Espainiako Gerra Zibila eta Bigarren Mundu Gerra: Gakoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,26 KB

Espainiako Gerra Zibila (1936-1939)

Errepublikaren bandoa

  • Gobernua: Fronte Popularraren babesarekin.
  • Alderdi eta taldeak: Komunistak, sozialistak eta anarkistak.
  • Euskal Herrian: Batez ere Bizkaia eta Gipuzkoa egon ziren bando honen alde.

Nazionalak (Matxinatuak)

  • Militar matxinatuak: Marokoko protektoratutik bidalitakoak barne.
  • Talde politikoak: Falangea.
  • Gizarte taldeak: Goi burgesia, Eliza, erdiko mailako nekazariak eta hiri klase ertainaren zati bat.
  • Euskal Herrian: Nafarroa eta Araba bando nazionalaren alde kokatu ziren.

Euskal Herriko lurraldearen banaketa

Gerra hasi zenean, euskal lurraldeak bi bandotan banatu ziren:

  • Errepublikaren alde: Bizkaia eta Gipuzkoa.
  • Nazionalen alde: Nafarroa eta Araba.

Lehenengo Eusko Jaurlaritza

Gerra piztuta zegoela, EAJ eta Errepublika autonomia estatutua negoziatzen ari ziren:

  • Sorrera: 1936ko urriaren 7an Euskadik autonomia lortu zuen.
  • Lehendakaria: Jose Antonio Agirre.
  • Kontrola: Jaurlaritzak Bizkaia soilik zuen kontrolpean, eta Bilbo bihurtu zen hiriburu.

Gerraren amaiera Euskal Herrian

  • 1937an: Bando nazionalak Bilbo hartu zuen.
  • Erbestea: Bilbo galdutakoan, Eusko Jaurlaritzak erbestera joan behar izan zuen.

Ondorio orokorrak

  • Gizartean: 1.000.000 pertsona inguru galdu ziren (500.000 hildako eta beste 500.000 erbesteratu edo errepresaliatu).
  • Ekonomian: Azpiegiturak suntsitu ziren, huste ekonomikoa gertatu zen eta langile kualifikatuen falta nabaritu zen.
  • Politikan: Bando nazionalak diktadura ezarri zuen Franco buru zela, errepresio bortitz eta metodikoa bideratuz.

Bigarren Mundu Gerra (1939-1945)

Epe luzeko kausak

  • Bake hitzarmenak: Versaillesko Ituna oso gogorra (errebantxismoa).
  • Depresio Handia: Krisi ekonomikoa.
  • Erregimen faxisten gorakada: Muturreko nazionalismoa.
  • Europaren berrarmatzea: Alemaniak armada berritu zuen.
  • Kanpo politika oldarkorra: Alemania eta Italia (hedapen-diskurtsoa).
  • Aliatuen ahulezia: Baretze politika aplikatu zuten.

Epe laburreko kausak

  • Espainiako Gerra Zibila: Alemania eta Italia Francori lagundu (arma eta taktika berriak probatzeko).
  • Renaniaren militarizazioa: Alemaniak armada sartu zuen.
  • Japoniak Txina inbaditu: Hedapen-tentsioa aliatuekin.
  • Anschluss (1938): Austria Alemaniarekin batu.
  • Sudeteen inbasioa (1938): Alemaniak inbaditu.
  • Municheko Konferentzia: Aliatuek dena onartu eta Hitlerrek Txekoslovakia osoa inbaditu.
  • Nazi-Sobietar Ituna: Hitler eta Stalin (elkar ez erasotzeko).
  • Poloniaren inbasioa: 1939ko irailaren 1ean gerra hasi zen.

Aliantzak eta gatazkaren garapena

  • Aliatuak: Frantzia, Erresuma Batua, SESB, AEB.
  • Ardatza: Italia, Alemania (Reich III), Japonia, Hungaria, Errumania, Bulgaria.
  • Blitzkrieg (Tximista-gerra): Abiadura eta indar bortitza (tankeak eta hegazkinak).
  • Stalingrad: Inflexio puntua eta Ardatzaren lehen porrot handia.

Holokaustoa

Naziek juduen aurka burututako genozidio sistematikoa:

  • Ghettoak: Juduak auzo itxietan pilatu zituzten.
  • Deuseztatze esparruak: 6.000.000 hildako (juduak, ijitoak, homosexualak, komunistak...).

Ondorioak

  • Demografikoak: 60-70 milioi hildako.
  • Politikoak: Europaren gainbehera eta bi superpotentzia berri: AEB eta SESB.
  • Psikologikoak: Gizakiaren kontrako krimenek eragindako trauma.

Entradas relacionadas: