Espainiako Gerra Zibila: Kausak eta Ondorioak Euskal Herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,18 KB

Fronte Popularra eta Gerra Zibilaren Kausak

Fronte Popularraren garaia, 1936ko otsaileko hauteskundeetatik uztailaren altxamendu militarrera, Espainiako Bigarren Errepublikaren azken garai garrantzitsua izan zen. Etapa hau hainbat arrazoirengatik gertatu zen.

Testuinguru Politikoa eta Soziala

Azken bi urteetan, eskuineko gobernuak jarritako politika kontserbadoreek ezkerreko alderdiak elkarrekin lan egitera bultzatu zituzten. 1934ko Asturiasko Iraultza indarrez gelditu zuten, eta horren ondorengo zigorrek eta tratu txarrek ezkerreko indarrak elkartzea eragin zuten. Gainera, Europan faxismoa goraka zihoan, eta ezkerreko batasuna beharrezkoa zela erakutsi zuen.

Egoera Ekonomikoa

Ekonomian, 1929ko krisi ekonomikoaren ondorioak oraindik nabaritzen ziren. Langabezia oraindik handia zen eta nekazariak egoera oso txarrean zeuden. Horregatik, jende askok aldaketa politiko eta soziala nahi zuen. Gainera, eskuineko gobernuak erreformak gelditu zituen, bereziki nekazaritzakoak.

Aliantza Politikoak

Alde politikoan, errepublikano moderatuak eta ezkerreko iraultzaileak elkartu ziren, estrategia gisa, Manuel Azañaren gidaritzapean. Horregatik, hauteskundeetan jende askoren babesa jaso zuten. Beste aldetik, eskuineko alderdiak zatituta zeuden eta CEDAk jarrera oso gogorra zuenez, ezkerraren alde jokatu zuen.

Arrazoi hauek Fronte Popularra sortzera eraman zuten, ezkerreko indarrak elkartu ziren eta 1936ko hauteskundeak irabazi zituzten. Era berean, gizartean tentsio handia zegoen, eta horrek uztailaren 18ko Gerra Zibila piztu zuen.


Gerra Zibilaren Ondorioak Euskal Herrian

Gerra Zibilak ondorio gogorrak ekarri zituen Euskadin, bai politikan, bai gizartean, eta bai ekonomian. 1937an frankistek Bilbo hartu zuten, eta euskal erresistentzia amaitu zen. Hortik aurrera, Euskal Herriak Francoren diktadura eta errepresio gogorra jasan zituen.

Ondorio Politikoak

Politikaren aldetik, Euskal Autonomia Estatutua kendu zuten; horrek esan nahi du Euskal Herriak autonomia galdu zuela. Araban eta Nafarroan foru-sistemak mantendu ziren, baina Bizkaian eta Gipuzkoan “probintzia traidoreak” deitu zieten. Horregatik, diktaduraren garaian ez zuten politikoki inolako eskubiderik izan.

Ondorio Sozialak eta Kulturalak

Gizartean, jende asko zigortu zuten ideiengatik. Euskaldun asko kartzelara eraman zituzten, erbestera joatera behartu zituzten edo fusilatu egin zituzten. Debekatuta zegoen leku publikoetan euskaraz hitz egitea, eta euskal kultura baztertuta geratu zen.

Ondorio Ekonomikoak

Ekonomian, Gerrak industria eta eraikuntzak asko suntsitu zituen, Bilbon eta bere ingurunean. Era berean, frankismoaren lehen urteetan, Bizkaiko industria berreraiki zuten, guztia kontrolpean eta askatasunik gabe.

Memoria Historikoa

Memoria historikoan, Gerrak ondorio handiak utzi zituen Euskal Herrian. Gernikako bonbardaketa herriak jasandako sufrimenduaren sinbolo bihurtu zen. Ondorio hauek urte asko iraun zuten, eta diktadurak Euskal Herriari nortasuna eta eskubide politikoak kendu zizkion.

Laburbilduz, Gerra Zibilak kalte handiak eragin zituen arlo politikoan, ekonomikoan eta sozialean. Herriak askatasuna eta autonomia galdu zituen, eta hori diktadura gogor baten hasiera izan zen. Gertatutako hori oraindik gogoan da gaur egun.


Testu Historikoen Akatsak eta Zuzenketa Proposamenak

  1. 1. art. 1. Espainiar estatua, errepublika (Erresuma) gisa eratua, erkidego nazionalaren erakunde gorena da.
  2. 2. art. 1. Subiranotasun nazionala herrian oinarritzen da (bakarra eta zatiezina), eta ezin da ez ordezkatu ez laga.
  3. II. Espainiar estatuaren erakunde-sistema botere-batasunaren eta funtzio koordinazioaren printzipioetan oinarritzen da.
  4. 3. art. Honako hauek dira Estatuaren oinarrizko xedeak: Espainiako gizakien arteko eta lurren arteko batasunaren defentsa; Nazioaren osotasuna, independentzia eta segurtasuna mantentzea (...). Hori guztia Generalismoaren (Mugimendu Nazionalaren) Printzipioen inspirazioarekin eta haiekiko leialtasun zorrotzenarekin (...), printzipio horiek, beren izaeragatik beragatik, iraunkorrak eta aldaezinak baitira.
  5. 6. art. Estatuburua nazioaren ordezkari gorena da; nazio-subiranotasuna pertsonifikatzen du; botere politiko eta administratibo gorena erabiltzen du; Mugimenduaren Buruzagitza Nazionala du, eta Mugimenduaren eta Erresumako gainerako Funtsezko Legeen printzipioak zorrotz betetzen direla zaintzen du (...); legeak promulgatu eta berresten ditu (...); lurreko, itsasoko eta aireko armaden gaineko aginte gorena du; (...); haren izenean administratzen da justizia; grazia eskubidea erabiltzen du; enpleguak, kargu publikoak eta ohoreak ematen ditu, legeek xedatutakoaren arabera; ordezkari diplomatikoak akreditatu eta hartzen ditu, eta legeak finkatzen duen metodoaren bitartez (Erresumako Funtsezko Legeen) arabera dagozkion guztiak egiten ditu (...)
  6. 14. art. 1. Gobernuburuak espainiarra izan behar du, eta Gorteak (Estatuburuak) izendatuko du Erresumako Kontseiluak proposatutako hirukote batetik hautatuta.

Entradas relacionadas: