Espainiako Independentzia Gerra eta 1812ko Konstituzioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,85 KB
INDEPENDENTZIA GERRA
Kausak
Espainiako Independentzia Gerraren (1808-1813) kausa nagusia Frantziako armadaren inbasioa izan zen, Napoleonek Portugal eta Espainia konkistatu nahi zituelako. 1807an Fontainebleauko Ituna sinatu zen, eta horren bidez, Espainiako errege Karlos IV.aren ministroak, Godoyk, Napoleoni Espainiako lurretan sartzeko baimena eman zion, Portugal menderatzeko aitzakiarekin.
Hala ere, frantziar tropek Espainiako hiri eta lurralde estrategikoetan nagusitu ziren, eta horrek herritarren haserrea piztu zuen Godoyrekiko. Gauzak horrela, herritarrek Aranjuezeko matxinadaren (1808) bidez (lehen herri matxinada) beren haserrea adierazi zuten. Beraiek Godoy epaitu eta Karlos IV.ak abdikatzea eskatzen zuten, Fernando VII.a errege izendatuz. Azkenean, barne-liskarren ondorioz, Napoleon, Karlos IV.a eta Fernando VII.a Baionan elkartu ziren hainbat neurri hartzeko asmoz. Bertan, enperadorearen presioaren ondorioz, Karlos IV.ak eta Fernando VII.ak abdikatu egin zuten eta Napoleoni koroaren gaineko eskumen guztiak eman zitzaizkion. Hala ere, berak koroa bere anaia zen Jose Bonaparteri eman zion, bere agintea finkatu eta Errusia konkistatzeko asmoa zuelako.
Ondorioak
Espainiako Independentzia Gerran (1808-1813) Espainiak garaipena lortu zuen, gehienbat gerrilla-taktikei esker. Honek naziotasunaren gorespen aberkoi bat eta komunitate bateko kide izatearen aldarrikapena sortu zuen irabazleengan. Hala eta guztiz ere, azpimarratzekoa da gerrak herrialdea lur jota utzi zuela, krisi ekonomikoa areagotuz.
Gainera, Independentzia Gerraren bitartez, ideia liberalak sartu ziren 1812ko Konstituzioaren bitartez. Hori dela eta, frantsesen ideiak zabaldu ziren, Antzinako Erregimenaren ideiak alde batera utziz. Espainian honako ideia hauek sartu ziren: botere-banaketa, hezkuntza-askatasuna, eta herriaren burujabetasuna, besteak beste. Hala ere, beste hainbat ideia ez ziren sartu, esaterako, laikotasuna, herria kristautasunean oinarritzen zelako, eta errepublika ere ez zen sartu, Espainian errege bat egoten jarraitu zuelako. Hala ere, 1814an, Pertsiarren Manifestuaren bidez, Fernando VII.ak sei urtez Antzinako Erregimena berrezarri zuen, ideia liberalak eta 1812ko Konstituzioa indargabetuz.
1812KO KONSTITUZIOA
Testuingurua
Frantsesek Espainia konkistatu zutelako, Independentzia Gerra hasi zen (1808-1813). Gainera, honen bitartez, Espainian ideia liberalak sartu ziren. Horregatik, 1810ean, erregea kanpoan zela (Fernando VII.a), herria nola gidatu erabakitzeko, Batzorde Zentral Gorenak Gorteak biltzeko deia egin zuen Cadizen. Izan ere, hiri liberala izateaz gain, britainiar ontzien bidez babestua zegoen. Bertan, erdi-mailako klaseak eta intelektualak elkartzeaz gain, kleroaren eta nobleziaren ordezkariak ere azaldu ziren; ⅓ absolutistak eta ⅔ liberalak elkartu ziren. Hauen helburua, zehazki, Erregimen Zaharrarekin bukatu eta ideia liberalak ezartzea izan zen. Horrez gain, kontuan hartu behar da herritar asko absolutisten aldekoak zirela, gehienak monarkikoak zirelako eta guztiek babesten zutelako katolikotasuna.
Edukia
Cadizko Gorteek Erregimen Zaharra eraisteko hainbat oinarri hartu zituzten: 1812ko Konstituzioa → hezkuntza-eskubidea, berdintasun juridikoa (pertsona guztiak berdinak legearen aurrean), inprimatzeko zein adierazpen-askatasuna, subirotasun nazionala, aginte-banaketa: botere legegilea (parlamentua, gorteak), botere betearazlea (gobernua, erregea), botere judiziala (epaitegiak), eta, azkenik, sufragio unibertsala (boto-eskubidea).
Hala ere, Antzinako Erregimenetik zetozen hainbat ideia deuseztatu zituzten, esaterako, zentsura, jauntxoen eta kleroaren jaun-eskubideak, barneko mugak eta gremioak, eta Inkisizioa (elizaren kontra zerbait esaten edo idazten zutenak epaitzea eta atxilotzea).
Ondorioak
Guzti honek hainbat liskar eragin zituen Espainiako politika eta administrazioa zentralizatzeko eta legeak bateratzeko prozesuan, eta gainera, eragin berezia eduki zuen Hego Euskal Herrian, erregimen liberala txertatzeko formula berri bat negoziatu eta egokitu behar zutelako. Azkenean, guzti honek Antzinako Erregimenaren ideien gainbehera ekarri zuen, eta, Cadizko legeen ondorioz, liberalismoa ezartzeko prozesua martxan jarri zen.
Pertsiarren manifestua
Testuingurua
1808an, Baionako Abdikazioaren bidez, Napoleonek Espainiako erregetza hartu zuen eta Karlos IV.a eta Fernando VII.a abdikatzera behartu zituen. Ondorioz, Napoleonek bere anaia, Jose Bonaparte, Espainiako errege izendatu zuen. Honek Espainian kaos politikoa eragin zuen eta Pertsiarren Manifestua piztu zen, espainiarren eta frantsesen arteko gatazka handia. Espainiarrek, okupazioaren aurka, gerrilla-taktikak eta aliatu britainiarren laguntza erabili zituzten.
Gertaerak
1813an, Valençayko Ituna sinatu ondoren, Napoleonek Fernando VII.a Espainiako tronura itzultzea onartu zuen. Erregea itzultzearekin batera, absolutismoa sei urtez (1814-1820) berrezarri zen. Europan ere, beste zenbait herrialdetan, Errestaurazio absolutista nagusitu zen. Horretarako, Gorteetako diputatuek (Cadizko Konstituzioa sinatu zuten ⅓ absolutistak) Pertsiarren Manifestua izeneko dokumentua sinatu zuten. Bertan, gobernu absolutistaren itzulera eta Cadizko Konstituzioa indargabetzea eskatzen zioten Fernando VII.ari.
Ondorioak
Herritarren, nobleziaren eta kleroaren babesarekin, eta gainera, Napoleonek abdikatu zuela jakinda, Fernando VII.ak 1814an estatu-kolpea eman zuen, Cadizko Konstituzioa eta Gorteek onartutako lege liberal guztiak indargabetu eta erregimen absolutista ezarriz. Cadizen hasitako erreforma guztiak bertan behera geratu ziren: gizarte-estamentala berriz indartu zen, Inkisizioa berrezarri eta jesuitei Espainiara itzultzea baimendu zitzaien. Horrela, Espainia liberalismoaren hasieratik urrundu eta absolutismoaren esku geratu zen.