Espainiako Hirien Hierarkia: Egitura, Ezaugarriak eta Motak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,93 KB

Espainiako Hiri-Hierarkia

Espainiako hirien egiturak banaketa hierarkikoa edo piramidala du, sistema orekatu batean. Hirien maila-tamaina indizearen emaitzak erregulartasunera jotzen du, bi buruko sistema (Madril, Bartzelona) eta hirugarrenaren arteko haustura handiegia izatearen salbuespenarekin. Banaketa espazialari dagokionez, homogeneotasuna falta da. Eredua eraztun erdiaren itxurakoa da, periferian dauden hiriek osatzen dutelarik, eta zentroa Madrilen dutelarik. Madrilek, gainera, gutxi jendeztaturiko espazio bat du inguruan. Kostaldeko hiriek, aldiz, ekonomia-betekizun gehiago eta era askotakoak dituzte. 250.000 biztanletik gorako hogeita bat hiri-aglomerazioetatik, bi besterik ez daude goi-lautadan. Ipar-ekialdeko koadrantea da integrazio-maila handieneko eremua: lau gune ekonomiko handiz osatutako espazioa. Sistemaren gainerako partean, hirien arteko harremanak txikiagoak dira, eta landa-eremuarekiko edo hurbileko hiriekiko harremanak dira nagusi.

Espainiako Hirien Mailaketa

  1. Metropoli Nazionalak

    Madril eta Bartzelona 3 milioi biztanletik gora dituzte. Harremanak dituzte munduko beste metropoli batzuekin. Madrilek, Estatuko hiriburua den aldetik, funtzio administratibo oso sendoa eta zabala du.

  2. Eskualdean Eragina Duten Hiriak

    Valentzia, Sevilla, Bilbo, Zaragoza eta Malaga. 500.000 eta 1.500.000 biztanle bitarte dituzte. Horretaz gain, bakoitzak eragin-eremu handia du.

  3. Azpieskualdean Eragina Duten Hiriak

    Zenbait zerbitzu oso espezializatuak dituzten hiriak dira hauek. 200.000 eta 500.000 biztanle bitarte dituzte, hala nola, Alacant, Murtzia, Santander, Oviedo, Coruña, Valladolid, Iruña edo Palma.

  4. Hiri Ertainak

    Probintzietako hiriburuak dira, eta merkataritzaren alorreko funtzioak eta eskualde-mailako zerbitzuak izaten dituzte: 50.000 eta 200.000 biztanle bitarte izaten dituzte.

  5. Hiri Txikiak

    Horien inguruan antolatzen dira eskualdeak. 10.000 eta 50.000 biztanle bitarte dituzte, eta funtzio ez-espezializatuak betetzen dituzte.

Hiriguneetako Eremu Bereizgarriak

  • Alde Zaharra

    Hiriaren aspaldiko espazio urbanizatua da. Plano irregularra ala ordenatua izan dezake. Batzuetan aldaketak izan dituzte, eraikin historiko asko desagertuz. Gaur egun, zaharberritze politiken emaitzak jasan dituzte sarri, beren ondare historiko eta kulturala berreskuratuz eta oinezkoentzako espazioak eratuz. Merkataritza, kultura eta turismorako espazio bihurtu da.

  • Zabalgunea

    Hiriek industrializazioak erakarritako populazioa hartu zuten garai berdinean, XIX-XX. mendeetan sortutako hedapena da. Zabalgunea guztiz ordenatua, zerbitzu guztiekin hornitua, sortu zen. Plano ortogonala edo erradiokonzentrikoa dute. Hirien harresiak bota ziren kasu askotan, eta beren ordez, rondak sortu.

  • CBD (Central Business District)

    Merkataritza, negozioak, administrazioa, finantza eta zerbitzu espezializatuak pilatzen dira bertan. Zentralitateagatik eta ailegatzeko erraztasunagatik biltzen dira. Eraikin altuenen kontzentrazioa eta lurzoruaren goi-prezioa ditu ezaugarri.

Hirigintzako Kontzeptu Garrantzitsuak

  • Hiri Hierarkia

    Hiriak beste hiri eta eskualdeekin duten erlazioen arabera hierarkizaturik daude, biztanle kopuru, funtzio espezializazio eta inguruko lurraldetan duten eraginaren arabera. Hiriek eskaintzen dituzten ondasun-zerbitzu kopuru eta iristeko erraztasunaren baitan eratzen da.

  • Konurbazioa

    Bi hiri edo gehiagoren hazkundearen ondorioz, bat egin eta hiri-aglomerazio bakarra osatzera heldu den egitura edo multzo urbanistikoa da.

  • Metropoli Eremua

    Hiri nagusi eta dinamiko baten inguruan eta bere eraginpean osatzen den herri edo hiri eskualdea. Udal independente baina ekonomikoki oso lotuekin osatua, arkitektura-jarraipena, azpiegituren konexioa eta garraio-sistema garatua izaten ditu.

Entradas relacionadas: