Espainiako Gerra Zibila: Bilakaera eta Errepresioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,24 KB

Gerraren hasiera eta Madrilgo setioa

  • Fronte Popularrak irabazi ondoren, gatazka piztu zen.
  • Franco hegazkinez Marokora joan zen, Afrikako armadaren buru izateko.
  • Hasieran, matxinatuak geldituta geratu ziren, ez zutelako tropak Espainiara eramateko modurik, Gibraltarreko itsasartea Errepublikaren mende baitzegoen.
  • Azkenean, Alemaniako hegazkinen laguntzaz pasatu ziren.
  • Helburua: Madril hartzea arrazoi politikoengatik, Errepublikaren aurkako kolpe erabakigarria emateko.
  • Matxinatuak iparraldetik eta hegoaldeko ejertzitoak Extremaduratik abiatu ziren.
  • Errepublikako gobernua Valentziara joan zen; hiriburua Jose Miaja jeneralaren esku utzi zuten.
  • Toledoko Alkazarra askatu ondoren, nazionalen erasoa gelditu zen Madril inguruan, eta gerra luzearen seinale izan zen. Kanpaina "No pasarán" lemarekin gogoratzen da.

Iparraldeko frontea eta taktika aldaketa

  • Madril irabazezina zela ikusi ondoren, Francok taktika aldatu zuen:
    • Iparraldeko penintsula erasotu: Asturias, Santander eta Bizkaia (erdigune industriala) 1937ko erdialdean.
    • Bonbardaketa hedatua: Valentzia, Madril eta Bartzelona; helburua moralean eragina izatea eta defentsa ahultzea zen.

Gernika eta kontraeraso errepublikarrak

  • Gernikako bonbardaketa: Kondor Legioaren hegazkinek burutua; herri sinbolikoa zen, interes militarrik gabea.
  • Errepublikarrak kontraerasotzen saiatu ziren Belchite eta Brunete herrietan.
  • Beste bonbardaketa batzuk: Durango, Eibar eta Otxandio. Herri hauetan herritar gehiago hil ziren Gernikarekin alderatuta.

Gerraren norabidea: Teruel eta Ebroko gudua

  • Iparraldea galdu ondoren, errepublikarrak hornidurarik gabe geratu ziren. Sobietar Batasunetik noizbehinka iristen ziren armak.
  • Francok gerra lasai moldatu nahi zuen, ez zuen presarik. Errepublikak ez zuen amore eman nahi, demokrazien laguntza espero baitzuen.
  • Madril berriro hartzeko saiakera: Teruelgo erasoa (1938ko urtarriletik otsailera). Oso krudela izan zen eta frankisten nagusitasuna erakutsi zuen.
  • Ostean, Aragoiko frontean eraso erabakigarria egin zuten Mediterraneo aldera. Ondorioz, Espainia bi eremutan banatuta geratu zen eta Katalunia isolatuta.
  • 1938ko ekainean, Ebroko erasoa hasi zen: bi eremu errepublikarrak bateratzeko eta gatazka luzatzeko helburuarekin.
    • Ebroko gudua: Gerrako odoltsuena izan zen; 30.000 frankista eta 60.000 errepublikano hil ziren.
    • Hasieran errepublikanoek aurrera egin bazuten ere, azkenean frankistek irabazi zuten.

Gerraren amaiera eta Errepublikaren erorketa

  • Vicente Rojo jeneralaren udako ofentsibak Ebroko frontean huts egin zuen, eta Errepublika defentsarik gabe geratu zen.
  • Bando errepublikarraren barnean gatazka sortu zen: bake negoziazioaren aldekoak (Besteiro eta Miaja) eta azkeneraino eustearen aldekoak (Negrín).
  • Casado koronelak altxamendua egin zuen Negrín gobernuaren aurka, Francorekin negoziatu nahian, baina Francok ez zuen onartu.
  • 1938ko abenduan Katalunia erasotu zuten; 1939ko urtarrilaren amaieran Bartzelona okupatu zuten eta gero Girona.
  • Frankistak hiribururantz abiatu ziren eta 1939ko martxoaren 28an Madril hartu zuten.
  • 1939ko apirilaren 1ean, Francok Burgosen azken gerra-partea sinatu zuen, gerra zibila amaitutzat emanez.

Indarkeria eta errepresioa bi bandoetan

Indarkeria Errepublikako bandoan

  • 1936ko udatik 1937ko lehen hilabeteetara, batzordeek, miliziek eta herri-auzitegiek indarkeria eragin zuten:
    • Altxamenduan parte hartu zutenak eta eskuindar ideologia zutenak hil zituzten.
    • Elizak eta komentuak erre zituzten; militar eta politikari eskuindarrak fusilatu zituzten.
    • Biktimak: Lursail handien jabeak, jabe txikiak, enpresariak eta kleroa.
  • Madrilen, Modelo espetxeari eraso egin zioten; presoak ateraldi eta "paseoetara" eraman eta exekutatu zituzten.
  • Kanpoko irudi honek kalte handia egin zion Errepublikari nazioarteko laguntza lortzeko orduan.

Indarkeria bando frankistan

  • Hasieratik indarkeria bortitza, sistematikoa eta selektiboa izan zen.
  • Ateraldi eta "paseo" bidez etsai politiko eta ideologikoak suntsitu zituzten.
  • Lehen biktimak: Altxamenduarekin bat egin nahi ez zuten indar publikoak izan ziren.
  • Ondoren, gobernadore zibilak, alkateak, zinegotziak, Fronte Popularreko buruzagiak, intelektualak eta funtzionarioak hil zituzten.
  • Lurralde okupatuetan (Sevilla, Badajoz, Malaga) miliziano, erakunde ezkertiar eta zibil errepublikanoen aurkako sarraskiak egin ziren.
  • Malaga okupatzean, esaterako, 3.500 pertsona fusilatu zituzten.
  • Uztailetik irailera, ateraldi eta paseoen bidez, irakasleak eta agintari politikoak erail zituzten.
  • Hau izan zen osteko diktaduraren errepresio bortitzaren lehen urratsa.

Entradas relacionadas: