Espainiako II. Errepublika eta Euskal Autonomia Estatutua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 13,92 KB
II. Errepublikaren Kausak
1930ean Primo de Riveraren diktadura amaitu zen, egoera politiko nahasi eta desordenatu baten ondorioz. Berenguer jeneralak gobernua hartu zuen, baina ez zuen ezer konpontzerik lortu. Hori dela eta, monarkiaren aurkako talde desberdinek 1930ean Donostiako Ituna sinatu zuten. Sozialistek, errepublikanoek eta beste hainbat taldek monarkia amaitzea erabaki zuten.
1931ko udal hauteskundeetan, hiri handietan errepublikanoek eta sozialistek irabazi zuten. Horrek erakutsi zuen jende askok Errepublika nahi zuela, eta, horregatik, apirilaren 14an Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zen. Orduko erregea, Alfontso XIII.a, herrialdetik alde egin zuen (erbesteratu zen). Ondoren, behin-behineko gobernu berria sortu zen, eta Niceto Alcalá Zamora izan zen presidentea, Manuel Azaña, berriz, gobernuburua (lehen ministroa).
1931ko Konstituzioa
Ezaugarri nagusiak
- Espainia Errepublika Demokratiko bihurtu zen.
- Eskubide ugari aitortu ziren: biltzeko, adierazpen-askatasuna eta beste batzuk.
- Estatua laikoa izan zen; Eliza eta Estatuaren arteko banaketa ezarri zen.
- Lurralde batzuei autonomia emateko aukera sortu zen.
- Ganbara bakarreko sistema: herritarrek aukeratutako Kongresua.
- Sufragio unibertsala emakumeentzat ere.
- Jabetza pribatuaren muga: Lurrak edo ondasunak desjabetu zitezkeen interes publikoarentzat.
Gatazkak eta polemikak
- Eliza eta autonomia gaiak eztabaidagarriak izan ziren.
- Emakumeen boto-eskubideak ere polemika sortu zuen (Clara Campoamor eta Victoria Kenten arteko desadostasunak).
Behin-behineko Gobernuaren Erreformak
1931n Espainiako Konstituzioa onartu ondoren, Behin-behineko Gobernua desegin eta Manuel Azañak gobernu berria eratu zuen. Gobernuak hainbat erreforma egin zituen herrialdea modernizatzeko, baina horiek gatazka handiak sortu zituzten.
Erlijio-erreformak: Estatua laiko bihurtu zen, Elizak politika eta gizartean zuen eragina murriztuz. Kleroari aurrekontua kendu zitzaion, Jesusen Konpainia debekatu zen eta hezkuntzan ordena erlijiosoen esku-hartzea galarazi zen. Ezkontza zibila eta dibortzioa onartu ziren.
Hezkuntza-erreformak: Helburua analfabetismoarekin amaitzea zen. Lehen Hezkuntza derrigorrezkoa, doakoa eta laikoa bihurtu zen. Eskola berriak eraiki eta irakasleak trebatu ziren.
Lan-erreformak: 8 orduko lanaldia ezarri zen, eta langabezia handia zegoen tokietan lurrak lantzeko neurriak hartu ziren. Lan gatazkak konpontzeko epaimahai mistoak sortu ziren.
Lurralde-erreformak: Autonomia eskubidea onartu zen, eta 1932an Kataluniak bere Estatutua lortu zuen. Euskal Herriak eta Nafarroak ere eskatu zuten, baina ez zen onartu.
Ejertzitoa: Errepublikarekiko leial ziren militarrak igo eta oposizioan zeudenak jubilatu zituzten. Ordena publikoa zaintzeko Erasoko Guardia sortu zen.
Nekazaritza-erreformak: Latifundioak banatu nahi izan zituzten, baina 1932ko legeak porrot egin zuen eta nekazarien haserrea areagotu zuen.
