Espainiako Immigrazioa: Mapa, Egoera eta Erronkak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,26 KB

Espainiako atzerriko immigrazioaren maparen iruzkina

Azken mende laurden honetan immigrazioa egonkortu egin da Espainian. Gutxi gorabehera, Espainiako biztanleriaren %10 kanpotarra dira. Baina aldi desberdinak bereiz ditzakegu, ekonomiaren araberakoak:

1995-2007

Oparotasun ekonomikoa izanik, immigrazioa hazi egin zen. Espainiak beti izan du lotura handia Latinoamerikarekin. Gainera, Afrikarekin muga egiten du, eta horrek Europarako ateetako bat bilakatzen du estatua. Espainia aukera handiko herrialdea bilakatu du. Baina aisiarako herrialde bikaina ere bada.

2008az geroztik

Krisi ekonomikoak gogor jo zuen Espainian, eta aurretik etorritako immigrante askok alde egin behar izan zuten. Horrez gain, espainiar gazte askok lan aukerarik aurkitu ez, eta kanpora joan ziren. Urte gutxi batzuen ondoren, migrazio-saldoa negatiboa izatetik, berriro positiboa izatera pasa zen, baina estatu barruan desorekak nabarmenak dira. Immigrazioa berriro hazi eta saldo positiboa ematen dute. Baina Extremaduran, goi-lautadetan eta Galiziatik hasi eta Bilborainoko lurraldeetan, aurre egitea kosta zaie. Mapa honetan ikusten dena ez da saldoa, biztanleria osoaren portzentaia baizik. Baina desoreka antzekoa adierazten dute bi datuek, Espainia bitan zatitzen dutelarik.

Alde batetik euren egoera erregularizatua duten immigranteak daude Espainian, hiritartasuna edo egoitza-baimena lortu dutenak, eta bestetik, baimenik gabe, egoera zailean daudenak bizi dira, milioi erdi direla kalkulatzen delarik. Profilaren arabera alde izugarriak ditugu: EBtik datozenek eguzkia eta bizi-kalitatea bilatzen dute: alemaniar, ingeles eta italiar jubilatu asko datoz uhartedi eta mediterranear kostaldera. Baina bestalde, EBtik kanpoko immigrante gazte eta kualifikatu gabeak ditugu, lan bila edo euren jaioterriko egoera politiko eta sozial zailetatik iheska datozenak. Helmuga nagusia hiri handiak dira, turismoa duten lurraldeak, eta nekazaritza intentsiboan espezializaturiko erkidegoak.

Ondorio demografikoak

Jaiotza-tasa igo dutenez, hazkunde natural negatiboa izan duten erkidego batzuen kasuan, hazkunde erreala positibo bilakatu zuten. Baina krisiaz geroztik, guztiz kontrakoa gertatu da.

Ondorio ekonomikoak

Ondorio positiboena langile arautuen diru-ekarpenak dira. Estatistikaren arabera immigranteek ekarpen handiagoak egin dituzte Espainian gastuak baino. Hori, pentsio-sistemarako erabakiorra izan da. Baina beste alde batetik, immigranteak euren herrialdetara itzuli direnean, ekarpen horiek murriztu egin dira eta zahartze-indizea handitu da, behar ekonomikoek gora egin dutelarik. Beste ondorio ekonomiko kaltegarri bat euren jaioterrietara bidalitako dibisak dira.

Ondorio sozialak

Alde batetik, kultura aniztasunak herrian bertako aberastasun sozial eta kulturala areagotzea eragiten du. Gizarte anitz batean, ezagutza anitzak gizatasuna hobetzen du. Baina kontrako jarrerak ere badaude, xenofobia, arrazismoa eta integraziorako trabak diren bezala. Gainera, lan-baldintzak gogorrak izan ohi dira immigranteentzat; are gehiago, arautik kanpo lanak dituztenen kasuan.

Immigrazio-politika

Estatuari eta EBri dagokio: 1999tik aurrera komuneko politikak asiloa eta bisak ematea arautzen badu ere, estatu bakoitzaren esku geratzen da nola aurrera eraman (benetan egoera zailak bizitzen dituzte errefuxiatu batzuk). Espainiako Atzerritartasun Legeak arautzen du gure kasuan nola lor dezaken immigranteak egoera erregularizatua.

Europako atzerritarrekiko politika krisi larrian aurkitzen da gaur egun: gerratik iheska zetozen milaka errefuxiatuak blokeatuak izan ziren 2015eko udan EBren ekialdeko mugan eta erakundeko estatuek iritzi ezberdinak dituzte hauekin zer egin. Espainiaren kasuan, gobernuaren araberakoa izaten da, baina arazo larrienak Ceuta eta Melillako hesietan eta Barajasen latinoamerikarrek izaten dituzten trabetan daude. Zer esanik ez ontzietan itsasoan egunero iristen diren (edo ez) milaka errefuxiatuekin. Beste puntu kritiko bat Erresuma Batuko jubilatuak dira, izan ere, Brexitarekin bat euren egoera erregularizatu behar den edo ez den eztabaida aurkitzen da.

Entradas relacionadas: