Espainiako immigrazioa eta Euskadiko biztanleria-dentsitatea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,09 KB

Espainiako biztanleria atzerritarraren analisia

Aurrean daukagun iturria mapa tematiko geografikoa da (gai zehatz baten gaineko informazioa ematen duen mapa mota). Espainiako biztanleria atzerritarraren inguruko informazioa ematen du. Espainian bizi diren atzerritarren guztizkoaren araberako informazioa, ehunekoetan (%-tan) zein zenbakitan.

Maparen egilea INE da, Espainiako Estatistika Institutu Nazionala. Estatistikako Institutu Nazionalak bere kasa funtzionatzen du. Bere lege/diru propioak ditu. Eta, nahiz eta bakarrik ibili, Ekonomia Ministerioaren menpe dago, eta Ekonomiako Estatu Idazkaritzak gainbegiratzen du.

1995era arte Espainian atzerritar gutxi zeuden, hainbat faktoreren ondorioz: atzerapen sozioekonomikoa, 1975eko krisiaren eragina, eta 1992ko eta 1994ko birmoldaketa industriala.

Immigrazioaren bilakaera Espainian

1. fasean Espainian bizi ziren etorkinak kualifikazio gabeko lanetan (nekazaritza, eraikuntza...) aritzen ziren. Nagusiki marokoarrak eta 60ko hamarkadatik turismo-eremuetan bizi ziren europarrak ziren.

2. fasean (1995-2007), hazkunde handia izan zen, bi faktore nagusiren eraginez:

  • Estatuari dagokionez: Oparotasun ekonomikoaren ondoriozko eskulan premiak (batez ere kualifikazio baxuko lanetarako) eta bizileku-baimenik gabeko immigranteen erregulazioaren bultzada.
  • Immigranteei dagokienez: Lanagatik, kanpoko jazarpenagatik eta eskubide gabeziagatik etortzen ziren.

3. fasean (2008tik aurrera), immigranteen sarrerak behera egin zuen. Nagusiki 2008ko krisi ekonomikoaren ondorioz, jatorrizko herrialdeetara edo beste batzuetara emigratu dute, batez ere langabezia-saria jasotzeko zailtasunengatik. Gehienak gazteak dira. Bertan gelditzen direnak 35 urte ingurukoak dira.

Mapari erreparatuta, Espainiako Ekialdea eta Mediterraneo ingurua dira etorkin-tasa handienak dituzten zonaldeak. Hiriguneak edo metropoliak dira nagusiki helmuga: Madril, Katalunia, Ebroko Harana eta Uharteen bi multzoak.

Etorkinen jatorria eta ezaugarriak

Espainiara etortzen diren etorkinak bi taldetan banatzen dira:

  • Europakoak: Askotan jubilatuak dira (alemaniarrak/ingelesak), eta Mediterraneora edo uharteetara joaten dira klima epela gozatzera. Bestetik, Errumaniatik, Poloniatik, Bulgariatik eta Portugaletik heldutakoak lan hobea eta negozio-aukerak bilatzen etortzen dira.
  • Kanpokoak (Afrika, Hegoamerika eta Asia): Gazteak dira eta kualifikazio gutxiko lanetan aritzen dira.

2022ko datuen arabera, Espainiako etorkinen %39 Europatik dator (batez ere Errumaniatik, %29). Ondoren, Erdialdeko eta Hego Amerikatik datoz (%27) eta Afrikatik (%22), gehienak Marokotik (%16).

Immigrazioaren ondorioak

Immigrazioak ondorio demografiko, ekonomiko eta sozialak ditu. 1995etik 2007ra biztanleria handitu zen etorkinei eta jaiotza-tasaren igoerari esker; baina 2008tik aurrera, immigrazioaren jaitsieragatik hazkundea moteldu da.

Ondorio ekonomiko positiboak

Etorkinek lan gogorrak egiten dituzte eta horrekin Espainiako ekonomiari laguntzen diote:

  • BPG (PIB) handitzen laguntzen dute.
  • Pentsioak ordaintzen laguntzen dute.
  • Diru-kutxa publikoan gehiago ematen dute kontsumitzen dutena baino.

Ondorio ekonomiko negatiboak

  • Soldatak apur bat jaitsi daitezke.
  • Langile asko egoteak sektore batzuk modernizatzea behartzen du.
  • Jatorrizko herrialdeetara dirua bidaltzen dutenez, kanpoko defizita handitu daiteke.

