Espainiako Industria: Berreskuratzea eta Aldaketak (1985-2007)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,06 KB

Espainiako Industria Gaur Egun

Industria Berreskuratzea (1985-2007)

1985etik aurrera, Espainiako industria krisitik berreskuratzen hasi zen. Joera hori tarte labur batean eten egin zen, 1990-1994 nazioarteko krisiaren eraginez. Berreskuratze horretan, bi faktore izan zuten eragina:

  1. Espainia Europako Erkidegoan sartzea 1986an.
  2. Hirugarren Industria Iraultzako aldaketak apurka-apurka hartzea.

1 Europako Erkidegoan Sartzea

Espainia 1986an Europako Erkidegoan sartu zen, honelako ezaugarriekin:

  • Erronka berriak: Merkatu oso lehiakorrean sartzea eta Europako Erkidegoko industria-araudia bereganatzea izan ziren. Enpresa monopolioak ezabatu, Estatuak enpresei emandako laguntzak kentzea, lehia askea izateko.
  • Hobariak: Espainiako produktuentzat, merkatua handiagotzea, merkataritza-arantzelak desagertzea, eta atzerriko kapitalak sartzea, izan ziren.

2 Hirugarren Industria Iraultzako Aldaketak

Iraultzaren oinarria berrikuntza da, hau da, iraultza zientifiko eta teknologikoen aurrerapenak produktu berriak lortzera, ekoizpen-prozesura, antolaketara eta marketinera aplikatzen dira.

Iraultza zientifikoak oinarrizko ezagutzak eta funtsezko aplikazioak ematen ditu; eta mikroelektronikak (mikroprozesadoreen edo txipen ekoizpen masiboa) gidatutako iraultza teknologiari esker, ekoizpenean, industrien egituran eta kokapenean aldaketa aipagarriak gertatu dira.

Aldaketak ekoizpenean: Aipagarrienak telematika, automatizazioa, material berriak (polimeroak, aleazioak), garraiobide modernoak (aeroespaziala...), bioteknologia (ingenieritza genetikoa), laserra eta energia berriztagarriak dira.

Aldaketak egituran:

  1. Aldaketak ekoizpen-sisteman.
  • Deszentralizazioa: ekoizpen-prozesua fasetan zatitzea eta horietako bakoitza establezimendu bananduetan kokatzea da. Hori sare telematikoei (erabakiak berehala transmititzea) eta teknologia berriei esker egin daiteke. Modu horretan, ekoizpen-deszentralizazioak fabrika handia eta sistema fordista ordeztu ditu. Beste enpresa batzuei eginkizunak azpikontrata dakizkieke, eta enpresa txiki edo ertainetan zatitzen da lana.
  • Ekoizpena malgutzea: hainbat produkturen serie txikiak prezio errentagarrietan egitea da. Makineria automatizatua eta berriz programatu daitekeena erabiltzeari esker lortzen da hori. Eta eskariaren barietate-eskakizunei erantzun dakieke.
Aldaketak enpresen neurrian: fabriken bataz besteko neurria murrizten da. Aldaketak industria-enpleguan. Industria-enpleguan egindako aldaketak prestakuntzarekin, tertziarizazioarekin eta desarautzearekin lotuta egoten dira.
  • Industria-enpleguaren prestakuntza eta tertziarizazioa handiagotu egiten dira. Eginkizun sinple eta errepikakorrak makinek egiten dituztelako, ekoizpen-zerbitzuetan enplegua hazi egiten da, eta horiek langile kualifikatuek egiten dituzte. Langile horiek ekoizpenaren aurreko faseetan (I+G, diseinua, kudeaketa) eta ekoizpenaren ostekoetan (marketina, kalitate-kontrola, saldu osteko zerbitzua) egiten dute lan, produktuen balioa handiagotzeko eta bezeroak erakartzeko.
  • Lan-merkatua desarautu egiten da. Langile fijoen kopurua murriztu egiten da eta bigarren mailako merkatuko langileen kopuruak gora egiten du, arauketarik gabe eta kolokatasun handiarekin.

Aldaketak kokapenean:

Teknologia berriei esker, industrien kokapenean aldaketak gertatu dira.

  1. Batetik, enpresak hedatu edo deslokalizatu egin daitezke beste lekuetara joanez, kostuak murrizteko.
  2. Bestetik, goi-teknologiako industriak, bulegoak eta ekoizpen zerbitzu kualifikatuenak inguru zentral izenekoetan pilatzen dira, ekipamenduen eta zerbitzuen arloko hornikuntzarik onena dituzte eta.

Industria berreskuratzearen adierazleak:

Europako Erkidegoan sartzean eta hirugarren Industria Iraultzako aurrerapenak gehitzean Espainiako industria-garapenari mesede egin zaio. Hori dela eta, ekoizpen-indizea eta industria-okupazioa hazi egin dira.

Entradas relacionadas: