Espainiako Goi-lautadaren Kanpoko Mendikateak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,52 KB
Goi-lautadaren kanpoko mendikateak
Aro tertziarioko alpetar orogenesian sortu ziren, muga moduan jarduten duten mendigune zaharren artean fosa ozeaniko betikoan eta piriniarrean jalkitako sedimentu sekundarioak tolestean. Kareharrizko materialak dira nagusi.
Pirinioak
Pirinioek egitura konplexua dute eta hiru unitate nagusitan banatzen dira:
- Ardatza: Akitaniako mendigune zaharrari dagokio. Material paleozoikoek osatzen dute eta erliebe malkartsua du. Altuerarik handienak Montes Malditos (Aneto, 3.404 m) eta Monte Perdido dira.
- Pirinioaurreak: Aro tertziarioko orogenesian sortu ziren, fosa piriniarrean jalkitako material sekundarioak tolestean. Kareharriak osatzen ditu. Ardatzarekin paraleloak diren bi lerrokatzetan egituratzen da: barruko mendilerroak eta kanpoko mendilerroak.
- Erdiko sakonunea: Margaz osatutako sakonune luze eta estua da.
Euskal Mendiak
Euskal Mendiak Pirinioen luzapena dira. Kareharrizkoak eta altuera ertainekoak dira. Ekialdeko muturrean soilik azaleratzen da material zaharragoa. Altuera handienak Gorbeia eta Aketegi (Aizkorri) dira.
Kataluniako Kostaldeko Mendikatea
Pirinioen ekialdeko aldearen aldaketa da. Failen bidez daude banatuta; ondorioz, inguru sumenditsua sortu da. Mendikatea bi lerrokatzetan banatuta dago:
- Bata kostaldearen paraleloa da, altuera gutxikoa (Altos eta Garraf).
- Bestea barrualdean dago eta garaiagoa da (Montseny, Montserrat).
Bien artean faila bat dago, material tertziario eta kuaternarioz beteta.
Mendikate Betikoak
Konplexutasun geologiko handia dute. Sakonuneen bidez bereizitako bi mendi-sistema egituratzen dira:
- Mendikate Penibetikoak: Kosta inguratzen dute. Aro tertziarioan sortu ziren eta materialak paleozoikoak dira. Iberiar penintsulako tontorrik garaienak Sierra Nevadan daude: Mulhacén eta Veleta.
- Mendikate Subetikoa: Barrualdean dago. Aro tertziarioan sortu zen, fosa betikoan jalkitako material sekundarioak tolestean. Material horiek txandaka gogorrak (karea) eta bigunak (margak) ziren; tolestean, lerradura-mantuak eta zamalkadurak sortu ziren. Grazalema, Ubrique eta Cazorla dira mendi aipagarrienak.
- Sakonune Intrabetikoa: Penibetiko eta Subetikoen artean dago. Material tertziarioz beteta dago eta higaduraren eraginez badlands-ak sortu dira.