Espainiako Hiri-Sistema: Ezaugarriak eta Hierarkia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,07 KB

Espainiako hiri-sistema

Espainiako hiriek inguruarekin eta beste hiri batzuekin harremanak dituzte, eta sistemak eratzen dituzte.

Espainiako hiri-sistemaren ezaugarriak eta osagaiak

Hirien tamaina demografikoa lerrun-erregelaren arabera ezartzen da. Erregela horrek hiri bakoitzari lerrun bat ematen dio sisteman, biztanleriaren neurriaren arabera:

  • Tamaina demografiko handiena: 500.000 biztanletik gorako hamabost hiri-aglomeraziori dagokie. Horietatik garrantzitsuenak Madrilgo metropolia (sisteman lehen tokia hartzen duena) eta Bartzelonakoa dira.
  • 800.000 biztanle gainditzen dituztenak: Valentzia, Sevilla, Bilbo, Asturias eta Malaga.
  • 500.000 biztanletik gora dituzten beste batzuk: Zaragoza eta Murtzia.
  • Hiri ertainak: Horien ostean, hiri askok 400.000 eta 150.000 biztanle bitartean dituzte. Izan ere, hiri ertainak oraintsu hazi dira.

Hirien eginkizunak

Hirien eginkizunak hiriek kanporantz agindako jarduera sozioekonomikoak dira. Hiriak lehen, bigarren edo hirugarren sektorearekin lotuta egon daitezke:

  • Lehen sektorearekin lotutako hiriak: Lehen sektoreko jardueretan espezializatuta daude (adibidez, Andaluzia, Murtzia eta Levante).
  • Bigarren sektorearekin lotutako hiriak: Normalean industrian espezializatuta daude (EAE, Katalunia eta Asturias). Baina beste batzuetan eraikuntzan espezializatuta daude (Bartzelona, Malaga).
  • Hirugarren sektorearekin lotutako hiriak: Zerbitzuetan espezializatuta daude. Zerbitzu horiek enpresarekin, finantzarekin, administrazioarekin, turismoarekin eta abarrekin egon daitezke lotuta.

Espainiako hirien hierarkia

Neurri demografikoaren, eginkizunen eta eragin-esparruaren hedaduraren arabera, Espainiako hiriek antolaketa hierarkikoa dute. Kategoria hauek bereiz daitezke:

Metropoliak

Hiri-sistemaren hierarkiaren tontorrean dauden metropoli-inguruak dira. Biztanleria 200.000-250.000 biztanletik gorakoa da. Hiri mota hauek bereiz ditzakegu:

  • Nazioko metropoliak: Madrilgo eta Bartzelonako metropoli-inguru handiak dira. Biztanleria hiru milioi biztanletik gorakoa da, eta eginkizun dibertsifikatuenak betetzen dituzte.
  • Eskualde-metropoliak: Valentzia, Sevilla, Bilbo, Malaga eta Zaragozako metropoli-inguruak ertainak dira. Biztanleria 1,5 milioi eta 500.000 biztanle artekoa da. Eginkizun dibertsifikatuak eta zerbitzu espezializatuak dituzte.
  • Eskualdez azpiko metropoliak: Metropoli-inguru txikiak dira. 250.000 eta 50.000 biztanle artean dituzte. Eginkizun dibertsifikatuak eta zerbitzu espezializatuak egiten dituzte.

Hiri ertainak eta txikiak

  • Hiri ertainak: Gehienak probintziako hiriburuak dira, baina metropoliak baino txikiagoak. Eginkizunak ez daude oso dibertsifikaturik eta espezializazio baxuagoa dute metropoliek baino.
  • Hiri txikiak edo herriak: 10.000 eta 50.000 biztanle bitartean dituzte. Eginkizun urriak eta gutxi espezializatuak dituzte.

Hirien arteko harremanak hiri-sisteman

Hiri-sistemako hiriek harremanak dituzte elkarrekin. Harreman horiek ekonomia, pertsona eta beste fluxu batzuen bidez neurtzen dira. Espainiako hiri-sisteman, hirien arteko harremanek ezaugarri hauek dituzte:

  • Madril: Lotura estuak ditu gainerako metropoliekin, batez ere Bartzelonarekin.
  • Bartzelona: Eragin orokor ahulagoa du, baina Iberiar penintsularen ekialdeko sektorean eta Balearretan handiagoa da.
  • Ipar-ekialdeko koadrantea: Integrazio handiena duena da, bost metropoli nagusiek harreman estuak baitituzte (Madril-Bartzelona-Valentzia-Bilbo-Zaragoza).
  • Gainerako hiriak: Harremanak txikiagoak dira. Hirien eta landa-inguruaren arteko fluxuak dira nagusi. Hirien arteko deskonexio handiena duen ingurua Portugalen ingurukoa da, Galizia izan ezik.

Entradas relacionadas: