Espainiako Gobernuaren Garapena eta Liberalismoa (1833-1856)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,29 KB
Espainiako Gobernuaren Garapena (1833-1856)
1. Lehenengo Gobernuak eta Erreforma Administratiboak
1833an (1833-09-29 / 1834-01-15), Cea Bermudezen lehenengo gobernuak joera ilustratua eta kontserbadorea zeukan. Haien helburu nagusiak erreforma txikiak egitea eta arlo dinastikoan (Karlistadak) adostasun batera ailegatzea ziren. Fomento ministroak, Javier de Burgosek, Espainia 49 probintziatan banatu zuen.
2. Martinez de la Rosa eta 1834ko Errege Estatutua
1834an (1835-06-06), Martinez de la Rosaren gobernu moderatuak Errege Estatutua burutu zuen. Erreginak emandako gutuna zen, Gorteen funtzionamendua arautzen zuena:
- Pertsona itzaltsuen estamentua: Goi noblezia eta erregeak izendatutako pertsonez osatua.
- Prokuradoreen estamentua: Gizonezkoen sufragio zentsitarioz aukeratutakoak.
Erreginak eskumen garrantzitsuak zituen oraindik. Gainera, Estatuan ez zen eskubideen deklaraziorik sartu, eta subiranotasun nazionala ukatu egin zen, erreginaren eta Gorteen artean banatutako subiranotasuna ezarriz. Errege Estatutuak monarkia konstituzionalaren bidea ireki eta Erregimen Zaharraren desagerpena bultzatu zuen.
Erreforma horiek izandako traba nagusiak:
- Gerraren zabalpena (Karlistada).
- Koroaren ahulezia eta intrantsigentzia.
- Liberalek erreforma sakonagoak nahi zituzten.
3. Liberalismoaren barne-zatiketa
Liberalismoaren barruan bi talde kontrajarri agertu ziren:
a) Liberal progresistak
Hiru urteko liberalean hogeiurtekoak izandakoak. Helburuak: erreforma handiak, koroari boterea kentzea, liberalismo ekonomikoa, aduanen desagerpena, sufragioaren hedapena, Milizia Nazionala eta alkateen aukeraketa librea. Partaideak: hirietako klase ertaina (Mendizabal, Espartero, Madoz, Olazaga, Prim). Boterea eskuratu zuten: 1835ean, 1840-43 eta 1854-56 bitartean.
b) Liberal moderatuak
Eskakizunak: aginte eta autoritate indartsua, jabetzak arriskuan jartzen zituzten erreformak oztopatzea, boto eskubide murritza, protekzionismo ekonomikoa, Milizia Nazionala kentzea eta erregearen lana indartzea. Partaideak: lurjabe handiak, enpresariak eta bankariak (Martinez de la Rosa, Narvaez, Isturiz, Alejandro Mon).