Espainiako historia ¡

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,94 KB

TESTUAREN SAILKAPENA Aztergai dugun testua Federico Echevarriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzionismoari buruz da (1893-12-09). Dokumentua historikoa da, izan ere, Federico Echevarriak librekanbismoari eta protekzionismoari buruz hitz egiten du, eta honen helburua librekanbismo ekonomikoa kritikatzea eta protekzionismo ekonomikoa defendatzea da. Egilea Federico Echevarria da eta testu publikoa da, biztanle guztiei zuzenduta, baita gobernuburuei ere. Dokumentua 1893ko abenduaren 9an izan zen argitaratua Bilbon, Merkataritza Itunen kontrako mitin-protesta batean.  Garai hau errestaurazio garaia da eta industrializazioak aurrera egin du.TESTUAREN ANALISIA Testuan Federico Echevarriak Alemania eta Espainia artean firmatu behar zen merkatal-itunaren kontra egindako mitin-protestan emandako hitzaldia azaltzen da, eta bi paragrafotan dago antolatuta. Lehenengo paragrafoan esaten da Espainia eta Alemaniaren arteko hitzarmenak 1891ko aduana-zerga babeslea aldatzea suposatzen duela; hau da, protekzionismoaren maiera, merkatuak ireki egingo zirelako. Horrez gain, aipatzen da Bizkaiko industriarentzat oso kaltegarria izango litzatekeela, Bizkaiko industria itoko zuelako. Bigarren zatian librekanbismoa kritikatzen du, esanez nazio guztian eragin kaltegarria izango duela. Hori dela eta, Federico Echevarriak Espainiako gobernuari eskatzen dio Alemaniarekin prestatzen ari den merkatal akordioa baztertzea eta protekzionismoa mantentzea. TESTUINGURUA Lehen esan bezala testu hau errestaurazio eta industrializazio garaian dago oinarrituta. Industriaren garapena ez zen egin arazorik gabe. Sistema kapitalistaren bilakaeran ziklo batzuk gertatzen dira, produkzio eta kontsumoaren gorabehera askorekin. 1841ean aduanak kostaldera eta Frantziako mugara eramatearekin produkzio industrialak ez zuen garapen handirik lortu, eta Euskal Herrian sortutako lantegi berri gehienak desagertu egin ziren.  Bizkaiko burdina ere Britainia Handira esportatzen zuten gehienbat.  Dena dela, 1876-91 tartean Bizkaiko industria oso azkar hazi zen, eta burdingintzako enpresa ugari sortu ziren. Bilboko industriariek inbertsio handiak egin zituzten labe garaietan eta beste sektore batzuetan.  Lantegi berri hauetan burdina ateratzea ez zen hasieran bezain erraza, eta horren ondorioz lantegiak ixten hasi ziren, lan-egunak murrizten, langileak kanporatzen, etab. Krisia gainditzeko, estatuak neurriak hartzea erabaki zuen eta 1896an arantzel protekzionista bat ezarri zuen kanpoko lehia kentzeko. Horrek nolabaiteko bultzada eman zion industriari, baina krisia ez zen erabat gainditu 1914 arte. TESTUAREN GARRANTZIA Testu hau oso garrantzitsua da ulertzeko protekzionismoak Bizkaiko industriaren sorreran eta garapenean izandako eragina ulertzeko. Horrez gain, euskal industriak Espainiako merkatuarekin izandako lotura ulertzeko ere baliogarria da.

Entradas relacionadas: