Espainiako Goi-Lautada Inguratzen Duten Mendiak: Ezaugarriak eta Bilakaera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,99 KB

Goi-Lautadaren Inguruko Mendiak

Goi-Lautadaren inguruko mendiak Galiziako eta Leoneko mendigunea, Kantauriar Mendikatea, Iberiar Mendikatea eta Sierra Morena dira. Aro Tertziarioko Alpetar Orogenesian eratu ziren, Goi-Lautadako blokea altxatzean eta Goi-Lautadaren ekialdeko ertzean itsasoak jalkitako materialak tolestean.

Galizia eta Leoneko Mendigunea

Galizia eta Leoneko mendigunea Aro Tertziarioan sortu zen, Goi-Lautadaren zokaloko ipar-mendebaldeko angelua Alpetar Orogenesian altxatzean. Beraz, bertako materialak Paleozoikoak dira. Erliebeak altuera txikiko mendi biribilduak ditu, eta horiek faila ugarik mozten dituzte. Mendilerro aipagarrienak Segundera, Cabrera eta Los Ancares dira.

Kantauriar Mendikatea

Kantauriar Mendikateak bi sektore ditu. Mendebaldeko sektorea, Asturiaseko mendigunea, Aro Tertziarioan sortu zen, Goi-Lautadako zokaloaren sektore hau Alpetar Orogenesian altxatu zelako, eta, beraz, bertako materialak Paleozoikoak dira. Baina ekialdeko muturrean kareharri ugari daude, eta horiek Picos de Europa eratzen dute. Hor mendikateko altuerarik handienak daude (Torre de Cerredo, Peña Vieja eta Naranjo de Bulnes). Mendikatearen ekialdeko sektorea, Kantabriar mendia, Aro Tertziarioan sortu zen itsasoak Goi-Lautadaren ertzean jalkitako material sekundarioak tolestean, eta material horiek, batez ere, kareharriak dira.

Iberiar Mendikatea

Iberiar Mendikatea mendikate ertaina da, eta Aro Tertziarioan sortu zen itsasoak Goi-Lautadaren zokaloko ekialdeko ertzean jalkitako material sekundarioak tolestean. Beraz, materialak, batez ere, kareharriak dira, baina sektore batzuetan harri Paleozoikoak (bertan Goi-Lautadako zokaloa azaleratzen da) eta harri buztintsuak (barruko fosak betetzen) daude. Iberiar Mendikatearen egituran, bi sektore bereizten dira. Iparraldeko herenean, IM-HE norabidean, mendikateko altuerarik handienak daude (Urbión mendiak). Mendilerrorik aipagarrienak Demanda, Paleozoikoa, eta Moncayo, kareharrizkoa, dira. Bestalde, Soriaren hego-ekialdetik, Iberiar Mendikatea bi adarretan zatitzen da: barruko adarra edo Gaztelakoa (Albarracín mendilerroa, Paleozoikoa, eta Cuencako mendilerroa, kareharrizkoa) eta kanpoko adarra edo Aragoikoa (Javalambre eta Gúdar mendilerroak, kareharrizko materialekoak). Bien artean, fosa tektonikoa dago (Calatayudeko fosa), eta material Tertziarioz beteta dago.

Sierra Morena

Sierra Morena ez da mendikatea berez, Goi-Lautada eta Guadalquivir harana banatzen dituen maila bortitza baino. Faila erraldoi modura interpretatu da, baina badirudi puntu askotan apurtutako makurdura handia dela. Aro Tertziarioan sortu zen, Mendikate Betikoak altxatzean hegoaldetik egindako bultzadaren eraginez. Harri Paleozoikoa, kolore ilunekoa, eta landaredia (estepa), direla bide deitzen da horrela. Mendilerrorik aipagarrienak Madrona, Pedroches eta Aracena dira.

Entradas relacionadas: