Espainiako Hirien Sistema

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,83 KB

Hirien Sistema eta Aldaketak

Hiriak espazioan antolatzen dira, hiri multzoak edo hiri ardatzak sortzen dituzte eta industrializaziotik datorren egitura hartzen dute.

Madril, Espainiako Hiri-Nukleo Nagusia

Hirugarren sektoreko jarduerak garatzen ditu eta harremanak ditu Espainiako hiri nagusiekin.

Periferiako Hiri-Ardatzak

Berriz eraztun erdiaren itxuran antolatzen dira Madrilen inguruan. Galiziako ardatz atlantikoa kostaldean hedatzen da. Bizkaiko golkoaren ardatza ardatz ez-jaraitua da Asturiaseko triangelua, Santander eta euskal triangeluak sortzen du. Mediterraneoko ardatza berriz Gironatik Cartagenara doaz.

Hirien Arteko Harremanak

Hiri-sisteman sistema bateko hiriek harremanak dituzte elkarrekin. Harreman horiek neurtzeko, aldagai hauek hartzen dira kontuan: fluxu edo truke ekonomikoak, pertsona-fluxuak; eta beste mota batzuetakoak. Hiri baten eta bestearen arteko fluxuak noranzko batean doazenean, nagusitasun harremanak adierazten dituzte eta bi noranzkoetan doazenean berriz integrazio edo lehia harremanak. Espainiako hiri-sisteman, hirien arteko harremanek zenbait ezaugarri dituzte. Madrilek lotura estuak ditu gainerako metropoliekin batez ere, Bartzelonanekin. Bartzelonak orokorrean eragin ahulagoa du baina Iberiar penintsularen ekialdean eta Balearretan berriz handiagoa da bere eragina. Ipar-ekaldeko koadrantea integrazio handiena duena da eta 5 metropolik osatzen dute. Gainerako hirien arteko sistemaren harremanak txikiagoak dira eta Portugalen inguruko hiriek deskonexio handia dute.

Gaur Egun

1980ko hamarkadatik, Espainiako hiri-sistemak aldaketak izan ditu. Horren arrazoiak, autonomien estatua ezartzea, Europako Erkidegoan sartzea eta munduko ekonomian gertatutako aldaketak dira. Horregaitik hirien arteko lehia gero eta handiagoa da, Europar ardatzean lekua egiteko.

Entradas relacionadas: