Espainiako Gerra Zibila: Operazio Militarrak eta Gudu Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,75 KB
Europatik eta Amerikatik etorritako bolondresak ziren gehienak, besteak beste:
- Demokratak
- Sozialistak
- Anarkistak
- Komunistak
Matxinatuak izan ziren laguntza militar gehiena lortu zutenak; izan ere, Alemaniak eta Italiak hainbat legio bidali zituzten.
Gerra Zibilaren Operazio Militarrak
1. Madrilgo Gudua
Matxinatuen lehen helburua Madril hartzea zen. Horretarako, Gibraltarreko itsasartea zeharkatu ondoren, Yagüe jeneralak gidatutako tropek iparraldeko eremu matxinatuarekin lotura egitea lortu zuten, Badajozeko erresistentzia deuseztatu ostean.
Irailean, Francok Toledo okupatu zuen, eta urriaren amaieran Madrilgo ateetan zeuden. Matxinatuak hiriburua hartzekotan zeudenez, Errepublikako Gobernuak mobilizazio orokorra dekretatu zuen urriaren 29an, «Ez dira pasatuko!» lelopean.
Hala ere, azaroaren 6an, Errepublikako Gobernua Valentziara aldatu zen, Madril Miaja jeneralaren esku utziz.
Azkenean, Buenaventura Durrutiren zutabe anarkosindikalistari esker batik bat, errepublikanoek Madril babestea lortu zuten, «zutabeen gerra» izeneko faseari amaiera emanez.
2. Jaramako eta Guadalajarako Guduak
Hiriburuaren okupazioak porrot egin ostean, nazionalek inguratze-maniobrari ekin zioten, Madril isolatzeko eta Valentziarekiko komunikazioak mozteko. Operazio horretan, batetik, Jaramako gudua eta, bestetik, Guadalajarako gudua gertatu ziren. Azken horretan, errepublikanoek italiarren aurkako garaipena lortu zuten. Horren ondorioz, Francok Madrilgo Gudua bertan behera utzi behar izan zuen.
3. Iparraldeko Gudua (1937ko apirila-urria)
Francok gerra-estrategia aldatzea erabaki zuen eta iparralderantz jo zuen. Molaren tropek Irun eta Donostia inbaditu ostean, Francok Bizkaiaren aurkako erasoari ekin zion. Erresistentzia ahultzeko, Kondor Legioko hegazkinek Gernika eta Durango herriak bonbardatu zituzten. Horrela, 1937ko ekainean Bilbo erori zen.
Errepublikanoek Bruneteko eraso militar oso garrantzitsua jo zuten, baina porrot egin zuten eta, ondorioz, Santander galdu zuten.
Asturias salbatzeko asmoz, errepublikanoek Zaragozan beste eraso bat antolatu zuten, baina frankistek Gijón hartu zuten. Horrela, iparralde osoa matxinoen menpe geratu zen.
4. Errepublikaren Lurraldeen Zatiketa
Errepublikako armadak hainbat eraso jo zituen; garrantzitsuena Teruelgoa izan zen. Hasieran errepublikanoek hiria hartzea lortu bazuten ere, 1938an Francok berreskuratu zuen. Hori ikusita, nazionalek Aragoiko kanpaina jarri zuten martxan, Maestrazgoa zeharkatuz Mediterraneora iristeko. Han, Castelló inbaditu ondoren, Espainia errepublikanoa bitan zatitzea eta Katalunia isolatzea lortu zuten.