Espainiako Industria Garapena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,08 KB
Aurrean dugun mapa Espainiako industria eremuen eta industria garapen ardatz portzentaien mapa da. Koropleta mapa bat da, hau da, kolore intentsitate desberdinez, fenomeno bat adierazten da. Koloreen eta zirkuluen bidez adierazten da, zenbat eta handiagoa izan borobila, lana handiagoa da. Inguruetan lau maila bereizten dira.
Espainiako mapa honetan udalerrien mugak agertzen dira, bakoitzean ematen den industria-enpleguaren arabera bost kolore desberdinetan koloreztatua. Hau da, udal eremu bakoitzean km2-ko industrian lan egiten duten langile kopurua agertzen dira. Legendan bost maila bereizten dira: garatutako industria eremuak (berde iluna), hedatzen ari diren eremuak eta ardatzak (berde argia), berregituratazen ari diren eremuak eta ardatzak (gorria), industrializazio induzituko eremuak (morea) eta industrializazio urriko eremuak (horia).
Hirugarren industria iraultzako aldaketen eraginez, kokapenerako faktore klasiko batzuek garrantzia galdu dute, eta beste batzuk pisua galdu dute. Adibidez, baliabide naturaletatik eta merkatutik hurbil egoteak garrantzia galdu du. Bestalde, gaur egun berrikuntzara eta informaziora sarbidea izatea funtsezkoa da. Garrantzitsua da ere lurraldeak emandako lehia-abantailak bermatzea.
Espainian industriaren kokapena desoreka handiak ditu. Kontraste handiak daude inguru industrializatu eta industrializazio urriko inguruen artean. Desorekak handiagotu egiten dira sektore dinamikoen joera ikusirik, eskualde aurreratuetan kokatzen dira eta. Kokapen honen ondorioz beste lurralde desoreka batzuk ere sortzen dira honako esparruetan: biztanleria aberastasuna, azpiegiturak eta gizarte zerbitzuak.
Legendan 4 inguru nagusi erakusten dira:
Industria inguru garatuak, Madrileko eta Bartzelonako metropoliak dira. Espainiaren zentro nagusiak dira. Oraintsuko bilakaeran, industria sektore helduak hondoratu edo birmoldatu egin dira eta industria suspertu egin da, goi teknologiako sektoreak eta nazioko enpresa handien eta multinazionalen gizarte egoitzak ezarri direlako. Horren guztiaren eraginez, industria tertziarizatu egin da, industria eta enpresa parkeak agertu dira. Garrantzitsuenetakoak Tres Cantos Madrilen eta El Valles Bartzelonan.
Hedatzen ari diren industria inguruak zenbait mota desberdinak bereiz daitezke:
Lehenengo mota metropoli koroek dira, eta hauek, hiri periferian daude. Industria tradizionalak dira, metropolitik deslokalizatuta, eta kosteak murristen eta hirian okupatzen zuten lurra salduta negozioa egin nahi dute. Horiek industria-poligonoetan ezartzen dira, komunikabide nagusien zehar.
Beste kasu batzuetan, koroek enpresa berritzaileak erakartzen dituzte, eta parke teknologikoetan ezartzen dira.
Bigarren mota, hiri inguruko zerrendak dira, industria txikiak behar dute. Bertan ekoizpen tradizionalak egiten dituzte (zura, altzariak, eraldaketa metalurgia). Nabe atxikiak dituzten poligono txikietan kokatu ohi da.
Hirugarren mota, industria-garapeneko ardatzak dira, eta komunikabide nagusien zehar ezartzen dira.
Nazioan, ardatz nagusiak ebroren haranekoek eta Mediterraneokoa dira. Autobia sarearen bidez nazioko zentro nagusiak eta Europako hegoaldean lotuta daude, eta beraz, nazioko industriak eta multinazionalak erakarri dituzte.
Eskualde mailan ardatz batzuk garatu dira, hala nola Madrilen sarea; eta barruko ardatzak errepide nagusien zehar (Valladolid-Palentzia autobia).
Laugarren mota eta azkena, landa inguruetan ezarritako industriak dira.
Industria txikiak eta gutxi kapitalizatuak dira. Hala ere, batzuetan enpresa berritzaileak ere sortu dira.
1985an gainbehera hasi zen Bizkaiko Golkoaren inguruan. Honen arrazoia industria sektore helduetan zuen espezializazioa. Birmoldaketa gogorra jasan dute. Horrez gain, berrindustrializaziorako zailtasunak daude. Egoera horren ondorioak desindustrializazioa, gainbehera demografikoa emigrazioaren eraginez, eta lehiakortasuna galtzea izan dira. Hala ere inguru batzuetan industria suspertzea gertatu da, hala nola, EAE, 1995tik aurrera. Garrantzitsuenetakoak Galizia, Asturias...
Industrializazio induzitu inguruak Aragoin, Gaztela eta Leonen eta Andaluzian daude. Leku horietan industria barruti batzuk sortu ziren 1906 ko hamarkadan, industria sustatzeko abian jarri ziren politikoen ondorioz. Baina ez ziren gai izan industria hurbileko inguruetara hedatzeko. Horixe gertatzen zen Zaragozan, Valladoliden eta Burgosen. Industrializazio urriko inguruak Gaztela Mantxa, Extremadura, Balerrak eta Kanariak dira, haien kokapena ez da oso lehiakorra. Garrantzitsuenetakoak Andaluzia, Kanaria uharteak, Gaztela mantxa…
Azkenik azpimarratu behar da 2008tik jasaten den krisi sakona dela. Industria gogor jo du eta enplegua ugari galdu da. Azken urteetan milaka lanpostu galdu dira Espainian, krisia jasateaz gain, enpresen tamaina txikia izatea oztopo bat da nazioartean lehiatzeko. beraz, industria politikak beste aspektu hauen ere hobetzera bideratzen ditu: finantzazioa… Gaur egun arreta berezia ematen zaie etengabeko prestakuntzari eta zentro teknologiko, unibertsitate eta enpresen planak koordinatzeari. Izan ere garapen sendo eta iraunkorra, baita jasangarria ere, bermatzen duen industria-sistema bultzatu nahi da.