Espainiako industria: krisia, berregituraketa eta etorkizuna
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,85 KB
Industriaren krisia eta berregituraketa (1975-1985)
Industriaren krisia (1975etik aurrera)
Espainiako industrian eragin negatiboa izan zuen krisia.
Krisiaren arrazoiak
- Kanpoko arrazoiak (munduko ekonomian aldaketak):
- Energiaren garestitzea (1973ko petrolioaren prezioaren gorakada) eta produkzio-gastuen igoera.
- Ziklo teknologikoaren agortzea: sektore eta produkzio-sistema zaharkituak.
- Teknologia berriak: mikroelektronika, informatika eta telekomunikazioak.
- Industria-sektore berriak: robotika, aeronautika.
- Produkzio-sistema malgu berriak:
- Eskariaren ezaugarri berriek berrikuntza eta produktuen dibertsifikazioa eskatzen zuten.
- Ekonomiaren mundializazioa eta EBko lehia.
- Barne arrazoiak:
- Industriaren egitura-gutxiegitasunak: espezializazio gutxi, energia eta lanaren kontsumo handia.
- Modernizazio teknologiko eskasa.
- Egoera historikoak: inbertsioen murrizketa.
Krisiaren ondorioak
Enpresen itxiera, produkzioaren beherakada, etekinen murrizketa, zorren eta langabeziaren igoera.
Politika eta krisia aurrez aurre: industria berregituratzea
1975ean industria berregituratzeko politikak sortu ziren, bi alderdirekin: industria-birmoldaketa eta berrindustrializazioa. Estatuak laguntzak eman zituen (finantzieroak, fiskalak eta lan arlokoak).
- Industria-birmoldaketa (epe laburrean):
- Neurriak: eskaintza eta eskaria doitzea, plantillen erregulazioa, antolaketa eta kudeaketa sistemen berrikuntza.
- Emaitzak: Espainiaren sarrera Europar Batasunean.
- Berrindustrializazioa (industria ehunaren berreraikitzea):
- Teknologiaren modernizazioa.
- Jarduera berrien sorrera (BUZ/ZUR, 1983).
- Ondorioak: inbertsioen eta industria dibertsifikazioaren hazkundea, baina lanpostu gutxiago sortu ziren.
Espainiako industria gaur
Hirugarren industria iraultza eta industria berreskuratzea
Industria berreskuratzen ari da, baina arazoak daude lurralde eta ingurumenari lotuta.
Hirugarren industria-iraultzako aldaketak
Oinarria berrikuntza da (jakintza eta teknologia berriak). Teknologia nagusiak informazioaren teknologiak dira (informatika, telekomunikazioak).
- Aldaketak industria-produkzioan:
- Telematika: informazioaren kudeaketa azkarra eta zehatza.
- Automatizazioa: robotika eta lan-moduen aldaketa.
- Doikuntza-tresnak: informazio ugari ekipoetan.
- Material berriak: bioteknologia, laserra, energia berriztagarriak.
- Aldaketak industria-egituran:
- Aldaketak produkzio-sisteman: deszentralizazioa eta malgutasuna.
- Planta askotako enpresak.
- Azpikontratazioa.
- EETEen sareak.
- Enpresen neurrian: EETEen ugaritzea.
- Industriako lanpostuetan: profesional eta teknikari kualifikatuen beharra.
- Industriaren tertziarizazioa: produkzio-prozesuen luzapena (I+G, diseinua, marketina...).
- Aldaketak produkzio-sisteman: deszentralizazioa eta malgutasuna.
- Aldaketak industrien ezarketan: kostuen murrizketa.
- Aldaketak industria-politikan:
- Estatuaren esku-hartzearen murrizketa.
- Industrializazio endogenoaren sustapena.
- Ingurumen-arazoen garrantzia.
Hirugarren industria-iraultzaren eragina Espainiako industrian
Industria berreskuratzen ari da, baina arazoak ditu oraindik.
Industriako produkzioa: sektoreen egitura makurra
- Birmoldatze-prozesuan dauden industria-sektore helduak:
- Oinarrizko metalurgia eta eraldaketa metalikoa.
- Etxeko tresna elektrikoen produkzioa.
- Ontzigintza.
- Larrua eta zapatagintza.
- Industria-sektore dinamikoak:
- Automobila.
- Industria kimikoa.
- Nekazaritzako elikagaien sektorea.
- Eraikuntza.