ondoren, Bilboko siderurgia sendotu zen Galeseko koke ikatza Bilbora iristen hasitakoan.
Meatzaritza

Espainiako meategien ustiapen masiboari, Seiurteko Iraultzan lurpeko desamortizazioarekin ekin zitzaion. Espainiako ikatza urria eta kaskarra izan arren, beste mineraletan aberatsa zen oso: zilar bizi, kobrea, beruna, zinka, wolframioa. Estatuak dirua behar zuenez, erauzitako gehiena atzerriko enpresen eskuetan utzi zen beti ere diru truke.

Entradas relacionadas: