Espainiako eta Euskal Herriko Paisaia eta Industria: Analisi Geografikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 11,36 KB
Espainiako Landa Paisaiak
Espainia Hezeko Landa Paisaia
- Biztanleria ugaria zen, eta nekazaritzak etekin nahikoa ematen ez zuenez, emigrazio handia gertatu zen (Galizia, Asturias eta Euskal Herritik Ameriketara).
- Habitat sakabanatu tartekatua: biztanleria etxe isolatuetan bizi da, nukleo nagusi baten inguruan (baserri, auzo, etab.).
- Jabetza tipikoa minifundioa zen: lurraldeak txikiak, irregularrak eta hesiz inguratuak.
- Bocage motako paisaia: soro irregularrak, hesiz itxita. Laborantza eta abeltzaintza elkarren ondoan zeuden; beraz, etekin txikia zen eta mekanizazioa zaila.
- Lurraren erabilera nagusia abeltzaintza zen. Ekoizpen nagusia esnea, haragia eta gazta ziren. Gaur egun, ustiapena oso modernizatua dago, enpresa moduan kudeatua.
- Polilaborantza: barazkiak, fruta-arbolak, patata, artoa... merkatu lokalerako eta familien kontsumorako.
- Gaur egun, nekazal turismoa eta kalitatezko nekazaritza ekologikoa bultzatzen dira. Lehen sektoreko biztanleria behera egin du.
- Basogintza, paper eta altzari industriara bideratua. 1969tik baso ozeaniarra eukaliptoz ordezkatu da, paper industriarako.
Barnealdeko Landa Paisaia
- Mesetak eta Ebro bailaran, 500-800 metroko altueran, eremu zabalak eta erliebe leuna daude. Klima mediterranear kontinentala da, uda beroekin eta negu hotzekin.
- Nekazaritza exodoa: biztanleria hirietara emigratu zen, nekazal herriak hustuz (Aragoi, Gaztela, Extremadura, etab.).
- Habitat bildua: biztanleria herrietan kontzentratua dago, herri txikiak iparraldean eta handiagoak Hego Mesetan.
- Jabetzaren tamaina hegoaldera handitzen zen: minifundioa iparraldean eta latifundioa hegoaldean.
- Lurraren erabilera nagusia nekazaritza zen. Mesetan zereala, zenbait tokitan mahatsa (Errioxa), eta olibondoa Hego Mesetan eta Extremaduran.
- Gaur egun, ekilorea, garagarra eta lihoa ere lantzen dira, Europar diru-laguntzak lortzeko.
- Ibarretan ureztapena: barazkiak, fruta-arbolak... Ureztapena asko garatu da teknologia berriarekin. Ebro bailaran kontserba industria aberatsa dago.
- Abeltzaintza: mendi aldean behi-aziendak, hiri aldean ukuiluak. Gaztelan artalde handiak daude, eta oraindik artzaintza asko egiten da. Extremaduran, dehesa da paisaia nagusia, txerriak, ardiak eta zezenak hazten dira. Zezen-hazkuntza, plazetara bidaltzeko. Ehiza-barruti ugari daude Extremaduran eta Gaztela-Mantxan.
Paisaia Mediterraneoa
- Mediterranear kosta, Balear Uharteak eta Guadalquivir bailaran. Erliebe laua da, menditsua kostaldetik urruntzean. Uda bero eta lehorra da, negua epela, eta udazkenean euri-jasak izaten dira.
- Biztanleria ugaria eta sakabanatua da: Katalunian masia, Andaluzian cortijo, Valentzian barraca. Desagertzen ari dira hiriaren eta turismoaren eraginez.
- Jabetza zatikatua dago, ureztapenaren ondorioz.
- Lehorreko nekazaritza barnealdera hedatzen da, olibondoen kultiboarekin.
- Katalunian, txerri-aziendak asko daude.
Kanariar Landa Paisaia
- Erliebe bolkanikoak, klima bero eta lehorra.
- Nekazal guneak husten ari dira turismoaren eraginez.
- Itsasertzeko inguruetan ureztapena: banana, tomatea, patata. Negutegietan piperra, loreak, mangoa. Esportaziora zuzendua.
- Barnealdeko jarduera tradizionalagoa da, lehorrekoa eta bertako merkatura zuzendua. Nagusiak mahatsa eta patata dira.
Espainiako Industriaren Kokapena
Desoreka handia dago, sektorearen joera ikusirik. Ondorioz, desorekak sortzen dira biztanlerian, aberastasunean eta azpiegituretan.
Industria Gune Garatuak
- Bi metropoli, Madril eta Bartzelona. 1985etik industria asko garatu da. Multinazionaletako enpresarik berritzaileenen egoitza sozialak erakarri dituzte.
- Lanpostuak sortu dira, eta industria tertziarizatu da. Bulego funtzioak fabrikazio funtzioa baino garrantzitsuagoak dira.
- Metropoli inguruko industriaguneak gainbeheran daude (Llobregat, Madril hegoaldea, etab.).
Industria Garapen Ardatzak
Komunikabide nagusietan ezarritako industriak. Autobide eta trenbide bidez Europa hegoaldeko gune nagusiei lotuta, estatuko industria eta multinazionalak erakarriz (Euskal Herria-Katalunia, Girona-Cartagena).
Nekazaritza Eremuak
Horrelako eremuetan, batzuetan industria-ezarpenak gora egin du. Enpresa txikiak: inbertsio txikia, teknologia sinplea... Baliabideei dagokienez baldintza egokiak aprobetxatzen dituzte.
Gainbeheran Dauden Industria Guneak
Asturias eta Kantabria 80ko hamarkadako krisiarekin erori dira. Ingurumena hondatua dago sortutako kutsaduragatik. EB sortzeak produkzio eta lanpostuen murrizketa ekarri zuen, gainbehera demografikoa sortuz. Euskal industria egoera berean zegoen, baina birmoldaketa industriala izan da.
Industria Urriko Inguruak
Aragoi, Gaztela, Extremadura eta Andaluzia. Frankismoan industria garatu nahi izan zen, baina ez zuten beste industria-gunerekin harremanik, ezta barne-garapenik ere lortu. Politika honen ondorioz, eremu batzuk mantendu dira (Zaragoza, Sevilla, Valladolid, etab.).
Euskal Industriaren Kokapena
Bi ardatzen artean dago: Kantaurikoa eta Ebrokoa. Bidegurutze batean eta dinamismo handiko eskualdean.
- Bi Euskal Herri: Kantauri isurialdeko probintzietan industria bailaretan kontzentratu da, industria-eskualdeak eratuz. Hegoaldean, industriak ez du sare jarraitua, industriaguneak sortuz.
- Industria gehiena PYME (Enpresa Txiki eta Ertainak) da. Enpresa handiek hauei lana eman diete, azpikontratazioaren bidez.
- Gipuzkoan, Nafarroan eta Iparraldean enpresa txikiak daude. Bizkaian eta Araban, enpresa handiak.
- Siderurgia, makina-erreminta eta ekipo mekanikoak Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan.
- Araban automobilgintza indartsua (Mercedes), Nafarroan Volkswagen, kontserba eta papergintza.
- Iparraldean, industria aeronautikoa, armagintza eta siderurgia.
Bizkaian
Ibaizabalen, 60ko hamarkadan, industria kontzentrazio handia. Nerbioi eta Kadaguan siderurgian espezializatua. Txorierriko korridorean teknologia altuko industria.
Gipuzkoan
Deba haranean jarduera industrial handiena. Metalurgian oinarritua, kooperatibek mota askotako industriak garatu dituzte. Urola bailaran, siderurgia eta altzarian espezializatu. Oria bailaran, Beasainen CAF, Tolosan papergintza. Donostialdean era guztietako industria.
Araban
Gasteiz inguruan. Ipar bailaran, Amurria eta Laudioko industria-guneak.
Nafarroan
Iruñean kontzentratua, beste toki batzuetan ere bai.
Iparraldean
Baiona inguruan, mota askotako industria.
Espainiako Garraio Sarea
Garraio Sarea
- Ingurune fisikoaren oztopoa: erliebe menditsua, meseta...
- Sare erradiala, trenbidea eta errepidea Madriletik zabaldu.
- Garraio bide nagusia errepidea da.
- Trenbidea errepidearen ordezko izan daiteke, baina kanpo komunikazioa oztopatzen du: egitura erradiala, bide zaharkitua. Konponbidea agian AVE da.
- Azpiegiturek eragin handia dute lurralde antolaketan, oso garestiak eta epe luzera eraikiak.
- EBk garraio bateratua bultzatu nahi du: ingurumenaren babesa, ardatzak bultzatu (Mediterraneoa, Atlantiarra). Errepideen ordezkoa bilatu (trenbidea). Lurralde atzeratuen azpiegiturak hobetu (kohesio fondoak).
Errepide Sarea
- Abantaila: beste garraioekiko hurbiltzeko gaitasuna. Desabantailak: trafiko saturazioa, kutsadura, zama handia ezin eraman.
- Erradiala, Madriletik zabaldu.
- Hierarkizatua: errepide nazionalak, autonomikoak, probintzialak, lokalak.
- Lau fasetan eraiki zen: 1960-70: autobideak lurralde garatuetan, peajekoak. 1984-91: autobide ugari doan, lurralde atzeratuak bultzatzeko. 1996tik: autopistak, peajekoak.
- Azpiegitura planak 1993-2007: Ipar-Hego ardatza: Sevilla, Merida, Salamanca, Leon. Ekialde-Mendebaldea: Bilbo, Oviedo, Galizia. Mediterraneoko errepidea luzatu. Zaharberritze berriak: M50 Madril, B40 Bartzelona.
- Euskal Herrian errepideak Foru Aldundiaren menpekoak dira, beraz bakoitzak bere proiektua egiten du.
Trenbidea
- Hainbat akats trenbideetan: trenbide dentsitate txikia, zaharkitua, europar zabaleraren desberdina.
- Renfe egitura erradiala. Modernizazio plana martxan dago, baina gune asko zaharkituak.
- Pribatizazio bidean, sare publikoa eta erabilera pribatua. Inbertsio gutxi jaso du.
- Trenbide estuak: Autonomia Erkidegoetara transferituak, batzuk zaharkituak (Asturias), batzuk modernizatuak (Euskotrena).
- AVE: EBk hasieran bultzatu zuen, baina dagoeneko ez. Errepide eta hegazkinari alternatiba bilatzeko egina. 2006tik proiektua martxan dago. Krisiak finantza arazoak ekarri zituen, atzerapen eta gain-kostu handiak, gainera Europarekin loturarik ez, zentzua galduz.
Turismo Jarduerak
Ohiko Turismo Eredua
Erdi eta beheko mailei eskainia. Hondartza ondoan. Apartamentua hotela baino gehiago erabili. Handizkarien kontrolpean, zerbitzuak saldu eta prezioak finkatuz. Sol y playa saldu.
Faktoreak
- Komunikabideen hobekuntza, hegazkinen tarifak jaitsi eta errepideak.
- Mediterraneoko kostaldearen ezaugarri fisikoak: hondartza eta eguzkia.
- Frankismoaren politikek lagundu zuten turismoan.
- Ondare kulturalaren garrantzia (artea, gastronomia, etab.).
Turismo Eskaintza
Ostatu eskaintza: hotelak, pentsioak, apartamentuak, campingak, jatetxeak, tabernak. Aisialdirako eskaintza ez da hain zabala, baina berritzen ari da.
Turismo Eskaria
- Eskaria 80ko hamarkadatik asko handitu da. Lurralde industrializatuetatik dator: Euskal Herria, Madril, Katalunia.
- Eskaria urte-sasoiei lotuta dago, udako turismoa. Salbuespena Kanariar Uharteak dira.
- Masifikazioa udan, inbertsioa amortizatzeko zailtasunak beste sasoietan.
Turismo Lekuak
- Turismo eremuak dentsitate handiko lekuak dira: Mediterraneoko kosta, hiriak, Madril.
- Turismo guneak leku apartekoak dira, hiri historikoak eta erakargarriak.
- Erabilpenaren arabera: urte osokoak (Madril, Kanariak...), sasoiko guneak (Levanteko kosta, eski estazioak...).
Eragina Lurraldean
- Biztanleriaren hazkundea, prestakuntza gutxiko lana (ostalaritza), hirugarren sektorea eta eraikuntza garatu, azpiegitura ugari, eraikuntza dentsitate ugari, ingurumenaren kaltea, gurutzontziak.
Turismoa Euskal Herrian
Ez du garrantzi handirik. Eguraldi aldakorra eta industrializazioa. Miarritze eta Donostia nabarmendu ziren, baina 60ko hamarkadatik eskaintza zaharkitua zegoen. Gaur egun, nekazal turismoa, ekoturismoa, kongresu turismoa eta Guggenheim bezalako kultur turismoa bultzatzen dira.
Azken 10 urteetan boom turistikoa izan da, lurralde guztietan. Turista gehienak espainiarrak dira, baina badaude frantsesak, ingelesak, alemaniarrak eta italiarrak. Guztiek kosta dute xede, hiriburuetan. Donostian, inbasio turistikoaren zergatiak: bortizkeria politikoaren amaiera, gastronomia eta naturaren kirol turismoa.
Europar Batasuna (EB)
Gerra mundialak, bateratzea... Helburuak: bakea, garapena eta demokrazia biztanle guztientzat.
Emaitzak
Bidaiatu eta merkataritza muga gabe, moneta bakarra, segurtasuna, inguru garbiagoa, bizi-baldintzak hobetu.
Gabeziak
Batasun politikoa, politikoki ez da existitzen estatu handien artean.