Espainiako Historia Garaikidea: Liberalismoaren Krisitik Bigarren Errepublikara

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,29 KB

Liberalismoaren Krisia

1898ko Krisia

Estatu Batuek gerra deklaratu zioten Espainiari. Espainiak porrota izan zuen eta, ondorioz, azken koloniak galdu zituen: Filipinak, Kuba eta Puerto Rico. 1898ko hondamendia esaten zaio. Ondorioz, erregenerazionismoa sortu zen. Joaquin Costa izan zen mugimenduaren pertsonai ezagunena. Erreformak egitea proposatu zuen, herrialdearen atzerapena gainditzeko eta jauntxokeria eta ustelkeria desagerrarazteko.

Alfontso XIII.aren Erregealdi Konstituzionala

1902an, Alfontso XIII.ak tronua eskuratu zuen eta turnismoari eutsi zion. Alderdi Kontserbadorean Maurak ordeztu zuen, eta Alderdi Liberalean Canalejas aritu zen.

Primo de Riveraren Diktadura

Annualgo porrota gertatu zen. 10.000 soldadu baino gehiago hil ziren. Ikerketa eskatu zen hondamendiaren erantzulea nor zen jakiteko. Burua babesteko, 1923an, Primo de Rivera jeneralak estatu-kolpea eman zuen: Konstituzioa eten egin zuen, Gorteak desegin zituen eta alderdi politikoak debekatu zituen. Marokoko gerra amaitu zen. Alfontso XIII.ak beste gobernu bat eratzeko agindua eman zuen, hauteskundeetarako deia egin eta Konstituzioa berrezar zezan. Baina oposizio handia zegoen erregearen aurka, diktaduraren konplizetzat hartzen zutelako. Errepublikanoek, sozialistek eta monarkiko batzuek Donostiako Ituna sinatu zuten.

Bigarren Errepublika: Erregimen Demokratikoa

Behin-behineko Gobernua eta 1931ko Konstituzioa

Alcala Zamora zen presidentea. Gorte konstituziogileetarako hauteskundeetarako deia egin zuen.

1931ko Konstituzioaren ezaugarriak:

  • Gizabanakoen eskubideak, esaterako, dibortziatzeko eskubidea.
  • Sufragio unibertsala.
  • Estatu ez-konfesionala.
  • Lurralde-antolamendu deszentralizatua.
  • Gizarte-ongizatea, irakaskuntza publikoa.

Tentsioak sortu ziren: Alcala Zamora errepublikaren presidente izendatu zuten, eta Azaña, berriz, gobernuko presidente.

Biurteko Erreformista (1931-1933)

Erreformak

Azaña izan zen gobernuko presidente, eta erreformak egiten jardun zuen:

  • Nekazaritza-erreforma: landu gabeko latifundioak desjabetzea eta lurrak jornalarien artean banatzea.
  • Kataluniari autonomia: 1932an, Nuriako Estatutua onetsi zen.
  • Erreforma militarra: errepublikari leial izango zitzaizkiola zin egiteko eskatu zieten agintari militarrei.
  • Lan-erreforma garrantzitsuak: langileen bizimodua hobetzeko, gutxieneko soldatak eta istripu-aseguruak ezarri ziren.
  • Hezkuntza-erreforma: 10.000 eskola berri eraiki zituzten, aurrekontua % 50 handitu zuten.
  • Ezkontza zibila eta dibortzioa arautu ziren.

Erreformen Aurkako Oposizioa

Gobernuak lur-jabe handien eta Elizako zein armadako goi-hierarkien oposizioa izan zuen, erreformak oso erradikalak zirela uste zutelako, bai eta anarkistena eta sindikatuena ere, eraldaketa sakonagoak nahi zituzten eta. 1932an, estatu-kolpe baten ahalegina gertatu zen, Sanjurjo jeneralak zuzenduta. 1933ko urtarrilean, nekazari-matxinada bat izan zen Casas Viejasen. 1933an, Azañak dimititu egin zuen, eta hauteskundeetarako deia egin zen. Eskuineko alderdiak elkartuta aurkeztu ziren hauteskundeetara, CEDA izeneko blokean.

Entradas relacionadas: