Espainiako industria eremuen eta industria garapen ardatz potentzialen maparen iruzkina
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,69 KB
11.ESPAINIAKO INDUSTRIA ETA GARAPENAREN IRUZKINA
Mapan zehar Espainia inguruan dauden industria eremuak ikus ditzakegu. Lau dira zonalde nagusi:
Garatutako industria-eremuak
Industrializazio induzituko eremuak
Industrializazio urriko eremuak
Hedatzen ari den eremuak
Kokapena:
Industria eremu garatuak:
Madrileko eta Bartzelonako metropoli-eremuetako espazio nagusiak dira, Espainiako industriaren gune nagusi gisa sendotu dira. Alde batetik industria-
Ehuna galdu dute sektore industria moldatu egin delako eta industria-suspertzea gertatu da haietan. Horrenbestez, eremu horiek industriako lanpostuak galdu dituzte, lantegien deslokalizazioa eta lanpostuen tertziarizazioa direla eta.
Hedatzen ari diren industria-eremuak eta ardatzak:
Industria-hedapenetik eta industrializazio endogenotik industria-ezarpenak jasotzen ari diren eremuak dira:
-Bai hiri periferiako metropolien koroek, bai hiri-espazioen eta landa eremuen arteko hiri inguruko trantsizio zerrendak gainbehera doazen edo birmoldatzen ari diren industriak dituzte.
-Industria-gorapeneko ardatzak komunikabide nagusien alboetan jarri ohi dira
-Ondo komunikatutako zenbait landa eremuk deslokalizatutako hiri enpresak hartzen dituzte
Gainbeheran ari diren eremuak:
Industria eremu horiek 1970ko hamarkadatik daude gainbeheran. Gainbeheraren arrazoiak, sektore helduetan espezializatua egotea eta merkeago ekoizten duten herrialdeen lehia jasaten dira. Izan ere, desindustrializazioa, langabeziak, emigrazioa eragiten ditu horrek.
Industrializazio induzituko eremuak:
Eremu horietan, industria-kokaleku isolatu eta handi batzuk egoten dira normalean
-Industrializazio induzituko eremuak
Galizian, Aragoin, Andaluzian eta Gaztela eta Leonen daude. Badituzte beren inguruko baliabideak baliatzen dituzten industria tradizionalak.
-Industrializazio urriko eremuak, leku horietan, industria handiak bakanak dira, eta lehiakortasun eskaseko ete trdizionaleko sektoreak dira nagusi.
Puntako edo goi teknologiako industria sektoreak:
Espainian, Europako beste herrialde batzuetan baino gutxiago eta geroago ezarri dira , zenbait arrazoi direla eta: Ikerketan eta teknologian duen kanpoko menpekotasuna. Oso lehiakorrak ez diren ETEak nagusi izatea.