Espainiako II. Errepublika eta Gerra Zibila: Gako Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,49 KB

Espainiako II. Errepublika eta Fronte Popularra

Espainiako II. Errepublika 1931n hasi zen, eta bilakaera pendularra izan zuen. Hasieran, 1931n errepublikarrek eta sozialistek osatutako gobernuak hainbat erreforma gauzatu zituen; ordea, Alderdi Erradikalaren gobernuak ezerezean utzi zituen aurrekoak. Gobernu horrek Errepublikaren norabidea aldatu zuen, aurreko erreformak bertan behera utziz eta 1931ko Konstituzioa alboratuz.

Fronte Popularraren Garaipena eta Ondorioak

Fronte Popularrak 1936ko otsaileko hauteskunde orokorrak irabazi zituen. Batetik, polarizazio sozial eta politikoa oso handia zen, eta koalizio honen gobernuan gizartea are gehiago zatitu zen ezkerreko eta eskuineko indarren artean, tentsioa areagotuz.

Casares Quiroga gobernuburu izendatu ondoren, Gobernuak hainbat neurri jarri zituen indarrean:

  • Preso politikoei amnistia ematea.
  • 1931ko Konstituzioa errespetaraztea.
  • Nekazaritza-erreforma bultzatzea.
  • Kataluniako Autonomia Estatutua indarrean jartzea.

Horrez gain, Falangea legez kanpo utzi zuten eta jeneral susmagarrienak Madriltik urrun bidali zituzten.

Ezegonkortasuna eta Indarkeria Politikoa

Ezegonkortasuna handitu eta indarkeria politikoak gora egin zuen. Mugimendu iraultzaileak, lurren okupazioak eta grebak gertatu ziren; aldi berean, falangisten eta monarkikoen erasoak ugaritu ziren. 1936ko uztailean, Castillo tenientearen eta Calvo Soteloren hilketek giroa muturreraino eraman zuten.

Hilketak aitzakiatzat hartuta, 1936ko uztailaren 17an eta 18an, Franco, Mola eta beste militar batzuek estatu-kolpea eman zuten. Kolpeak porrot egin zuen toki askotan, baina Gerra Zibilari hasiera eman zion. Honek epe luzerako ondorioak izan zituen: frankistek gerra irabazi ondoren, Francoren diktadura ezarri zen 1975era arte, Fronte Popularraren ideiak zapalduz.

Gerra Zibilaren Kausak eta Euskal Herria

1931n II. Errepublika ezarri zenetik, tentsioak etengabeak izan ziren. Biurteko errepublikano-sozialistaren erreformak ondorengo biurteko erradikal-zedistak (CEDA) atzera bota zituen. 1936ko hauteskundeetan, Fronte Popularra atera zen garaile. Euskal Herrian gerra oso laburra izan zen: 1936ko uztailaren 18ko altxamendutik 1937ko uztailera arte iraun zuen, armada frankistak lurralde osoa okupatu zuen arte.

Euskal Autonomia Estatutua eta EAJ

Errepublika hasi bezain laster, EAJ lanean hasi zen Euskal Herriarentzat autonomia estatutua lortzeko (Lizarrako Estatutua). Hasieran, Gorteek ez zuten onartu, erlijioaren gaian Konstituzioarekin bat ez zetorrelako. Nazionalistek karlismotik aldendu behar izan zuten hori aldatzeko. Behin aldaketa eginda, eskuineko gobernuak eskaera atzeratu zuen, baina ezkerrak irabaztean, lehen Euskal Gobernuari bide eman zitzaion.

1934ko Urriko Iraultza eta Estraperloa

1933 amaieran, eskuineko indarrak CEDA taldean batu ziren eta hauteskundeak irabazi zituzten. CEDAko hiru ministro gobernuan sartzeak 1934ko Urriko Iraultza eragin zuen, batez ere Katalunian eta Asturiasen, non errepresio basatia jasan zuten.

1935ean, estraperloaren korrupzio kasuak Lerrouxen dimisioa eta hauteskunde deialdia ekarri zituen. Hauteskunde horiek Fronte Popularrak irabazi zituen, baina eskuina altxatu egin zen. Euskal Herriak, Autonomia Estatutua galdu nahi ez zuelako, errepublikanoen alde lerrokatu zen Gerra Zibilean.

Entradas relacionadas: