Espainiako Historia Ekonomikoa: Desarrollismoa eta Malthus
Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,32 KB
Garapen Ekonomikoa Espainian (1959-1992)
Desarrollismoaren Hasiera (1959)
Desarrollismoa (1959) Espainian sortu zen; industrializazio prozesu bat izan zen, Bigarren Industria Iraultzaren antzeko ezaugarriekin. Garapena finantzatzeko, turismoaren dibisak, emigranteen dibisak eta banka mistoa erabili zituzten.
Banku Erreformaren Legea (1962)
1962an, Banku Erreformaren Legea sortu zen. Lege horren helburua bankuen bereizketa lortzea zen, monopolioa hausteko eta, horrekin batera, banka mistoa desagerrarazteko. Emaitza: legeak ez zuen helburua lortu; are gehiago, banka mistoaren eta industriaren arteko lotura handitu egin zen. Hala ere, baziren bereizi ziren zenbait banku.
Petrolioaren Krisiaren Eragina
Egitura horren ondorioz iritsi zen petrolioaren krisia. Ezaugarriak:
- Eskaintza-krisi bat izan zen, industria-krisia eragin zuena.
- Energiaren kostuak, soldatak eta kotizazioak igotzean, inflazioa sortu zen.
- Espainiak erreakzionatzeko ahalmen handiagoa behar izan zuen (Hirugarren Industria Iraultza teknologikoa, energiarekiko mendekotasun handiagoa...).
Susperraldia (1982-1992)
Industriarentzat moldaketa-prozesu oso sakonak gertatu ziren. Produkzioaren hazkunde-tasa urteko % 5ean handitu zen, honako faktore hauen laguntzaz:
Kanpo Faktoreak
- Petrolioaren prezioa zertxobait jaitsi zenez, nazioarteko merkataritza suspertu zen.
- Muga-zergak ezabatzeak eta erreforma fiskalak merkatu nazionalaren irekiera ekarri zuten.
- Pezetaren kanbio-tipoa eta interes-tasak igo ziren.
- Inbertsioak egon ziren atzerritik Espainiara, pribatizazioa ekarriz.
- Inbertsioak atzerrira ere bideratu ziren (Telefonica, adibidez).
Barne Faktoreak
- Moncloako Itunak sinatu ziren, Enpleguaren Akordio Nazionala barne (soldatak eta produktibitatea). Ondorioz, enplegua berpiztu zen eta soldaten hazkundea handitu zen.
- Erreforma fiskalak egon ziren, PFEZ eta BEZa ezarriz. Ondorioz, sarrera fiskalak handitu ziren.
Ongizate Estatua
Ongizate-estatua: ongizate orokorra babestu behar da, eta babes hori krisi-, atzeraldi- eta depresio-garaietan eman behar da. Honen helburua gizarte-integrazioa lortzea da, kontsumo-eskubideak berdin banatuz. Finantzaketa bi bidetatik lortzen da: presio fiskaletik eta zor publikotik.
Industria Iraultzaren Aurreko Ekonomia
Ekonomia Organikoaren Ezaugarriak
Ekonomia organikoak ziren nagusi. Izan ere, lurra zen ia iturri ekonomiko bakarra; lurretik elikagaiak, lehengaiak eta energia lortzen ziren. Lurraren eskaintza ia finkoa zen; ekoizpena handitzeko, lur gehiago eta berriak goldatu behar ziren, teknologia eta energia organikoak erabiliz.
Thomas Malthusen Legea
Thomas Malthusek lege naturala defendatu zuen, populazioaren eta elikadura-baliabideen arteko harremanak orekatua izan behar zuela argudiatuz. Kontuan izanda baliabide naturalak mugatuak zirela eta nekazaritza-produktibitatea egonkorra zela.
- Hilkortasun-tasa altua zenean: ezkontza goiztiarra eta emankortasun handia.
- Hilkortasun-tasa baxua zenean: ezkontza mugatua, zelibatoa eta emigrazioa areagotzen ziren.
Honen arabera, ezkontza zen garrantzitsuena baliabideak eta populazioa orekatzeko eta kontrolatzeko. Ekonomia hazteko bi bide proposatu zituen:
- Lur-eremu berriak gehitzea.
- Hazi bakoitzeko errendimendua handitzea.
Presio Demografikoa eta Baliabideak
- Hedapen-eredua (elikadura-baliabide ugari): presio demografiko altuko egoeran, eskaria handitzen da eta elikagaien prezioa igotzen den bitartean, bizi-mailak behera egiten du. Ondorioz, ezkontzak eta emankortasuna gutxitzen dira, jaiotza-tasa jaitsiz. Beraz, populazioa gutxitzen da, ziklo berri bat hasiz.
- Krisi/atzerapen-eredua: ...
Espazioaren Antolaketa eta Malthusen Tranpa
Malthusen tranpa aipatzekoa da hemen. Garai hauetan teknologia eta energia organikoa erabiltzen ziren. Horiek erabiltzeko espazioa behar zen; ekonomia organiko batek lekua behar du. Honen atzean presio demografikoa zegoen, elikadura mugatuaren ondorioz. Presio demografikoaren adierazle garrantzitsu bat haurren hilkortasuna zen.