Erreformen aurka hainbat talde sortu ziren: anarkistak (erreformak gutxiegi zirela uste zutenak), erlijiosoak, militarrak eta eskuineko alderdi kontserbadoreak. Egoera larria zen: altxamendu militarrak (1932ko Sanjurjoren saiakera), nekazarien matxinadak (Casas Viejas, 1933) eta eskuinaren gorakada. Ondorioz, 1933ko hauteskundeetan eskuinekoek irabazi zuten eta Alejandro Lerrouxek gobernua osatu zuen.
Bienio Kontserbadorea (1933-1936)
1933ko hauteskundeak
Ezkerra zatituta aurkeztu zen, eta anarkistek botoa ez ematea erabaki zuten. Eskuina, berriz, CEDA alderdiaren inguruan batu zen, Gil Robles buru zutela. Eskuindarrek irabazi zuten, baina Alderdi Erradikala (Alejandro Lerroux) izan zen Gobernua eratzeko ardura jaso zuena, moderazio handiagoa erakutsi zuelako.
Eskuinaren erreformen indargabetzea
Gobernuak Errepublikaren aurreko erreforma nagusiak atzera bota zituen:
Amnistia Legea: Errepublikaren aurka borrokatu zuten soldaduak askatu zituzten.
Erlijioaren eta nekazaritzaren erreformak bertan behera geratu ziren.
Konstituzioa kontserbadurismorantz bideratu zuten, Eliza, ezkontza zibila, dibortzioa eta autonomiak mugatuz.
Ezkerraren erreakzioa
1934an bi gertaera handik egoera larriagotu zuten:
Asturiaseko iraultza: CEDA gobernuan sartzeak beldurra sortu zuen (Mussolini eta Hitlerren eredua). UGTk greba deitu zuen, eta Asturiasen iraultza bihurtu zen. Meatzariek armak hartu zituzten, baina Francoren gidaritzapean armadak zapaldu zuen (1.000 hildako, 30.000 atxilotu).
Kataluniako iraultza: Lluís Companys-ek Kataluniako Estatua aldarrikatu zuen. Gobernuak errepresio gogorra egin zuen, autonomia indargabetuz.
Ondorioa
Polarizazioa sortu zen. Ezkerra Fronte Popularrean batu zen; eskuina, berriz, zatituta geratu zen. Ustelkeria eskandaluengatik, Lerrouxek dimititu egin behar izan zuen, eta hauteskundeak deitu ziren.
Fronte Popularra eta Gerra Zibilaren Hasiera
1936an, ezkerreko eta errepublikazaleen taldeek Fronte Popularra sortu zuten. Hauteskundeak irabazi zituzten, CNT sindikatuaren botoak lagungarri izan zirela. Hori lortuta, Manuel Azañak gobernua osatu zuen, baina sozialistak kanpoan geratu ziren. Gobernuak hainbat neurri hartu zituen, besteak beste, 1934ko matxinatuentzako amnistia, Kataluniako autonomia estatutua eta nekazaritza-erreformak.
Hala ere, zenbait pertsonek ez zuten gobernu hau ondo ikusten, eta Espainiarentzat arriskutsua zela uste zuten. Hauteskundeen emaitzak ez zitzaizkien gustatu, eta legeak errespetatu beharrean, indarrez gobernua kentzeko plana egin zuten. Eskuineko hainbat talde konspiratzen hasi ziren, eta egoera gero eta nahasiagoa bihurtu zen. Parlamentuan bertan ere errepublika amaitu behar zela esaten hasi ziren.
Emilio Mola jeneralak militar batzuekin estatu-kolpea prestatzen hasi zen, CEDAko katolikoen, monarkikoen eta falangisten babesarekin. Kaleetan tentsioa areagotu egin zen, eta 1936ko uztailean bi hilketa garrantzitsu gertatu ziren: bata, eskuineko politikari batena; bestea, haren mendekua.
Azkenean, uztailaren 17an, militarrek, faxistek, monarkikoek eta karlistek estatu-kolpea jo zuten. Gobernu demokratikoaren aurka altxatu ziren, eta gobernuak erantzun behar izan zuen. Espainiako Gerra Zibila hasi zen.
Euskal Autonomia Estatutua: Lehen Saiakerak
Kausak
Bigarren Errepublika (1931) iritsi arte, Hego Euskal Herriak ez zuen autogobernu bateraturik izan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak Kontzertu Ekonomikoak zituzten, eta Nafarroak bere Ekonomia Hitzarmena, baina ez zuten egitura politikorik. 1931ko Konstituzioak autonomia estatutuak sortzeko aukera eman zuen, eta horrek euskal politikarien artean negoziazioak piztu zituen.
Euskal Estatutuaren ideia lehenagotik bazegoen ere, prozesua orduan hasi zen benetan. Udalek eta diputazioek lehen urratsak eman zituzten, eta Eusko Ikaskuntzak lau probintzien autogobernua proposatzen zuen zirriborro bat prestatu zuen. Alderdi Errepublikar Autonomoak eta EAEk onartu zuten, baina EAJk aldaketak eskatu zituen, besteak beste, boto-eskubidea hamar urteko egoitza zutenentzako mugatzea eta Euskal Gobernuak Vatikanoarekin harremana izatea.
1931ko ekainean Lizarrako Estatutu izeneko lehen proiektua sinatu zen, baina ez zuen adostasun nahikorik lortu. Sozialistek eta errepublikanoek aurka egin zioten, eta Espainiako Gobernuak ez zuen onartu estatutu katoliko bat. Azkenean, proiektua bertan behera geratu zen.
Ondorioak
1932an, lehenengo Aberri Eguna ospatu zen, eta 65.000 pertsona inguru bildu ziren. Giro horretan, EAJ eta EAE alderdi abertzaleek estatutu berri bat behar zutela konturatu ziren, eta aurreko testuaren eduki erlijioso eta kontserbadoreak kendu zituzten. Diputazioek batzorde berezi batzuk sortu zituzten testu berria lantzeko, eta sozialistak eta errepublikanoak proiektura erakartzen saiatu ziren.
Baina estatutu berria aurrerakoia zenez, karlistak kontra jarri ziren. Nafarroako udalek bozkatu zutenean, %53k aurka egin zuen, eta ondorioz, Nafarroa kanpoan geratu zen. Estatutu-proiektuan hiru euskal probintzia bakarrik sartu ziren.
1933an, eskuineko alderdiek hauteskundeak irabazi zituzten eta autonomia estatutuen aurka agertu ziren. Horregatik, euskal estatutua baztertu zen, eta prozesua gelditu egin zen. Azkenean, 1936ra arte ez zen berriro berreskuratu.
1936ko Euskal Autonomia Estatutua
Kausak
1936ko otsailean, Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi zituen, eta Espainiako 1931ko Konstituzioa berriro indarrean jarri nahi izan zuen. Horren barruan, autonomia-estatutuak ere berreskuratu ziren. Euskal Herrian, José Antonio Agirre (EAJ) eta Indalecio Prieto (PSOE) buru zirela, aurreko estatutu-proiektua berriro martxan jarri zuten. Ekainerako, 14 artikuluko testu bat osatu zen.
Estatutu honek lehen aldiz euskara hizkuntza ofizial gisa aitortu zuen. Halaber, Euskal Gobernua sufragio bidez aukeratuko zela eta defentsarako eskumen batzuk izango zituela ezarri zen. Hala ere, 1936ko uztailaren 17an Espainiako Gerra Zibila hasi zenez, Euskal Gobernua behin-behineko neurri gisa antolatzea erabaki zen.
Azkenik, Espainiako Gorteek 1936ko urriaren 1ean onartu eta argitaratu zuten estatutua. Horrela, lehenengo Euskal Gobernua sortu zen, egoera zaila izan arren, Euskal Herriaren autogobernurako urrats garrantzitsua emanez.
Ondorioak
José Antonio Agirre izan zen lehen lehendakaria, eta gobernua 6 alderdiren artean banatu zen, bakoitzak hauteskundeetan lortutako boto kopuruaren arabera. EAJk 4 ordezkari izan zituen, PSOEk 3, eta EAEk, Ezker Errepublikarrak, Batasun Errepublikarrak eta PCEk bana.
Lehen Euskal Gobernua oso testuinguru zailean sortu zen, izan ere, Euskal Autonomia Estatutuaren onarpena eta Eusko Jaurlaritzaren sorrera 1936ko uztailaren 17ko estatu-kolpearen eta Espainiako Gerra Zibilaren hasierarekin batera gertatu ziren. Hasieran, EAJk eta tradizionalistak ziren beste alderdi batzuek mesfidantza zuten Fronte Popularraren ikuspegi sozialistaren eta komunistaren aurrean. Hala ere, matxinatuek euskal autogobernua suntsitu nahi zutela konturatuta, Eusko Jaurlaritzak Errepublika defendatzea erabaki zuen. Euskal Herriak egoera gogorra bizi izan zuen gerran, baina Jaurlaritzak autogobernua mantentzen eta euskal herritarren eskubideak defendatzen saiatu zen.
Gerra Zibila Euskal Herrian
- Euskal Herrian pluralismo politiko desberdinak nagusitu ziren: nazionalistak (eskuinekoak), karlistak eta ezkerrekoak.
- 1931ko apirilaren 14an II. Errepublika aldarrikatu zen, eta Euskal Autonomia Estatutua lortzeko mugimendua hasi zen, José Antonio Agirrek bultzatuta.
- 1931n, lau probintziak Lizarran bildu ziren, baina proiektuak porrot egin zuen.
- 1933an, Nafarroa kanpoan geratu zen, estatutu-proiektua oso moderatua zelako eta eskuinak irabazi zuelako, nahiz eta herri batzuetan aldeko botoa atera.
- 1936an, Fronte Popularrak irabazi zuen. Orduan, autonomia estatutuaren gaia berriro aztertu zen, baina uztailean altxamendu militarra gertatu zenez, bertan behera geratu zen. Gerra Zibila hasi zen.
- Arabak eta Nafarroak gerra aprobetxatu zuten Errepublikaren aurka egiteko.
- Gipuzkoak "Gipuzkoako Gerra Batzarra" sortu zuen. Irailean, nazionalistak Irunetik sartu eta Donostia hartu zuten.
- Bizkaiak "Burdinezko Hesia" sortu zuen. Mussolini eta Hitlerrek lagundu zieten nazionalistei, eta 1937ko ekainean Bilbo hartu zuten. Errepresio gogorra jasan zen.
- 1939ko apirilaren 1ean gerra amaitu zen, eta Francok diktadura militarra hasi zuen, 1975era arte iraun zuena.
Gerra Zibilaren Ondorioak
Politikoak
Gerra amaitutakoan bi bando argi sortu ziren: garaituak eta garaileak.
Errepublikako dekretu, legedi eta erreforma guztiak desegin ziren.
Errepresio bortitza garaituengan: exekuzioak, kartzelaratzeak... Erantzukizun Politikoen Legearen bidez.
Alderdi politiko eta sindikatu guztiak debekatu ziren.
Araban eta Nafarroan kontzertu ekonomikoak mantendu ziren, matxinatuekin batera borrokatu zutelako.
Gipuzkoari eta Bizkaiari, berriz, indargabetu egin zizkieten.
Sozio-kulturalak
Errepublikako politikariak fusilatu edo kanpora bidali zituzten.
Euskal Herrian 150.000 errefuxatu baino gehiago eta 5.000 fusilatu baino gehiago izan ziren.
Gaztelania hizkuntza bakarra bihurtu zen; besteak debekatu ziren.
Errepublikako lege laikoak deuseztatu ziren (dibortzioa, ezkontza zibila...).
Hezkuntza Elizaren esku geratu zen.
Zientzia eta kultura kaltetuak izan ziren, intelektual askok ihes egin behar izan zutelako.
Ekonomikoak
Gerra ostean urte oso gogorrak izan ziren, herrialdea gerratik berreskuratzen ari zelako.
Geldialdi ekonomikoa, inflazioa eta hornidura arazoak izan ziren.
Biztanleria oso kaltetua izan zen.