Espainiako Industri Sektor Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,07 KB
Industria naturatik hartutako produktuak eraldatzen dituen jarduera da, non faktore desberdinak konbinatu eta hondakinak sortu edo generatzen diren. Espainiako industriari dagokionez, hiru sektoretan sailkatzen da. Industria helduak, dinamikoak eta puntakoak. Gai honen inguruan UNED-eko eta 'Charlie Chaplin'-en bideoak ikusi genituen.
Industria helduak: Azken hamarkadetan atzeraldi nabarmena ezagutu eta egun birmoldatze prozesuan dauden industriak dira. Arrazoi hauengatik daude birmoldatze prozesuan: eskaria murriztu (material berriko produktuak daudelako) eta lehiakortasuna gutxitu da (teknologia atzeratuen eta atzerriko eskulan merkeen ondorioz). Bestalde, sektore honi geroz eta diru-laguntza gutxiago ematen zaizkio. Hala ere, egun, Espainia mailan pisu handia dute oraindik. Industria mota hontan sektore hauek bereizten dira:
➔ Metalurgia eta eraldaketa metalikoa: Honen barruan bereizten dira:
Industria siderurgikoak: Labe garaien laguntzaz burdinetik altzairua ateratzen dute. Batez ere Asturiaren kokatu ziren; izan ere, Mediterraneo eta Bizkaiako labe garaiak itxi egin ziren birmoldatze prozesuaren ostean. Katalunia, Kantabria eta EAE-n altzairua txatarretik ateratzen duten industriak gelditzen dira (Siderurgia ez integrala).
Eraldaketa metalikoen industriak: Madril, Bartzelona eta EAE-n kokatzen dira eta makinak egiteaz arduratzen dira.
➔ Etxeko tresna elektrikoen produkzioa: Produkzioa espezializatzeko joera hartzen ari da baina aldi berean, merkatua handiagotzen etadibertsifikatzen ari da; hau da, enpresek, berez lantzen dituzten merkatuekin zerikusirik ez duten negozioak sortu edo eskuratzen dituzte. Ondorioz, enpresak itxi eta lanpostu erregulazioak egiten dira, langileen soldatak murriztuz langile kopuru bera mantentzeko. (Adibidez, Gasteizko Moulinex).
➔ Ontzigintza: Batez ere EAE, Galizia, Kantabria eta Andaluzian kokatzen da. Pixkanaka, jarduera murrizten ari da eta beste bide batzuetan espezializatzea izaten ari da joera (konponketa). Egun, atzerriko konpetentzia (Koreakoa, batez ere) handia da.
➔ Larrua eta zapatagintza: Katalunian eta Valentzian nagusitzen da eta bi mota bereizten dira: Teknologiaren bidez zuntz kimikotik oihala lortzen duena (atzerriko kapitala nagusi) eta tradizionala (ezin du atzerriko produktuekin lehian ibili).
Industria dinamikoak: Hein handi batean, atzerriko kapitalez hornitzen diren enpresak dira, erdi mailako teknologia erabili eta eskaera maila handia dutenak. Produktibitate eta espezializazio handiek eta enpresetako egiturak malgu eta saneatuak izateak, etorkizunera begira aukera ugari izatea eragiten dute. Sektore nagusiak honako hauek dira:
➔ Automobil sektorea: Valentzia, Valladolid, Zaragoza, Madril, Nafarroa eta Katalunian daude sektore hau lantzen duten industria nagusiak eta atzerriko mendetasun handia dute. Teknologia atzeratua izan zuenez, birmoldatze prozesua jasan behar izan zuen eta egun, berrikuntza teknologikoaren beharra du oraindik.
➔ Sektore kimikoa: Espainiar industriaren oinarrietako sektorea den arren, arazoak ditu: atzerriko kapitalaren menpekotasuna, Europako estatuekiko lehiakortasun handia, ikertzeko gaitasun urria eta produkzio unitate txikien ugaritasuna. Sektore honen barruan, azpisektoreak daude:
Petrokimika eta oinarriko kimika: fintzejarduerak instalazio handietan burutzen dituzte; besteak beste, Huelva edo Puertollanon.
Eraldatze kimikoa: koloragarriak, pinturak, perfumeak, farmazia produktuak, ongarriak… eta antzeko artikuluak egiten dira instalazio txikietan; EAE, Katalunia eta Madrilen.
➔ Nekazaritzako elikagaien sektorea: Industria txiki eta sakabanatuak zein multinazionalak (pisu handia dute) bereizten dira. Sektore honek bi helburu nagusi ditu; alde batetik, barne merkatuko salmentak handitzea eta bestetik, produktu landuen esportazioak sustatzea (Adibideak: 'Fresón de Huelva', 'Plátano de Canarias', Valentziako naranjak…).
➔ Eraikuntza: 1990-tik azken azken urte hauetaraino garrantzi handia izan du baina orain atzeraldi sakonean bizi da; izan ere, ekonomiako gorabeherek baldintzatzen dute (Adibidez, Mediterraneoan, Marbellan, Kanarietan…)
Puntako industriak: Europarekiko gutxi garatutako enpresak dira (atzeraturik daude), oso lokalizatuak daudenak, non goi mailako teknologia erabiltzen den: mikroelektronika, telematika eta automatizazioa. Egun, zailtasun hauek dituzte: atzerriarekin alderatuta berandu ezarri direz, mendetasuna dute ikerketei eta teknologiari dagokionez, normalean enpresa txiki eta ertainak dira eta eskulana eta hezkuntza ez dira ondo egokitu enpresa hauen eskakizunetara. Industria hauek, inguru berritzaileetan (azpiegitura onak); hau da, parke teknologiko eta zientifikoetan kokatzen dira. Espazio berdeak izan ohi dira, ingurumen kalitate handiarekin eta eraikuntza dentsitate txikiekin, non ikerketak egiten diren, garapenerako. Metropoli eta hiri ertainen inguruetan aurki ditzazkegu, komunikazio bikaineko lekuetan. Bestalde, industria hauek zerbitzu osagarriak izaten dituzte inguruan (tertziarizazioa).
➔ Gaur egun, teknologia berrikuntza modu ezberdinetan ulertzen da. Porter-ek adibidez, enpresa munduan aditua den ekonomilari estatubatuarrak, berrikuntza etengabeko garapenarekin erlazionatzen du, nazioaren lehiakortasuna den helburu bakarra lortzeko. Schumpeter-ek ordea, Austriako finantza-ministroa izan zen ekonomilariak, bezero, kontsumitzaile eta erabiltzaileen onurara zuzentzen du berrikuntza, nazioaren lehiakortasuna helburu nagusia izan gabe.
Azkenik, Espainiako egungo industriaren egitura eta arazoak aztertu behar dira: Enpresen tamaila ez da egokia (gehienak txiki -50 langile baino gutxiago- eta ertainak -51-100 langile-). Ondorioz, produktuak garestiak eta lehiakortasun gabeak dira (ezin eskalako ekonomiarik lortu). Bestalde, ikerketa urria da (I+G-n inbertsio eskasa, BPG-ren %1 baino gutxiago) eta inbertsioak sektore jakin batzuetan ematen dira soilik (Bartzelona, EAE eta Madrilen, batez ere). Azkenik, teknologia gutxi sortzen da (ikerketa eta enpresa eta unibertsitateen arteko harreman gutxi).