Espainiako industria: kokapena, desorekak eta erronkak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,88 KB

Espainiako industriaren kokapena

Gaikako honek koropletan eta ikurren bidez gaur egungo Espainiako industriaren kokapena adierazten digu.

Koropletak eta zonaldeen sailkapena

4 koropleta ditugu, horrek 4 zonalde desberdin bereizten dizkigu Espainiaren industriaren kokapenari dagokionez. Industriaren banaketa Espainian desoreka handiak ditu lurraldeen artean; desoreka handiagoak gertatzen dira sektore dinamikoenek eskualde garatuenetara joateko joera dutelako. Industriaren banaketak beste lurralde-desoreka batzuk sortzen ditu: biztanleriaren desorekak, aberastasunaren desorekak, azpiegiturak, ekipamendu eta gizarte-zerbitzuak eta pisu politikoa. Industriaren helburu nagusia desorekak murriztea da.

1. Industria-inguru garatuak (Madril eta Bartzelona)

Lehenik, industria-inguru garatuak ditugu: Madrid eta Bartzelona (metropolietako espazio zentralak bezala ere ezagunak). Sektore heldu garrantzitsuenak hondoratu eta birmoldatu egin dira. 1985etik industria piztu egin da: enpresa berritzaileak eta gizarte-egoitzak erakartzen dituzte. Multinazionalen filialen eta industriak berritzaileenen egoitzak erakartzen dituzte; hauek erabakiak hartzeko guneak dira. Balio erantsi gehien sortzen duten jarduerak: merkatuak hedatzea eta lanpostuak prestakuntza handiagoa eskatzen dutenak. Ondorioz, industria tertziarizatu egin da eta enpresa-parkeak agertu dira (ikerketa guneak, laborategiak …)

2. Dinamikoak: hedatzen ari diren eskualde industrialak

Bigarren koloreari dagokionez (dinamikoenak, hedatzen ari diren industria-eskualdeak), 4 inguru bereizten dira:

  • Metropoli koroetan — “kanpoaldean”.
  • Hirien inguruko zerrendetan — “errepide inguruetan”.
  • Industria garapen ardatzetan.
  • Nekazaritza inguru batzuetan.

Metropoli koroetan, gainbeheran eta birmoldatze-prozesuan dauden industria-guneak daude (Llobregat). Hauek industria erakartzen joan dira bertan ezartzen direla lurzorua merkea delako.

3. Gainbeheran dauden industria-inguruak

Hirugarren koloreak gainbeheran dauden industria-inguruak eta industria-ardatzak adierazten ditu (Asturiak, Kantabria, EAE eta gune bakar batzuk). Krisian dauden industria-sektore helduak: espezializatutako inguruak eta enpresa eta fabrika handiak dira nagusi. Lan-merkatuaren prestakuntza erdiko edo txikietan dago, sindikatuak indarrez errotuta daude. Ingurumena aspalditik dago hondatuta, oinarrizko industria kutsakorra delako.

Ondorioak eta erronkak

ONDORIOAK

Industrian tertziarizazio prozesua ezinbestekoa da; adibidez, garai batean jende gehiago egon ohi zen fabrikan bulegoan baino, gaur egun alderantziz gertatzen da.

Arazoak:

  • Enpresen tamaina: ia guztiak txiki eta ertainak baitira. Hori dela eta, abantaila bat da aldaketak errazago jasaten dituztela eta, gainera, lan-gatazkak txikiagoak izaten direla.
  • Bestalde, desabantaila batzuk ere badaude: adibidez, produkzioa garestiagoa izatea, lehiakortasun gutxiago eta modernizaziorik ez izatea.
  • Ikerketa eta berrikuntzan, oro har, enpresa pribatuek gutxi inbertitzen dute, eta inbertsioak oso polarizatuta daude; hau da, sektore batzuek bakarrik egiten dituzte (farmazia, informatika, ...). Inbertsio handienak Madrilen eta Katalunian dagozkie.

Ondorioa: Espainian teknologia gutxi sortzea eta, ondorioz, teknologia gutxi esportatzea —> posizio periferikoa sendotzea (kanpoaldean geratzea).

Beraz, erronka: gehiago inbertitzea eta enpresa eta ikerketa-zentroen arteko harreman estuagoa eratzea.

Entradas relacionadas: