Espainiako Historia Garaikideko Testuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,52 KB
1. TESTUA. Cadizko Konstituzioa (1812-03-19)
- GAIA: Cadizko Konstituzioa
- MOTA: Lege testua (juridikoa)
- KOKAPENA: Cadizen, 1812ko martxoaren 19an
- EGILEA: Cadizko Gorteak
- NORENTZAT: Herritarrentzat
Ideia Nagusiak
Gorte nagusiek honako hau agindu eta berretsi zuten:
- 1. art: Espainiako nazioa guztien batasuna.
- 3. art: Subiranotasuna nazioan.
- 8. art: Bete beharra ondasunen arabera laguntzea.
- 12. art: Erlijioa katolikoa, apostolikoa eta erromatarra. Egiazko bakarra.
- 14. art: Monarkia moderatua heredagarria.
- 16. art: Erregeak legeak betearazteko ahalmena.
- 17. art: Legeak aplikatzeko auzitegiak.
- 371. artikulua: Guztiek ideia politikoak idatzi, inprimatu eta argitaratzeko eskubidea.
Testu Iruzkina
XIX. mendean independentzia gerra ematen da, Espainia eta Frantziaren artean. Espainian erregerik ez dagoenez, batzar nagusiak ematen hasten dira.
Balorazioa
Historia ezagutzeko laguntzen digulako. Lehenengo konstituzioa da. Espainian liberalismoa aldarrikatzen duen konstituzioa delako garrantzitsua da testu hau.
2. TESTUA. Pertsiarren Manifestua (1814-04-12)
- GAIA: Pertsiarren manifestua; Absolutismoaren defentsa.
- MOTA: Historiko politikoa.
- KOKAPENA: Madrilen, 1814ko apirilaren 12an.
- EGILEA: 60 diputatu absolutistak.
- NORENTZAT: Fernando VII.arentzat.
Ideia Nagusiak
Cadizko Gorteek emandako aldaketa. Zergatik egoera larri honetan absolutismoa den irtenbide hoberena eta, azkenik, erregeari eskatzen zaio erreformaren deuseztapena, zeren eta erreforma hauek ez ditu berak onartu eta ez daude tradizioan oinarriturik.
Testu Iruzkina
Inguru historikoa: Fernando VII.a Espainiara bueltatzeko gogoarekin, 1812ko konstituzioa deuseztatu eta berriro ere erregimen zaharra inposatu.
Balorazioa
Testu garrantzitsua da, zeren eta Fernando VII.aren erregealdia hobeto ezagutzeko aukera ematen digu. Baita garbi ikusten da absolutismoa eta liberalismoaren arteko diferentzia.
3. TESTUA. Mendizabalen Desamortizazio Dekretua (1836-02-21)
- GAIA: Mendizabalen desamortizazio dekretua
- MOTA: Juridiko politikoa.
- KOKAPENA: Gaceta de Madrid, 1836ko otsailak 21ean.
- EGILEA: Mendizabal
- NORENTZAT: Erreginari (Maria Kristina).
Ideia Nagusiak
Erlijio ordenak deuseztatu. Salgai jarri ondasunak. Ondorioz, ondasunaren diru sarrerak handitu. Noble eta burgesen aberatsak liberalismoaren alde jarri.
Testu Iruzkina
Maria Kristinaren erregeordetzan, liberalismoa ezarri zen Espainian. Lehendabiziko etapan moderatuak egon ziren boterean, bigarrenean progresistak edo aurrerazaleak eta hirugarren berriro moderatuak. Maria Kristinaren erregeordetza 1840an bukatuko da eta ondoren Espartero jarriko da erregeorde.
Balorazioa
Dokumentu honen bitartez, Mendizabalen desamortizazioaren helburuak hobeto ulertzen ditugu. Garrantzitsua da nola dirua lortzen zuten jakiteko eta zorrarekin bukatzeko. Historia garaikidean Mendizabalena izan zen desamortizazioa garrantzitsuena.