Espainiako II. Errepublikaren bilakaera eta gatazkak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,08 KB

1934ko Iraultza

1934ko Iraultza Errepublikako gertaera larriena izan zen, gune nagusiak industria gune nagusietan kokatuz. Madrilen ez zuen eraginik izan, CEDAk hartu baitzuen gobernua eta Errepublika desagertzeko eta faxistak gailentzeko arriskua sortu zen. Horren aurrean, UGT sindikatuak greba orokorra deitu zuen. Katalunian, Kataluniako errepublika aldarrikatu zen. Honek ez zuen iraun, CEDAk gogor zapaldu baitzuen. Asturiasen armak utzitakoan, Francok Afrikako armadarekin asturiarrak zapaldu zituen. Euskal Herrian, UGT, CNT, PCE, SOV-ek greban parte hartu zuten. Langile nazionalistak honen alde agertu ziren eta gobernuak errepresioa agindu zuen. Azañak jende multzo handia bildu zuen joera ezkertiarreko taldea egiteko eta eskuindarrei aurre egiteko. Gobernu buruak dimititu behar izan zuen azpikeriatan harrapatua izan zelako eta bere alderdia kaleratua. Hemendik aurrera bi gabinete zentralista egongo dira baina hauteskundeak antolatuko dira, FP irabaziz.

Fronte Popularra (1936)

1936ko hauteskundeetan, ezkertiarrak batu eta Frontea osatu zuten. Hauek hauteskundeak irabazi zituzten baina eskuindarrak hurbil geratu ziren. Gipuzkoan eta Bizkaian, EAJ eta errepublikanoek. Nafarroa eta Araban, eskuindar tradizionalistek eta karlistek. Azaña Errepublikako lehendakari izendatu zuten eta katalan eta euskaldun nazionalisten laguntza izan zuen.

Helburuak: Amnistia biktimentzat, fiskalitatearen erreforma edota pobreei egoera hobetzea. Bestalde, Kataluniako estatutua berrezarri zen eta Falangea legez kanpo utzi. 1936tik aurrera, iraultza giroa sortu zen; grebak, okupazioak… Langileen prentsak boterea eskatu zuen, bitartean, ezkertiarrek indarkeria herrialde osora zabaldu zuten. Ondorioz eskuindarrek eta militarrek, altxamenduak prestatzen hasi (Gudu zibila). Armadako agintari gorenek monarkiaren aldekoekin eta karlistekin bat egin zuten. Nafarroa izan zen konspirazio gunea eta Mola jeneralak gidatu zituen altxatuak. Franco jeneralak zuzendu zuen altxamendu nazionala: gerra zibilaren hasiera izan zen, Marokon hasi eta penintsulara zabaldu zen. Gerrak 3 urte iraun zituen eta tropa nazionalek irabaziko dute gerra, diktadura luze bati hasiera emanez.

Indar Politiko Nagusiak Euskal Herrian (1931)

1931. urtean Errepublika ezarri zenean Espainian, Euskal Herrian hauek izan ziren indar politiko nagusiak:

Eskuindar Antierrepublikanoak: Comunión Tradicionalista

Lehen indarra Nafarroa eta Araban, garrantzi handikoa Gipuzkoa eta Bizkaiko zenbait tokietan ere. Errepublikaren kontrako pentsamendua. Hauen barruan garrantzi txikiagoa zuten monarkikoak, Renovación Española edo CEDAren inguruan eratutako taldeak, hasiera batean eskuin moderatuen tokia betetzen saiatu ziren baino ez zuten arrakastarik izan. Alderdi guzti hauek 1931ko espainiar gorteetako hauteskundeetan EAJrekin koalizio bat osatu zuten eta elkarrekin bultzatu zuten Lizarrako estatutua erlijio autonomia eskuratzeko asmoarekin, porrot egin zuen eta indar autoritarioa eskuratu zuten. Autonomia proiektutik Nafarroa aldendu zuten eta Arabak ere gauza bera lortzekotan egon zen.

Entradas relacionadas: