Espainiako Industria: Bilakaera Historikoa eta Ekoizpena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,15 KB

Espainiako Industria

1. Bilakaera Historikoa

A) Industrializazioaren hasierak (1855-1900)

Europako beste estatuekin alderatuta atzeratu zen, eta horrek industria-iraultzaren porrota ekarri zuen. Arrazoiak baldintza txarrak ziren:

  • Lehengai eta energia produktuen eskasia.
  • Enpresa espiritu urria.
  • Kapital gutxi enpresak sortzeko (lurrak erosten inbertitzen zen, eta estatuak zorrak zituen).
  • Atzerapen teknologikoa.
  • Industria produktuen eskari mugatua.
  • Kanpoko egoera txarra (Independentzia Gerra, kolonien galera).
  • Industria-politika desegokia.

B) XX. mendeko lehen herena (1900-1936)

Industria hazkundea gertatu zen. Arrazoiak:

  • Ikatz meatzaritzaren gorakada.
  • Mineralen esportazioek behera egin zuten.
  • Bigarren Industria Iraultzako aurrerapenak (elektrizitatea).
  • Barne inbertsioaren gorakada (galdutako kolonietatik berreskuratutako kapitalari eta Lehen Mundu Gerran Europara egindako esportazioetatik lortutako etekinei esker).
  • Primo de Riverak herri lanak bultzatu zituen, eta sektore ugari garatu ziren (adibidez, burdina).
  • Industriaren protekzionismoak kanpoko lehia baztertu zuen.

C) Gerra Zibila eta Gerraostea (1936-1959)

Gorakada eten zen. Industriak suntsitu egin ziren, eta gerraosteko industriek ezin zituzten berezko energia baliabideak lortu. Politika horren eraginez, krisia sortu zen.

D) Garapen industriala (1960-1975)

Industria asko hazi zen. Arrazoiak:

  • Inportazioak liberalizatu ziren.
  • Munduko ekonomia kapitalista eratzea eta Espainiaren egoera ona zenez, industriak inbertsio asko jaso zituen (multinazionalen eskutik, turismotik, emigranteek bidalitako diruetatik eta inbertsiogile pribatuen eskutik).
  • Energiaren prezioa txikia zen.
  • Estatuak industria sustatu zuen Garapen Planen bidez.

2. Industriako Ekoizpena eta Sektoreak (1855-1975)

Lehen Industria Iraultzako (ikatza eta lurrun-makina) eta Bigarren Industria Iraultzako (elektrizitatea) berrikuntza teknikoak hartu ziren. Berrikuntza horiei esker, sektoreak hazi egin ziren.

XX. mendearen bigarren erdian, Lehen Iraultzaren eraginez, industria siderometalurgikoa eta kotoiaren oihalgintza bultzatu ziren (Malaga, Andaluzia, Katalunia, Asturias, EAE).

XX. mendearen lehen herenean, sektore eragileak Bigarren Industria Iraultzari lotuta zeuden: oinarrizkoak eta kontsumo-ondasunenak:

A) Oinarrizko sektoreak (siderurgia, ontzigintza)

Estatuak bultzatu zituen Frankismoan, 1941ean sortutako Industriaren Institutu Nazionalaren (INI) bidez. INIk inbertsio handiak eta errentagarritasun eskasa zuten sektoreak bultzatu zituen.

B) Kontsumo-ondasunen industriak (oihalgintza, zapatagintza)

Hazi egin ziren bizi-mailak gora egin zuenean. Garai horretan, automobilak eta etxeko tresna elektrikoak nabarmendu ziren.

C) Ekipo-ondasunen industriak (makineria)

Ez ziren asko garatu Espainiak atzerapen teknologikoa zuelako. Garai honetan, multinazionalak ezarri ziren.

Entradas relacionadas: