Espainiako Gerra Zibila (1936-1939)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,24 KB

Uztailaren 17an, armadako goi-agintarien altxamendu militarra hasi zen Melillan. Joera karlista eta falangista zuten eta haien artean Quiepo de Llano, Mola, Sanjurjo eta Franco zeuden. Uztailaren 18an Kanarietara eta penintsulara hedatu zen. Garaipena lortu zuten Gaztela, Leonen, Nafarroan, Balear Uharteetan eta Kanariar Uharteetan. Hauek, gutxi industrializatutako gune kontserbadoreak ziren. Matxinadaren porrotarekin, Espainia bi zatitan banatuta geratu zen eta Gerra Zibil izugarria piztu zen.

BANDOAK ELKARREN AURKA:

Matxinoen bandoa: matxinoen bandoak edo bando nazionalistak eliza katolikoaren babesa zuen. Armadako kide askok, monarkikoek, karlistek eta eskumako falangistek osatzen zuten. Gutxi industrializatutako guneak kontrolatu zituzten, Espainiako gune tadizionalistenak, eta zereal ekoizle nagusi zirenak. Baliabide militar ugari zituzten eta Hitlerren eta Mussoliniren babesa jaso zuten hasieratik.

GERRAREN BILAKAERA:

  • Lehen guduak: 1936ko abuztuan armada Afrikatik penintsulara igaro ze, Alemaniak eta Italiak utzitako ontzi eta hegazkinei esker. Matxinoen armadak hegoaldetik iparraldera jo zuen, Toledoraino. Madrilek eutsi zion eta nazionalak garaituak izan ziren Jaramako eta Guadalajarako guduetan.

  • Iparraldeko gerra: Francok gerra iparraldera bideratu zuen. Molaren tropak Bilboraino joan ziren. Alemaniako Cóndor legioaren hegazkinek Gernika bonbardatu zuten. Euskal Herria okupatu zuten eta Mola hil ondoren Francok buruzagitza sendotu zuen. Iparraldeak azpiratutakoa Teruel hirian sartu zen erasoan.

  • Mediterraneorako bidea eta gerraren amaiera: 1938an Francok Ebrotik mediterraneora jotzea erabaki zuen errepublikanoak bitan zatitzeko asmoz. 1938an hasitako Ebroko gudua Gerra Zibileko luzeena eta odoltsuena izan zen. Katalunia ia defentsa gabe geratu zen eta 1939 okupatu zuten guztiz. Apirilaren 1ean Francok garaipena aldarrikatu zuen.

GERRAREN BALANTZEA:

Gerra zibilak nabarmen areagotu zuen egonezin politikoa Europan; bizi bizi zen izaera faxistako diktaduren, europar demokrazien eta komunismoaren arteko liskar giroa.

Nazio arteko dimentsioa.

1936ko abuztuan proposatu zuen Frantziak, gerran Esku Ez Hartzeko Batzordea. Haren helburua zegoen oreka ahula ez haustea zen. Hala eta guztiz ere ituna hautsi zuten Alemaniak, Italiak eta Portugalek eta laguntza eskaini zieten matxinaturiko aldeari, tropak bidalita. Modu mugatuan lagundu zioten alde errepublikanoari SESBk eta Mexikok.

Nazioarteko Brigaden laguntza jaso zuen Errepublikako gobernuak. Ideia demokratikoak eta aurrerakoia zituzten 50000 boluntariotik gora izan ziren. Langileak izan ziren boluntario gehienak eta intelektual ugari ere. Aipatzekoak dira Hemingway, George Orwell eta Saint Exupery.

GERRAREN ONDORIOAK:

ondorio sozialak:

  • hildako kopuru handiak: guerrako frontean; atzealdean bi aldeen errepresioaren ondorioz.

  • milaka zauritu, preso eta erbesteratu

  • emakumeek lorturiko aurrerapen juridikoak bertan bera geratu

  • zatiketa ideologiko eta morala gizartean

ondorio ekonomikoak:

  • laborantza-lurren abandonua

  • industria egituren suntsipena

  • azpiegitura osoen suntsipena

  • kanpo zorra handitzea

ondorio politikoak

  • ardatzeko potentziak II.Mundu Gerra galdu zuten eta bakarrik gelditu zen Espainia munduan. Arazo ekonomikoak eta sozialak larriagotu zuten egoera.

ondorio kulturalak

  • zientzian, literaturan eta artean elite zirenak hiltzea

  • zentsura eta kultu ofizial inposatzean

Gerra zibila Euskal Herrian

Jazarraldia eta gerraren bilakaera

Uztaileko estatu kolpeak bi eremutan banatu zuen Euskal Herria: Nafarroan eta Araban (Aiara bailaran izan ezik) arrakasta izan zuen; porrot egin zuen Gipuzkoan eta Bizkaian. Araban: Alonso Vega militarrak jazarraldiaren alde egin zuenean, beste militarrak, errekete karlistak, eliza eta goi-burgesia atxiki zitzaizkion eta sozialista,anarkista eta abertzale ugari fusilatu zituzten, errepublika defendatzeagatik. Nafarroan: Mola jeneralak gerra egoera deklaratu zuen, baina Rodriguez Medel guardia zibil buruak aurre egin zion; beste guardiak ordea Molaren alde jarri ziren eta Medel bera hil zuten. Kolpistek, aurka egin zieten langile eta ezkertiar asko fusilatu zituzten, esateko, erriberan hiru mila hildako inguru izan ziren. Gipuzkoan: Loiolako kuarteletan, Vallespín militarra altxatu zen, baina azkenean, arrakastarik gabe, zeren herritarrek, CNT-ko eta PCE-ko alderdikoek aurre egin zioten: Donostiako kaleetan tiroketan aritu ondoren saiakerak porrot egin zuen. Bizkaian: Militarrak eta EAJ leial mantendu ziren errepublikaren alde. Abuztuan ordea, Mola eta erreketeak Nafarroatik Gipuzkoa eraso eta bertora pasa ziren gerra eraginez. 1936an irailaren bukaerarako Gipuzkoa nazionalen eskuetan zen, Eibar-Elgeta eremua izan ezik.Hilabeteetan egoera bere horretan mantendu zen. 1937ko udaberrian nazien eta italiar faxisten laguntzarekin hasi ziren erasoek airetiko bonbardaketa suntsigarri ugari eragin zituzten, orduan, kolpistek Gipuzkoa menderatu eta Eibar, Durango, Gernika, Bilbo, … hartu zituzten, erasoek nazionalen garaipena ekarri zuen urte bereko ekainean

Eusko Jaurlaritza. “Eusko Gudarostea”

Gerra ari zen bitartean EAJk, Manuel Irujo jeltzailea ministro izendatzea adostu zuen Madrilgo errepublikako gobernuan, gabinera 1936ko urrian historiako lehen autonomia estatua onartu zen 1931tik saiakerak egin ondoren, horri esker antolatu zen lehen Eusko Jaurlaritza: Jose Antonio Agirre lehendakaria eta alderdi politiko asko osatu zuten euskal gobernu hura.

3 primiei eman lehentasuna:

1. Herritarren hornikuntza bermatzea: elikadura, arropa, sendagaiak

2. Euskal Armada osatzea: 45 batailok osatu. Gudariak milizianoak… ziren soldaduak

3. Burdinazko Hesia osatu: Bilbo oso estimatua zen borrokalde guztientzat hiriak industria garatua zuelako, gerrarako driua eta produktu asko sor zuten. Bizkaiko eta Bilboko industria ingurua babesteko Burdinazko Hesia eraiki: lubakiz, alanbradaz, bunkerez osatua, 100kmko diametroa. Hesiak porrot egin, eraiki zuen ingeniarietako batek(Alejandro Goikoetxeak)nazionalengana pasa zelako.

Bilbo nazionalen eskura geratu zenean gudarosteak eta milaka euskaldunek Santoñara ihes egin, nahita utzi zuten Bilboko industria suntsitu gabe etorkizuneko Euskal Herriari kalterik ez egiteko. Asmoa Santoñatik itsasoz Europarantz erbesteratzea, baina euskaldunek horretarako atzerriko ontziak behar eta ez lortu, atzerriko gobernuek ez zutelako gerran parte hartu nahi.

Azkenik, tropa italiarren aurrean errenditzeko baldintzarekin onartu zuten amore ematea. Faxista italiarrek, ez zuten baldintza bete eta iheslariak frankisten menpe geratu: iheslarietako asko fusilatu eta zigor handiak ezarri besteei.

Entradas relacionadas: