Espainiako Gerra Zibila: Gertaerak eta Ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,7 KB

Espainiako Gerra Zibila (1936-1939)

Espainiako Gerra Zibila 1936-1939 urteen artean gertatu zen. Fronte Popularrak 1936ko otsailean garaipena lortu zuenean, Mola jeneralak gobernuaz jabetzeko egitasmo zehatz bat prestatu zuen, eta Fronte Popularraren eskuinaldera zeuden talde guztiak bildu zituen bere inguruan, Euzko Alderdi Jeltzalea izan ezik. Konspirazioaren buru Sanjurjo jenerala izatekoa zen, Portugalen erbesteratua zegoena. Molaren egitasmoak armada buruzagitzako gehienak zituen aldeko, brigadako jeneral gutxi batzuk, dibisioko jeneral asko eta ofizial ugari. Proposamena porrot egitean, Madrilen martxoaren 8an bilera burutu zen.

Altxamenduaren Helburuak

Altxatuen lehenengo helburua Madril konkistatzea zen, konkistarekin batera nazioarteko onarpena eskuratu behar zutelako. Helburu hau lortzeko lehenengo saiakeran, Mola iparraldetik sartu nahi zen, eta Franco hegoaldetik. Mola erraz bereganatu zituen Errioxa, Soria eta inguruko zonaldeak, baina Sistema Zentralean geratu zen pasatu ezinean. Aurrera joan ezin zuenez, Donostia konkistatzeko aprobetxatu zuen, horrela, Gipuzkoa osoa nazionalen eskuetan geratu zen. Bitartean, Francok penintsulan sartzean, Andaluzia konkistatu zuen eta handik Extremadurara pasatu zen, baina ezin zuen Madrilera ailegatu. Errepublikarrak Aragoi konkistatzen saiatu ziren, hala ere, gauzak zeuden bezala geratu ziren.

Madril konkistatzeko ahaleginak

1937ko otsailaren hasieran berriro Madril konkistatzeko ahaleginak burutu ziren. Bi saiakera egon ziren eta biek porrot egin zuten. Momentu honetan, nazionalek Malaga konkistatu zuten. Francok, Madril konkistatzea zaila zela ikustean, bere ahalegin guztiak Iparraldeko frentera bideratu zituen.

Teruel eta Ebroko Batailak

Teruel-eko batailaren jarraipena ematen da, Indalecio Prietoren ordezkapenarekin batera. Errepublikaren gobernuan, orduan, Negrin ezartzen da. Ebroko guduan komunistek lortu zituzten baliabideekin prest zeuden bataila handi bat burutzeko, eta lehenengo aldiz Francoren tropei nagusitzeko aukera.

Ebroko bataila gerra gogorrena eta luzeena izan zen, gainera bataila honetan gerraren irabazlea erabaki zen. Bataila hau bukatzean, nazionalek Katalunia bereganatu zuten.

Gobernu Errepublikarraren Aldi ezberdinak

Gobernu errepublikarrak lau aldi izan zituen:

  • Altxamenduak berak eta batzorde iraultzaile espontaneoei armak ematearen kontra agertu zirelako Quirogak dimisioa aurkeztu zuen eta Martinez Barrio bere ordez egon zen.
  • Uztailaren 19an Jose Giralek gobernu ezkertiar moderatua osatu zuen. Haren aginpidea erabat murriztu zen, lurrak kolektibizatu eta lantegi eta nekazaritza jabetza batzuk autogestionatu ziren.
  • Batzordek egindako presioak eta egoera militar beste gobernu bat ekarri zuen. 36ko irailetik aurrera Largo Caballero gobernuburu.
  • Gobernu krisia izan zen 37an komunistek eta anarkistek Bartzelonan izan zuten liskarraren ondorioz eta honek ere gobernu aldaketa ekarri oraingoan Juan Negrin gobernuburu.

Ondorioak

Gerraren ondorioz 300.000 pertsona inguru hil ziren. Gerra bukatu zenean, 270.000 preso zeuden kartzeletan, kontzentrazio esparruetan gatibu zeudenak kontatu gabe. Horrez gainera, 300.000 pertsona erbesteratu ziren zapalkuntzari iheska. Gerra irabazi zuen erregimen frankistak 30.000 pertsona inguru hil zituen 1939. eta 1950. urteen artean, eta zapalkuntza politiko arrunt gogorra ezarri zuen. Pentsamendua eta ideologia zapaltzeko Eliza Katolikoaren laguntza izan zuen.

Ondorio Politikoak

Eusko Jaurlaritza erbestera joan eta handik lan egin zuen. Gainera, Francok Bizkaia eta Gipuzkoa probintzia traidoreak izendatu zituen. Arabak eta Nafarroak, ordea, zenbait eskubide foral mantendu zituzten.

Entradas relacionadas: