Espainiako Historia: Hondamendiak eta Politika Modernizazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,22 KB

2.1 Hondamendiaren Ondorioak: 1998ko Krisia Ikuspegi ekonomikotik, espainiar inperioaren hondarrak galtzeak ondorio positiboa izan zuen: kapital ugari itzuli ziren eta Estatuak Ogasunean superabita lortu zuen. Baina porrotak eta 50.000 soldadu hil izanak hunkidura sakona eragin zuten gizartean. Cánovasen politika koloniala kritikatu zuten politikari errepublikarrek, sozialistek eta intelektualek. 98ko hondamendiak hurrengo hauek eragin zituen:

  1. Kontzientzia nazionalaren krisia, idazle handiek adierazitakoa (Unamuno, Baroja, Maeztu) lan kritikoen bidez;
  2. Politika modernizatzeko proposamenak, birsorkuntza, bi arlotan, erreforma politikoa eta hezkuntza erreforma;
  3. Periferiako nazionalismoen protagonismoa.

Birsorkuntzaren pentsamoldea hau interpretatzen zuen: erdiko klaseen demokrazia ezin zitekeen bideratu, herriaren borondatea oligarkia ekonomiko eta politikoak suntsitzen zuelako kazikismoaren bidez. Beraz, Costarentzat funtsezkoa zen kazikismoa suntsitzea benetako demokrazia burutzeko.

2.2 Indar Politiko Berriak eta Erregimenaren Erantzuna 1902an Alfontso XIII.a, errege izendatu zuten hamasei urte zituela, Konstituzioa zin eginda. Garai hartan arazo hauek zeuden:

  1. Sistema politikoari sinesgarritasuna eman beharra; alderdi dinastikoek, oligarkia bat osatuta, erdiko klaseak baztertzen zituztelako, gero eta kontzientzia gehiago bazuten ere;
  2. Langileen sektoreko eskakizunei jaramon egitea, zenbait ekintzaren bidez burututa: Berrikuntza Sozialen Institutuak sartzeko Agindua, lan istripuei aurre egiteko Lana Ikuskatzeka Araudia, Emigrazio Legea, pentsioez arduratzeka Aurreikuspenerako Institutu Nazionalak igarritako Legea, eta Greba Legea.

Gorantz zihoazen indar politiko berriak bereganatzea: indar erregionalistak, 1901ean (Lliga Regionalista) eta 1906an hauteskundeetan arrakasta izan zutenetik, buruzagi berriarekin, Francesc Cambó; alderdi errepublikanoak, Alejandro Lerroux-en Partido Republicano Radical eta Melquiades Álvarez-en Partido Republicano Reformista; PSOE alderdiak emaitza eskasak ikusita errepublikanoekin batasun errepublikano sozialista egitea, eta lehenengo diputatu sozialista lortuta, Pablo Iglesias.

Bestalde, alderdi dinastikoetan belaunaldi berriak agertu ziren. Cánovas, sistemaren sortzailea, 1897an hil zuten eta liberalen eremuan Sagasta hil zen. Alderdi dinastikoetan buruzagitzarako borroka izan zen eta Gobernu aldaketa ugari egon ziren. Alderdi kontserbadorean politikorik adierazgarriena Maura izan zen, Gobernuko presidente eta alderdi liberalean Canalejas.


2.3 Katalanismoaren Gorakada eta Jurisdikzioen Legea Liberalen txandak bi arazori egin behar izan zien aurre, katalanismoa eta Jurisdikzioen Legea. 1905eko azaroan, Lligak irabazi zituen udal hauteskundeak eta iritzi organo batzuetan kritika xamurrak agertu ziren nazio espainolaren batasunari, erregeari eta armadari. Bartzelonan, kritikei erantzun gisa, soldaduen taldeko ofizialek Cu-cut aldizkari satirikoaren eta La Veu de Catalunya egunkariaren egoitzak suntsitu zituzten. Montero Ríos presidenteak berme konstituzionalak eten zituen eta gertaerak auzitegi militarrek epaitzea eskatu zuen. Horren ondorioz, Jurisdikzioen Legea onartu zen. Legearen arabera, armadari irain egiten zuena (edozein kritika) Justizia Militarraren kodearen menpe egongo zen. Gertaera horien ostean, Mauraren gobernu kontserbadoreak programa erreformista prestatu zuen jauntxokeria alde batera utzita eta erregionalismoak baztertuta baina Bartzelonako Aste Tragikoko gertaerek zapuztu zuten saiakera.


2.4 Marokoko Gerra eta Aste Tragikoa Espainiar meatze konpainia Rif-en eraikitzen zebilen trenbidean marokoarrek langileei eraso egin ondoren, Maurak Bartzelonako eta Madrileko errefortzuak Melillara bidaltzea erabaki zuen eta horrek piztu zuen txinparta. Soldaduak sei urte lehenago erreserbara pasatuak ziren. 1909an, erreserbako lehenengoak Bartzelonako kaitik atera zirenean, aurkako kanpaina hasi zen. Marokon egoerak okerrera egin zuen eta hainbat lagun hil ziren eta langileen indarrek, sozialistek eta anarkistek, greba orokorra deitu zuten; Bartzelonan uztailaren 25etik abuztuaren 1era borrokak izan ziren eta gerra egoera aldarrikatu zuen gobernuak ordena berriro ezartzeko. Ondorengo errepresioan auzitegi militarrek egindako prozesu sumarisimoen ondorioz, nazioa Mauraren gestioaren aurka agertu zen. Francesc Ferrer Montjuic-en fusilatzeak nazioartean eskandalua eragin zuen eta Maura "Espainia beltzaren" sinboloa izango zen, askatasunaren eta garapenaren aurkakoa, Ferrer-ek bultzatutako Eskola Modernoak sinbolizatzen zituen balioen aurkakoa. Maurak dimititu egin zuen eta Canalejasek, gobernuaren buruzagitzatik zenbait berrikuntza egiten saiatu zen, langile mugimenduarekin elkarrizketa bultzatuz, Eliza eta Estatua banatuz eta zerbitzu militarra gerra denboran beharrezko eginez.


2.5 Alderdi Politikoen Eraberritze Krisia eta Lehen Mundu Gerra Baina Canalejasen zeregin modernizatzailea ezerezean gelditu zen, 1912ko azaroan anarkistek hil egin zuten. Orduan alderdien barruko zatiketa gertatu zen. Hurrengo urteetan, jokabide kontserbadoreko pertsonarik ospetsuena Eduardo Dato izan zen. Aldi honetan erabakirik garrantzitsuena Mankomunitateen Legea izan zen; lege horren ondorioz, nolabaiteko autonomia eta konpetentziak aitortzen zitzaizkien lurraldeei. Jokabide liberalaren buruzagia Romanones-eko condea izan zen eta Ogasun ministroa zen Santiago Albak ekonomian erreforma proposamenak egin zituen: erreforma fiskala, enpresako irabazien gaineko zerga berria; eskoletarako, errepideetarako eta lurrak ureztatzeko inbertsio publikoetarako proiektuak. Baina alderdiaren buruzagitzari eutsi zion hauteskundeetan kazikismoaren jokabideak erabiliz.


Gerra Handia 1914an aldarrikatuta, parte ez hartzeko dekretua argitaratu zen. Baina gerrak aldatu zuen alderdien ideologia: ezker demokratak aliatuen alde azaldu ziren, Frantziako kultura eta pentsamenduarekin bat izanda (Euskal Herriko eta Kataluniako burgesia, errepublikanoak, katalanistak); eta eskuinekoak alemaniarren alde (armadako ofizialak, goi kleroa eta espainiar nekazaritzako eta negozioetako burgesia).

Entradas relacionadas: