Espainiako Gerra Zibila: Altxamendua eta Kanpoko Laguntza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,33 KB

Altxamenduaren hasiera eta banaketa geografikoa

Estatu-kolpea eman ondoren, Casares Quirogaren ordez, Jose Giral gobernuburu izendatu zuten; berak erabaki zuen armak banatzea Fronte Popularreko sindikatu eta alderdietako miliziei.

Matxinadaren arrakasta eta porrota

Matxinadak arrakasta lortu zuen ideologia kontserbadorea zuten eremuetan:

  • Bi Gaztelatan
  • Guadalquivir aldeko Andaluzian
  • Galizian
  • Nafarroan
  • Aragoiko zati batean

Altxamenduak, ordea, porrota izan zuen Espainiako gune industrializatuetan eta baita jornaleroen indarra zuten lekuetan ere, hala nola, Katalunian, Euskadin, Levanten, Madrilen eta Asturiasen.

Bi bandoen osaera ideologikoa

Nazionalak: Matxinatuen bandoa

Matxinatuen alderdiari —militar kontserbadoreek, eskuineko erregezaleek, talde katolikoek, falangistek, karlistek eta Errepublikaren erreformen aurka zeuden guztiek osatua— Nazionalak deitu zitzaien. Hala ere, matxino guztiak ez zeuden ados Estatu-kolpearen ostean jarri beharko zen sistema politikoarekin: diktadura, Borboien monarkia, monarkia karlista...

Errepublikanoak: Herriaren defentsa

Errepublikaren aldekoen artean klase herrikoienak zeuden: hirietako langileak, burges txikiak eta lurrik gabeko nekazariak, gehienetan alderdi sozialista, komunista edo anarkosindikalistetan afiliatuak. Hauekin batera, burgesia ilustratua eta intelektualak zeuden (gorriak).

Nazioarteko testuingurua eta esku-hartzea

Espainiako gerrak, mundu mailan, iritzi asko eta zatiketa ideologikoa ekarri zuen. Lurralde demokratikoen alderdi aurrerakoiek, mundu osoko langileen alderdiek eta Sobietar Batasunak Errepublikaren alde egin zuten. Aldiz, demokrazietako indar kontserbadoreak eta gobernu faxistak (Italia eta Alemania) matxinatuen alde atera ziren. Aita Santuak ere Frankoren alde egin zuen.

Esku ez hartzeko batzordea

Matxinatuek eta Errepublikako gobernuak atzerrira jo zuten laguntza bila. Matxinatuek agenteak bidali zituzten herrialde faxistetara. Errepublikako gobernuak, lehenbizi, laguntza politikoa eta militarra Frantziari eskatu zion, Fronte Popularreko gobernua baitzuten han. Baina demokrazietako gobernariek (Frantzia, Ingalaterra eta AEB) oso zuhur jokatu zuten, gatazka Europan hedatzeko beldur baitziren, eta Esku ez hartzeko batzordea osatzea bultzatu zuten.

Esku ez hartzeko politika izugarrizko bidegabekeria izan zen Errepublikarentzat eta gerra galtzearen arrazoietako bat, estatu subirano eta legitimo bati matxinada batetik defendatzeko armak eskuratzeko eskubidea ukatu baitzioten.

Kanpoko laguntza militarra

Sobietar Batasunak (Stalin) armak saldu zizkion Espainiari, baina Largo Caballerok Espainiako Bankuko urre-erreserbak bidali zituen arma hauek ordaindu ahal izateko. Honetaz gain, Nazioarteko Brigaden laguntza handia jaso zuen: mundu osotik heldutako 60.000 brigadista baino gehiagok Errepublikaren alde borrokatu zuten. Europatik eta Amerikatik etorritako boluntarioak ziren gehienak (demokratak, sozialistak, anarkistak eta komunistak).

Hala ere, matxinatuak izan ziren laguntza militar gehiena lortu zutenak; izan ere, Alemania eta Italiatik hainbat legio bidali zituzten haien alde egiteko.

Entradas relacionadas: