Espainiako eta Euskal Herriko Erliebea eta Geologia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,67 KB

1. Eremu Geografikoa

1.1. Eremu Geografikoa

1.1.1. Azalera

  • 504.750 km² (%97,55 penintsulan, %0,1 Afrikan, gainerakoa artxipelagoetan).

Kontrasteen Herria

  • Harriak, baliabideak, lurrak, klimak, urak.

1.1.3. Kokapen Geografikoa

  • Alde epelean: 36 eta 44º arteko ipar latitudean.

1.1.4. Bidegurutze Natural eta Geopolitikoa

  • Haizeak.
  • Zibilizazioen elkargunea: Afrikatik, Atlantikotik, Mediterraneotik, Europatik.
  • Aniztasun kultural eta antropologikoa.

2. Penintsulako Erliebea

2.1. Ezaugarriak

  • Itxura sendoa: itsasoaren eragina nekez sartzen da.
  • Altitude nahiko handia (660 m).
  • Mendilerroak periferian.
  • Mendebalderantzako aldapa.

2.2. Unitate Morfoestrukturalen Motak

Zokalo edo Ezkutuak (Mendigune Zaharrak)

  • Lehen Aroa, Paleozoikoa (duela 570-232 milioi urte).
  • Orogenesi Hertziniarra (Ezkutu Hesperiarra lautadaren muinoa).
  • Materialak: granitoa, arbelak, kuartzita eta eskistoak.
  • Higaduraren prozesu luzea: goi-lautadak.
  • Mendigune zaharrak: Lehen Aroko mendigune hondarrak, tontor leun eta biribilak.
    • Sistema Zentrala.
    • Galiziako mendigunea.
    • Kantabriar mendikatearen mendebaldeko zatia (Asturias mendigunea).

Jalkitze Arroak (Sakonuneak)

  • Bigarren Aroan, Mesozoikoan (225 – 68 milioi urte).
  • Jalkitzea: Mendigune Hesperiarraren inguruan zegoen itsasoan hondoratu eta sedimentatuz (kare-harriz, buztinez, harearriz, ...).
  • Jalkitze arro motak:
    • Hirugarren Aroko orogenia dela eta zokalo baten hondoratzeagatik, goi ordoki erakoak (Duero, Tajo, Guadianako sakonuneak).
    • Orogenia hori baino lehenagoko sakonuneak: Ebro eta Guadalquivirrekoak.

Toleste Mendikateak

  • Hirugarren Aroko orogeniak Bigarren Aroko materialak tolestu zituen.
    • Tarteko mendikateak: Iberiar sistema eta Kantabriar mendikatea.
    • Mendikate Alpetarrak: Pirinioak, Mendikate Betikoak.

2.3. Penintsulako Unitate Morfoestrukturalen Eboluzioa

A) Aro Arkaikoa edo Aurrekanbriarra (4000 – 600 milioi urte)

  • Lur zerrenda makurra mendebaldeko penintsulan.
  • Mendigune aurrekanbriarra higadurak jan zuen.
  • Itsaso Paleozoikoak estali zuen.

B) Lehen Aroa edo Paleozoikoa (600 – 225 milioi urte)

  • Orogenesi Hertziniarra gertatu zen.
  • Mendigune Hesperiarra eratu zen.
  • Higadura denbora luzea.
  • Mediterraneorantz makurtuta goi ordoki bihurtu zen.
  • Akitaniako mendigunea, Katalunia-Balearretakoa eta Ebrokoa sortu ziren.
  • Hego-ekialdean Mendigune Betiko-Riftarra sortu zen.

C) Bigarren Aroa edo Mesozoikoa (225 - 68 milioi urte)

  • Higadura eta sedimentazio garaia.
  • Mesetaren ekialdeko ertzean itsasoak sedimentazio plastikoz osaturiko estalkia utzi zuen (kare-harriz, harearriz eta tuparriz).
  • Itsas fosetan sedimentu piloak jalki ziren (Piriniarra eta Betikoa diren lekuetan).

D) Hirugarren Aroa (6,8 – 1,7 milioi urte)

  • Orogenesi Alpetarra.
  • Fosetan zeuden materialak tolestu egin ziren.
  • Pirinioak eta Mendikate Betikoak altxatu ziren.
  • Ebroko eta Guadalquivirreko sakonuneak sortu ziren.
  • Meseta Atlantikora makurtu zen.
  • Mesetaren ertzeetako inguru menditsuak sortu ziren (Bigarren Aroko materialez):
    • Kantabriar mendikatea.
    • Iberiar sistema.
    • Sierra Morena.
  • Mesetako zokaloan: material Paleozoiko zurrunetan failak eta hausturak:
    • Fosa tektonikoak.
    • Horsta edo harroinak.
  • Altxatutako blokeak:
    • Galiziako mendigunea.
    • Sistema Zentrala.
    • Toledoko mendiak.
  • Sakonuneak: inguruko mendikateetatik erauzitako sedimentuz bete ziren lautadak, malda gutxiko zabaldi bihurtuz.

E) Laugarren Aroa (duela 1,7 milioi urtetik hona)

  • Glaziarismoak:
    • Zirkulu glaziarrak goi ibarretan.
    • Haraneko glaziarrak:
      • U itxurazko haranak.
      • Pirinioetan.
    • Ibaietako terrazak.

2.4. Harriak eta Erliebe Motak

a) Silizezko Eremua

  • Material kristalino eta zurruna.
  • Modelaketaren elementuak:
    • Urazkoa (kimikoa): harea arre-horiak.
    • Diaklasen bitartez:
      • Perpendikularrak: hartxingadiak, bolak, torrak.
      • Horizontalak: paisaia biribildua, uhin modukoa (ezkatatzeak).

b) Kare-harrizko Eremua (Karstikoa)

  • Bigarren Aroan pilatutako materialak.
  • Hirugarren Aroan tolestuak: Z itxura dute.
  • Kantabriar mendikatean, Pirinioetan, Iberiar sisteman, Kataluniako kostaldeko mendikatean, Subbetikoan.
  • Eratzen diren formazioak:
    • Lenarrak (Lapiazak).
    • Arroila edo zintzurrak, trokarteak (ibar ireki eta sakonak).
    • Poljeak: ibar txikiak hondo horizontalekoak, insurbide batetik (ponor) galtzen da ura.
    • Dolina edo tortak (leizearen sarrerak urak eginda).
    • Haitzuloak.
    • Leizeak.

c) Buztinezko Eremua

  • Hirugarren Aroaren amaieran eta Laugarrenean jalkitako sedimentazio biguna:
    • Buztina.
    • Tuparria.
    • Igeltsua.
  • Ipar eta Hegoaldeko mesetako sakonuneak eta Mediterraneoko itsas ertzeko zabaldi alubialak.
  • Erliebe horizontala funtsean:
    • Higadurak eratzen dituen formazioak:
      • Badland edo karkabak.
      • Mahai izeneko muinoak.
      • Muino bakartua.
      • Aldapatxua.
  • Estratuak tolestuta:
    • Erliebe apalatxearra:
      • Mendigune Hertziniar zaharretan.
      • Gailur paraleloak eta garaiera antzekoa.
      • Gailurretan klusak eta haran antiklinalak sortzen dira.
    • Erliebe Jurasikoa:
      • Mendikate gazteetan.
      • Txandaka tolestura ganbilak (antiklinalak) eta ahurrak (sinklinalak).
      • Haran antiklinalak edo combeak (haran esekia).
      • Klusa.

