Espainiako Hirigintza: Historia eta Egitura Nagusiak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,06 KB

Hirigintza hitzak, lurralde bat populatzeko prestatu eta zerbitzuz hornitzea adierazten du. Demografia, ekonomia, gizarte eta kultura aldaketak ekarri ohi ditu.

Espainiako Hirigintzaren Historia

Industrializazio Aurreko Hiria

Antzinaroa

Hiriak sortu zirenetik XIX. mendeko industrializazioa hasi arte biztanleen gutxiengoa zen hirietan. Hiri historiko haien aztarnak eta zantzuak somatzen dira oraindik gaur egun hiri askotan, alde zaharrean deiturikoan, oinplano, eraikin, harresi eta abar. Antzinaroan, feniziarrek (Cadiz) eta greziarrek (Empúries) eraiki zituzten Mediterraneoko kostaldean lehendabiziko hiriak, arrazoi ekonomiko-merkantilak tarteko. Erromatarrek hiri asko sortu zituzten K.a. I. mendean penintsula konkistatu zutenetik (Bartzelona, Zaragoza, Iruñea-Pompaelo, etab.). Plano ortogonalaz diseinatuak, zoladura, ur horniketa (akueduktuak) edo estolderia sistemak garatu zituzten, eta galtzaden bidez hiri-sare bat osatzen zuten. Gainbehera etorri zitzaien inperioa desegitean.

Erdi Aroa

Erdi Aroan, hiri musulmanak eta kristauak bereizten dira. Beti ere harresiekin inguratuak. Musulmanak 711. urtetik aurrera, hiri berriak sortu zituzten, Madril kasu, baina gehienetan aurreko asentamenduak erabili zituzten, Zaragoza, Granada edo Kordoba esaterako. Azken hau Europa mendebaldeko garrantzitsuena izatera heldu zen 300.000 biztanlekin. Esparru itxiak izaten ziren, labirinto eran eta kale itsuekin eta plano desordenatuaz. Arkitektura eredu propioa garatu zuten. Birkonkistarekin kristauen menpe geratu eta gero, kanporatuak edo auzo baztertuetan (mairu-auzoak) geratu ziren.

Kristauek suspertutako Donejakue bidean zehar trazadura linealeko hiriak sortu zituzten (Santo Domingo de la Calzada, Lizarra, etab.) erromes, eliza eta gurutzada-ejertzitoen beharrak betetzeko. XI. mendetik aurrera Europan hasitako merkataritza eta eskulangintzaren gorakadak berrindartu zuen hirigintza, burgo edo hiribilduekin; sarri kaleak gremioka zituzten antolaturik eta almendra itxurako eta erradiozentriko planoaz zeuden eraturik (Gasteiz). Gipuzkoa eta Bizkaian XIII. mendetik aurrera ugaritu ziren hiribilduak errege gaztelarren interes ekonomiko eta politikoek bultzaturik.

Aro Modernoa

Aro Modernoan, Berpizkundearekin, Erdi Aroko ezaugarriei eutsiz, defentsa betekizunetarako gotorleku poligonalen trazadurak egokitu ziren, Iruñean esaterako. Udaletxeak eta plazak ere eraiki ziren. Plaza Nagusiak nahitaezko bihurtu ziren Felipe II.aren inperio osoan, 1573ko ordenantzetatik aurrera (Valladolid, Tordesillas, etab.). Barrokoan (XVII. mendean) harresien mugak gainditu eta plaza berri handiagoak (Madril, Cáceres, etab.), pasealekuak eta lorategiak planifikatu ziren. Neoklasizismoan (XVIII-XIX. mendeetan) ilustratuen bidetik trazadurak hobetu eta zerbitzuak ugaldu egin ziren (ospitaleak, antzokiak, udaletxeak, unibertsitateak, etab.). Gasteizko Plaza Berria edo Bartzelonako Erret Plaza garai hortakoak dira. Karlos III.a Borboikoaren aldian, Natur Zientzien Kabinetea (gaur egungo Pradoko Museoa) bezalako eraikuntzak edo La Carolina birpopulatze-herria (plano ortogonalaz) edo eta La Granja deituriko erregeen egoitza-hiria sortu ziren. XIX. menderaino hirien batez besteko tamaina 5.000-10.000 biztanlekoa zen, baina industria eta demografia iraultzek aldaketa izugarriak eragingo dituzte, nekazarien exodoa besteak beste.

Industrializazioa eta Ondorengoa

XIX. mendea

Industria eta demografia iraultzek aldaketa izugarriak eragin zituzten, nekazarien exodoa besteak beste. Ekonomia eta demografia aldaketa handiak eragin zituen Espainiar Erresuman ere.

80ko hamarkada

Aurrez bazterturiko alderdiak (alde zaharrak esaterako) aintzakotzat hartuko dira eta kalitatea hobetsiko da kantitatea baino. 80ko hamarkadan, hirigintza autonomia erkidegoen eskumenetara pasa zen. Urbanizazio tasa desazeleratu egin zen krisiaz. Industriak galduriko lekua 3. sektoreak irabazterakoan, honekin lotutako planifikazioak eta birmoldaketak bideratu ziren (Bilbo, etab.).

90eko hamarkada

90eko hamarkadako hiria zerbitzu-gune bihurtu zen eta aisiak gero eta leku handiagoa hartu zuen, diru etekin onekin; industria, eta honekin loturiko itsasportu edo tren jardueradun hiri asko ahazturik geratu ziren. Zerbitzu-gune moderno bihurtzeko lehian, birgaitze ekintza estrategikoak bideratzen dira. Etxe eraikuntza eta azpiegitura erraldoiak negozio eta inbertsio handia bihurtzeak biderkatu egin zituen hirigintza proiektuak. Hiri handietan baino ertain eta txikietan gehiago. Eta urbanizazio barreiatua deiturikoak ere hedadura irabazi zuen.

XXI. mendea

XXI. mendearen hasieran adreiluaren burbuila gero eta handiagoa bihurtu zen, eraikuntza enpresa eta bankuen espekulazioaren mesederako. 2008ko krisiak eztanda egitean gehiegizko eskaintza agerian geratu da Espainian. Azken urteetako immigrazio uholdean etorritako asko, atzera bueltan doaz, etxebizitzen prezioa jaitsi den arren. Eraikitako azpiegitura erraldoi ugarik porrot egin dute, beste batzuk aurrera jarraitzen duten arren, AHTa adibidez.

Espainiako Hiri-Hierarkia

Espainiako hirien egiturak banaketa hierarkikoa edo piramidala du, sistema orekatu batean, hirien maila-tamaina indizearen emaitzak erregulartasunera jotzen du. Bi buruko sistema (Madril, Bartzelona) eta hirugarrenaren arteko haustura handiegia izatea. Banaketa espazialari dagokionez, homogeneotasuna falta da. Eredua eraztun erdiaren itxurakoa da. Periferian dauden hiriek osatzen dute eraztun erdi hori, zentroa Madrilen.

Entradas relacionadas: