Espainiako Garapenaren Urteak (1959-1973)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,23 KB

Espainiako Garapen Ekonomikoa (1959-1973)

1959tik 1973ra, Espainiako ekonomia oso nabarmen hazi zen, eta hazkunde-tasa ELGAko herrialdeen arteko garrantzitsuena izan zen, Japoniaren atzetik.

Industriaren Bultzada

Industriagintza Espainiako ekonomia hedatzeko eragile nagusia izan zen. 1963tik 1973ra, industria-ekoizpena %10 hazi zen urtero. Esan dezakegu aurrerapenaren eta teknologia-aldaketaren prozesua hainbat industria-sektorek gidatu zutela. Horrekin batera, teknologia-eduki apaleko baina oso lehiakorrak ziren industria batzuk hazi ziren. Industria-tradizioko lekuak are gehiago hazi ziren, eta bestelako eskualdeetan ere ekonomia-hedapen handia gertatu zen, Madrilen eta Bartzelonan, esaterako. Beste leku batzuetan ere industria-gune berriak sortu ziren.

Nekazaritzaren Eraldaketa

Bestalde, Espainian 1960ko hamarkadan izandako ekonomia-eraldakuntzek nekazaritza tradizionalaren krisia eragin zuten. Industriak eskainitako lan-aukera berriek landa-exodoa eragin zuten. Nekazaritza-enpresaburuek mekanizazioari eta ongarri kimikoak erabiltzeari ekin zioten, eta ondorioz, nekazaritza eraginkorrago bihurtu zen. Mekanizazioak nekazaritza-lanpostuak murriztu eta are emigrazio handiagoa eragin zuen. Gobernuak lursail-biltzea sustatu eta ureztapen berriak eraikitzea bultzatu zuen.

Zerbitzuen eta Turismoaren Gorakada

1960ko hamarkadan zerbitzuek pisu nabarmena hartu zuten Espainiako ekonomiaren baitan, eta, bereziki, turismoak ere. Izan ere, herrialdera turista olde handia iristea dirubide nabarmena izateaz gain, hotelen eta zerbitzu osagarrien jarduera ere handitu zen. Europarren ongizatea eta langile gehienentzako opor ordainduak orokortzea erabakigarria gertatu zen 1960ko hamarkadako turismoaren 'booma' eragiteko.

Kanpo Faktoreen Eragina

Europako ekonomia garatuenen ekarpena funtsezkoa izan zen ekonomia-hazkunde azkarra lortzeko. Makineria-inportazioak merkataritza-defizita eragiten zuen; hala ere, atzerritik Espainiara iritsitako baliabideek turismoagatik defizita berdintzeko aukera eman zuten. Era berean, Europako zenbait herrialdek nekazaritzatik zetorren eskulan-soberakina zurgatu zuten. Emigratzaileek Espainiara bidalitako diruak, gainera, hein handian lagundu zuen ordainketa-balantza berdintzen.

3. Demografia-hazkundea eta gizarte-aldaketa

1960ko hamarkadan, Espainiako biztanleriaren urteko hazkunde-tasa mende osoan ez bezala hazi zen, 1960an 30,4 milioi biztanle izatetik 1970ean 33,8 milioi izatera igaro zen. Bi arrazoi izan ziren demografia-hazkundearen iturburuak: batetik, hilkortasuna jaitsi izana (haur-hilkortasuna batez ere), eta bestetik, bizi-itxaropen altua, bizi-baldintza hobeagoen ondorioz. Gainera, frankismoak jaiotzen aldeko politika nabarmena bultzatu zuen.

Demografia-hazkundearekin batera migrazio-mugimendu nabarmenak gertatu ziren. 1960ko hamarkadan, landa-exodo izugarria gertatu zen. Emigratzaile gehienak Espainiako nekazaritza-lurraldeetatik abiatu ziren (Andaluziatik, Extremaduratik, bi Gazteletatik, Murtziatik eta Galiziatik) Espainiako eta Europako hiri industrialetara (Madrilen, Katalunian, Euskadin eta Valentzian, esaterako).

Entradas relacionadas: