Espainiako eta Euskal Herriko Klima Nagusiak: Ozeanikoa, Mediterraneoa eta Mendikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,44 KB

Espainiako Klima Dibertsitatea eta Klima Nagusiak

Espainian klimen dibertsitate handia dago, latitudean hedatzen delako, eta klima nagusiak hauek dira: ozeanikoa, mediterraneoa, mendikoa eta Kanarietakoa, bakoitzak zenbait azpiklimarekin batera. Euskal Herrian ere ozeanikoa (kostalde eta barnealdekoa), mediterraneoa (barnealdekoa) eta mendikoa aurkitzen dira.

1. Klima Ozeanikoa edo Atlantiarra

Klima ozeanikoaren ingurua Iberiar penintsularen iparraldean hedatzen da: Bizkaiko golkoaren ingurutik Galiziara bitartean eta iparraldeko mendietan altitude batzuetan.

Prezipitazioak eta Banaketa

Prezipitazioak ugariak, erregularrak eta leunak dira. Urteko kopuru osoa 800 mm-tik gorakoa da eta urtean 150 egunetan baino gehiagotan egiten du euria. Eurien banaketa nahiko erregularra da urtean zehar, latitude horretan fronte polarreko borraskek ipar mendebaldetik etengabe jarduten dutelako. Hala ere, prezipitazio gehien udazkenean eta neguan gertatzen dira, borraska horien maiztasuna handiagoa delako. Gainera, mendikateak hegoaldean izanik oztopo gaindiezina dira batzuetan, euria handituz. Udan, ordea, euri jasa txikienak gertatzen dira, Azoreetako antizikloiaren eraginez, iparralderantz mugitzen baita. Minimo horren eraginez, gehienez ere bi hilabete lehor egoten dira mendebaldean, Galizia aldean. Prezipitazioen forma leuna da, eta, horri esker, ura lurzoruan iragazten da.

Tenperaturak

Tenperaturei dagokienez, bitarte termikoa txikia da kostan, eta moderatua barrualdean.

Ozeanikoaren Azpimotak Euskal Herrian

Klima ozeanikoaren barruan bi azpimota bereizten dira: kostakoa eta barnealdekoa. Bi hauek begi bistan daude Euskal Herrian:

1.1 Kostakoa

Tenperatura txikia da, itsasoaren eraginagatik (10°C inguru). Uda epela da (batez besteko tenperatura hilabete batean ere ez da 22 °C-koa edo handiagoa) eta negua epela ere bai (hilabeterik hotzeneko batez besteko tenperatura 6°C eta 10°C bitartekoa da).

1.2 Barnealdekoa

Tenperatura moderatua da (12-15 °C bitartean), itsasoaren eragina txikiagoa delako. Horren eraginez, negua hotza da (6 °C-tik beherakoa). Bestalde, euri jasak moderatuagoak dira, 800 mm-tik hurbilago (Gasteiz eta Iruñea inguruan).

3. Mendiko Klima

Mendiko klimaren eremuak 1.000 m-ko altitudetik gorako eremuak hartzen ditu. Mendiko klimaren bereizgarritasunak faktore baten araberakoak dira, altuerarena hain zuzen ere: gora egin ahala prezipitazioek gora eta tenperaturek behera egiten dute.

Ezaugarri Orokorrak

  • Prezipitazioak oso ugariak dira.
  • Tenperaturei erreparatuz, urteko batez bestekoa txikia da eta neguak oso hotzak dira. Hori dela eta, elur itxurako prezipitazioak ugariak dira.

Aldaketak Mendiko Klima Ezberdinetan

Ezaugarri horiek aldaketa batzuk izaten dituzte:

Klima Ozeanikoaren Inguruko Mendietan

(Pirinioak eta Kantabriar mendikatea): Ez dago hilabete lehorrik eta udak freskoak izaten dira.

Inguru Mediterraneoko Mendietan

Prezipitazioek behera egiten dute udan, eta, horren eraginez, hilabete bat edo bi lehor izaten dira. Udako tenperatura handiagoa da, sektore batzuetan 22 °C-tik gora egiten du.

Entradas relacionadas: