Espainiako independentzia gerra
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,78 KB
GERRAREN LEHEN ETAPA
Frantsesen okupazioa eta gerra zabaltzea. (1808) Urte bateko fasea.
Frantziako indar okupatzaileen kontrako herri matxinada 1808ko maiatzaren 2an hasi zen, eta 1813aren amaierara arte iraun zuen gerra suntsitzailea hasi zen.// Batzordeak: matxinadak hasi zirenean eta Baionako abdikazioen ondorioz, hutsune handia zabaldu zen agintean. Frantziako armadak hartuta ez zituen eskualde egoera kontrolatzeko eta frantsesen kontrako erresistentzia antolatzeko herritar ospetsuek probintzia batzordeak ezarri zituzten.
Era askotako ideologiak zituzten aristokratek, elizgizonek, militarrek eta legegizonek osatzen zituzten. Probintzia batzordeetako ordezkariek Batzorde Zentral Gorena osatu zuten. Batzordeak bere egin zuen subiranotasuna eta Goreneko gobernu erakunde bihurtu zen.
BIGARREN ETAPA (1809-1812) Frantsesen nagusitasuna eta gerrillen gerra.
Napoleonen armadak Madril berreskuratu zuen 1809an, eta Iberiar penintsula ia osorik konkistatu zuen, ez zuten Cadiz eskuratu britainiarrek itsasoz babestuta zutelako.
Gerrillen gerra sortu zen frantsesen inbasioen kontrako boluntarioek eta militar ohiek osatua ziren.
HIRUGARREN ETAPA
Frantsesen atzeraldia (1812-13)
Napoleonen indar militarrak indarra galtzen joan ziren 1812tik aurrera, Errusiako inbasio zailak eta Espainiako gerrillen gerrak sortu zizkien eragozpenen ondorioz. Britainia Handiko armadak funtsezko zeregina bete zuen ahultze horretan, Wellingtongo dukearen gidaritzapean. Askenean Napoleonek Pirinioetaraino atzera egitea lortu zuten eta Fernando VII.Ari koroa itzultzea, Valencayko Itunaren bidez, 1813an.
GERRAREN ONDORIOAK
Independentzia gerrak oso ondorio txarrak izan zituen, herrialdea lur jota utzi baitzuen. Bestalde atzerritarren inbasioaren erreakzio gisa, naziotasunaren gorespen aberkoia ezarri zuen.
CADIZKO GORTEAK ETA KONSTITUZIOA
Frantziaren kontrako gerra bete-betean, 1810ean, Batzorde Zentral Gorenak Gorteak biltzeko deia egin zuen, errege kanpoan zela herria nola gidatu erabakitzeko. Cadizen bildu zituzten Gorteak. Cadiz hiri liberala zen eta hiria britainiar ontzidiak babestuta zegoen.