Ondorio sozialak

Etorkin askok soldata baxuak dituzte eta baldintza txarretan bizi dira. Gainera, xenofobia jasaten dute eta lanak kentzea edo delituak egitea leporatzen zaie. Kultura, hizkuntza eta erlijio desberdintasunengatik integratzeko arazoak dituzte.


Euskadiko biztanleria-dentsitatea

Aurrean dugun irudia mapa tematiko bat da, Euskadiko biztanleria-dentsitatea erakusten duena (kilometro koadro bakoitzean zenbat pertsona bizi diren). Koropleta mapa bat da: kolore desberdinekin adierazten du eskualde bakoitzaren dentsitatea. Datuak EUSTATek (Euskal Estatistika Erakundea) eman ditu, EAEko estatistika ofizialak egiten dituen erakundeak.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) udalerri bakoitzean batez beste 8.501 pertsona bizi dira, Estatuko batez bestekoa baino %35 gehiago. Gainera, EAEko biztanleen %7 udalerri handietan bizi da (60.000 biztanletik gorakoetan).

Euskal Autonomia Erkidegoak Espainiako lurraldearen %1,42 hartzen du eta biztanleriaren %4,77. Hemen biztanleria-dentsitatea Estatuko batez bestekoa baino handiagoa da: EAEn 300 biztanle/km², eta Estatuan 91 biztanle/km².

Arabak orekatzen du dentsitatea, Vitoria-Gasteiz hiriburu handiari esker. Biztanleriaren banaketa lurralde historikoen arabera: %14 Araban, %32 Gipuzkoan eta ia %54 Bizkaian.

Biztanleriaren banaketa lurraldeka

Biztanleriaren banaketa hainbat arrazoi naturalek eta giza faktorek eragiten dute.

Bizkaia

Bizkaian, dentsitate handiena Bilbo eta inguruan dago, eta horren atzean hainbat kausa daude:

  • XIX. mendeko burdin meatzaritzak eta sidero-metalurgiaren industriak Bilbo inguruak dentsitate handiko gune bilakatu zituzten. 1857tik 1970era, Bizkaiko biztanleria 160.579tik 1.043.310era igo zen (%6,5eko hazkundea).
  • Bilbo Bizkaiko lurralde historikoko hiriburua izan da 1300. urteaz geroztik. Arrazoi politiko horrek eta bertan eskaintzen diren zerbitzuguneek biztanleriaren metaketa eragin dute.

Gipuzkoa

Gipuzkoako biztanleriaren banaketa Bilbokoaren antzekoa da:

  • Donostia hiriburua izanik, erakunde publiko eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu.
  • Donostialdeko beste toki batzuk ere asko populatu ziren jarduera portuarioengatik (portu komertziala, industria...), adibidez, Orereta/Pasaia dentsitate handiko guneak.
  • Irun nabarmentzen da Bidasoa inguruan, Espainia eta Frantziaren arteko mugan dagoelako. Garraiorako eta salgaiak banatzeko azpiegiturak ditu. 1841etik aurrera, aduana Bidasoara eraman zuten, eta horrek Irunen merkataritza handitu zuen.

Araba

Araban, biztanleria gehiena Gasteizen bizi da (%75). Betidanik hiriburua izan da, eta horregatik zerbitzu asko eskaintzen ditu:

  • 1950etik aurrera, industria handitu zen eta biztanleria asko igo zen: 52.000tik 190.000ra 1980an.
  • Azken urteetan, Mercedes edo Michelin bezalako enpresa handiak kokatu dira, Gasteizek Ebro haranean kokapen ona duelako garraiorako.
  • 1980tik aurrera, Gasteiz EAEko hiriburua bihurtu zen. Horregatik, administrazio publikoko erakunde asko bertan jarri ziren, eta biztanleria gehiago erakarri zuen.

Egungo joerak eta demografia

Azken urteetan, herri txikiek (5.000 biztanletik beherakoek) biztanle gehiago dituzte, baina Bilbo eta Donostia biztanleria galtzen ari dira. Jaiotza-tasa baxua (%9,97) eta heriotza-tasa ere baxua (%9,09) dira; beraz, hazkundea oso txikia da. Bizkaia da egoerarik txarrena duena: jaiotza gutxi eta heriotza gehiago ditu, eta biztanleria galtzen ari da.

Entradas relacionadas: