Espainiako II. Errepublikaren Aldarrikapena eta 1931ko Konstituzioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,36 KB
1930eko urtarrilean, Primo de Riveraren diktadura bukatu zen. Behin-behineko konponbide gisa, militarrek agintean jarraitu zuten, diktablanda deritzona. Alfontso XIII.ak Berenguer jenerala izendatu zuen gobernuburu.
Donostiako Ituna eta Errepublikaren Aldarrikapena
1930eko abuztuan, talde errepublikano batzuk, Esquerrako katalanistak eta Indalecio Prieto Donostiako Itunan bildu ziren, monarkiaren aurka eta errepublikaren alde egiteko.
1930ean, Jakako altxamendua egin zen errepublikaren alde, Berenguerren Gobernuaren aurka. Jakako udaletxeko balkoitik aldarrikatu zen Errepublika. Altxamenduak oihartzuna izan zuen hainbat lekutan, eta errepublikaren aldeko mugimendua sendotu eta areagotu egin zuen.
1931ko apirilaren 12an, udal-hauteskundeak egin ziren. Alderdi errepublikarrek irabazi zuten probintzietako hiriburu eta hiri nagusietan; herri txikietan, ordea, monarkikoek. Horrela, Donostiako Itunean bildutako alderdiek emaitzak errepublikaren aldeko plebiszitu gisa ikusi zituzten, eta udaletxeetan errepublika aldarrikatzen hasi ziren. Eibar izan zen II. Errepublika aldarrikatu zuen lehenengo herria, apirilaren 14an.
Errepublikarako Trantsizioa
Egoera horren aurrean, gobernuak agintea behin-behineko gobernu bati pasatu zion. Alfontso XIII.ak boterea utzi eta alde egin zuen. Erregimen monarkikotik errepublikarrerako trantsizioa indarkeriarik gabe gertatu zen. Espainiako gizartearen errepublikaren ametsa indartzen joan zen, Espainiako egoeraren aurrean. Klase dominatzaileek ere uste zuten errepublika monarkia baino eredu egokiagoa izan zitekeela estatua modernizatzeko. Errepublikak sektore askoren esperantzak piztu zituen.
Krisiaren Eragina
Hala ere, Krisi Handiaren ondorioek eta egoera ekonomikoak ez zioten lagundu horrelako erregimen-aldaketari, ezta Europako giro politikoak ere. Estatu askotan, sistema totalitarioak nagusitu ziren: Italian faxismoa, Portugalen salazarismoa…
1931ko Hauteskundeak eta Konstituzio Berria
Apirileko hauteskundeetan, udaletako zinegotziak eta alkateak aukeratu zituzten, eta behin-behineko gobernua ezarri zen Madrilen. Batzorde Iraultzailea aginteaz jabetu zen. Niceto Alcalá Zamora zen gobernuaren buru. Hauteskunde-deia ere egin zuten. Ekainean, Gorteetako diputatuak aukeratzeko hauteskundeak egin ziren. Hauteskundeen garaileak ezkerrekoak izan ziren (Hego Euskal Herrian bakarrik irabazi zuten eskuinaldeko alderdiek, EAJk eta karlistek osatutako koalizioak, hain zuzen).
Hauteskundeak nahiko konplikatuak izan ziren, eta uztailera arte luzatu ziren. Parlamentu berriaren lana konstituzio bat egitea izan zen. Abenduaren 9an, II. Errepublikako konstituzioa onartu zuten.
1931ko Konstituzioaren Ezaugarriak
- Ezkerreko konstituzioa
- Espainia: "klase guztietako langileen errepublika demokratikoa"
- Sufragio unibertsala
- Emakumeen sufragioa
- Ganbara bakarra
- Autonomia eskubidea
- Estatuaren akonfesionaltasuna eta laikotasuna