Espainiako Industria Sektoreen Kokapena eta Desorekak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,43 KB
Espainian desoreka handiak daude industriari dagokionez, eta industria-desoreka hauek beste desoreka batzuk areagotzen dituzte: biztanleria, aberastasuna, azpiegiturak eta ekipamenduak, zerbitzuak… Industria-gune garatuenak Madril eta Bartzelonan daude.
Industriaren kokapena faktore desberdinek baldintzatzen dute; alde batetik, faktore klasikoek eta, bestetik, 1980tik aurrerako joera berriek. Faktore klasikoak hiri eta industria-gune handietan pilatu izan dira, aglomerazio ekonomikoak sortuz (Bizkaiko Golkoa, Katalunia…), eta helburutzat dute lehengaiak eta merkatuak jendearengandik hurbil egotea, garraiobide egokiak eta eskulan prestatua, merkea eta ugaria izatea. 1980tik aurrerako joerekin, ordea, industria periferiarantz zabaldu da. Alde batetik, pilaketa-arazoengatik (ekipamendu, lur eta azpiegituren garestitzea); bestetik, baliabide naturalen eta merkatuen hurbiltasunagatik (lehen garrantzitsua zen arren, orain ez da erabakiorra). Gainera, ekoizpen- eta antolamendu-eredu berriak garatu dira (garraio- eta komunikabide-hobekuntzek lan-banaketa ekarri dute). Azkenik, ekoizpena periferian merkeagoa da.
Aztertu beharreko beste zerbait industria-banaketak nazioan eragiten duen desoreka da; izan ere, alde handiak daude Espainiako industria-eremu desberdinen artean; beraz, azpitalde batzuk bereizten dira:
1. Garatutako Industrialdeak
Madril eta Bartzelona dira industrialde nagusiak. Bertan, zenbait sektore klasiko garrantzitsuk gainbehera jasan duten arren (metalurgia, ehungintza…), 1985etik aurrera sektore horiek berpiztu eta forma berriak hartu dituzte: Madril eta Bartzelonak multinazionalen filialak eta industria berritzaileenen egoitzak erakartzen dituzte. Ondorioz, tertziarizazioa ematen da.
2. Hedatze-Prozesuan dauden Industrialde eta Ardatzak
Industriagune horiek Mediterraneoko kostaldean, Kataluniatik Cartagenaraino eta Ebroko Haranetik EAEra arte luzatzen dira. Bereizten dira:
Metropoli-inguruetako Eskualdeak
Nahiz eta gainbeheran edo birmoldatze-prozesuan egon, enpresa berritzaileak erakartzen dituzte; horrela, parke teknologikoak sortuz (Llobregat, Bilboko Itsasadarra…).
Hirien Periferiak
Hiria eta landa arteko muga zehaztugabeetan kokatuak.
Industria Garapen Ardatzak
Europa hegoaldeko gune nagusiekin estu loturik daude: Ebro ibaiaren harana, Mediterraneoko ardatza, Madril inguruak (Toledotik Guadalajararaino), Kordoba-La Carolina-Jaén…
Nekazal-inguruak
Industria txikiak dira, garatu gabeko teknologia dutenak. Lehiakorrak dira merkatuan lan-kostu txikiak dituztelako. Mediterraneoko itsasertzean eta barrualdean (Mantxa, Guadalquivirreko harana…) kokatzen diren industria tradizionalak (larrua, zura…) dira.
3. Gainbeheran dauden Industrialdeak
Galiziatik EAEra arte iristen dira (Ferrol, Asturias, Puertollano…) eta krisian dauden sektore tradizionaletan oinarritutako industria handiak dira (batek itxi, denak itxi). Prestakuntza gutxi behar duten industriak dira, iraganean kutsatzaileak izan direnak eta egun industria berriak erakartzeko oztopo bihurtu direnak. EBn sartzeak ondorio latzak ekarri zizkion: ekoizpenari eta lanari mugak jarri eta, beraz, BPG jaitsi, langabezia eta emigrazioa areagotu eta Europarekiko atzerapena handitu zen.
4. Bultzatutako Industrialdeak
Komunikabide eta garraioen ikuspuntutik kokapen-abantailak dituzte. Zaragoza, Valladolid, Burgos, Sevillan… aurki daitezke.
5. Industria Gutxiko Guneak
Lehiakortasunaren aldetik kokapen eskasa dute eta inbertsio berrien beharra dute. Gune horietan ia ez dago industria handirik eta industria tradizionalak nagusitzen dira.
6. Teknologia Aurreratuko Industriak eta Parkeak
Teknologia-parkeetan enpresa aurreratuenak erakartzeko ahalegina egiten da. I+Dn (investigación y desarrollo) espezializatutako guneak dira, arkitekturari eta hirigintzari dagokienez, kalitate handiko guneak, azpiegitura egokiekin. Gune horien kokapena erabakigarria da; alde batetik, ondo komunikatutako guneetan egotea komeni zaie; bestetik, ikerketa-zentroetatik eta unibertsitateetatik gertu; beraz, garapen ekonomikodun ardatzetan eta hiri garrantzitsuen inguruetan kokatzen dira.
Gaur egun, industria deslokalizatu da eta multinazionalek herrialde azpigaratuetan sortu dituzte enpresak, eskulana merkea delako eta langile-mugimendu edo sindikatuek ez dutelako indarrik.