2.5. Erliebeko Unitate Morfoestruktural Handiak

A) Meseta

  • Goi ordokia (600 metrotik – 800 metrora arteko garaiera).
  • Erliebez inguratua:
    • Kantabriar mendikateak.
    • Iberiar sistema.
    • Sierra Morena.
  • Sistema Zentralak bitan erdibanatuta:
    • Ipar meseta.
    • Hegoaldeko meseta.
1. Antzinako Zokalo Paleozoikoa
  • Material oso antzinakoak (silizea, gneis eta arbelak gehien).
  • Tolestura Hertziniarrak (Ipar-mendebaldetik Hego-ekialderantz).
  • Higadurak material tertziarioen estalkia suntsitu du.
  • Zamora-Salamancako eta Extremadurako penilautadak geratu dira.
2. Kanpoaldeko Mendikateak (Erdiko Mendikateak)
  • Material primarioak (granito, arbelak, gneis).
  • Erliebe leunak.
  • Sistema Zentrala:
    • Guadarrama, Somosierra eta Gredos.
    • Altitude nagusiak: Almanzor (2.548 m) eta Peñalara.
  • Toledoko Mendikateak:
    • Altitude xumeagoak (Las Villuercas 1600 m).
    • Hego meseta erdibanatzen du.
3. Barnealdeko Duero eta Tajoko Sakonuneak
  • Hirugarren Aroan eratuak.
  • Hasieran barruko lakua izan ziren.
  • Geroago sedimentoz bete ziren:
    • Behealdean sedimento bigunak: harea, buztina, igeltsua, tuparria.
    • Goian gogorrak: kare-harria.
3.1. Ipar Meseta – Dueroko Sakonunea
  • 700-800 metro garaierakoa.
  • Mendebaldean: granitoz, arbelaz, kuartzitazko penilautadak.
  • Ekialdean: jalkitze lautadak.
3.2. Hegoaldeko Meseta – Tajo eta Guadianako Sakonunea
  • Iparraldekoa baino baxuagoa (600-700 metro).
  • Bitan erdibanatuta Toledoko Mendiek.
  • Erliebe malkartsuagoa:
    • Zabaldi garaiak edo eremuak (paramo) kare-harrizko lekuetan.
    • Zabaldi baxu uhindunak edo landa zabal errekadunak buztin eta hareazko lekuetan.

B) Mesetako Ertz Menditsuak

1. Mendigune Galiziar-Leondarra
  • Antzinako zokalo Paleozoikoaren zati bat.
  • Orogenesi Alpetarrean zatitu eta gaztetu egin zen.
  • Zeharkako haranen faltak komunikazioak zailtzen ditu.
  • Gune orografikoak:
    • Segundera.
    • Teleno (2.188 m) (Orense eta Leonen artean).
    • Cabeza de Manzaneda (Orensen).
    • Ankares-eko mendiserrak (Lugo eta Leonen artean).
  • Mendate nagusia: Piedrafita de Cebrero.
2. Kantabriar Mendikateak
  • Mendebaldean material Paleozoikoz osaturik (Asturias mendigunean).
  • Ekialdean kare-harrizko material sekundarioz osaturik.
  • Orogenia Alpetarrak tolestu zituen.
  • Itsas-haizearen eragina zailtzen dute.
  • Altuera nagusiak: Picos de Europa eta Peña Labra.
3. Iberiar Sistema
  • Meseta Ebroko sakonunetik banatzen du.
  • Ipar-mendebaldean material Paleozoikoak (bi mila metro baino gutxiagokoa).
  • Bi zati bereiz daitezke:
    • IM-HE norabidea hartuta:
      • Demanda (2.033 m), Urbión (2.235 m), Cebollera (2.147 m).
    • Zeharkako sakonunea: Calatayud-Teruel (Jalon ibaitik zeharkatuta).
    • Terueletik bi adarretan banatuta:
      • Gaztelako adarra: Albarracin mendikatea (1.921 m), Moncayo mendigunea.
      • Kanpoko adarra edo Aragoikoa: Maestrazgo, Javalambre, Gúdar.
      • Bien artean fosa tektonikoa.
4. Sierra Morena
  • Egitura germaniarrekoa (blokez osaturik).
  • Ez da mendikaterik berez, Mesetaren labarra baizik.
  • Flexiozko faila erraldoi bezala hartuta.
  • Badirudi zokaloaren makurgune hautsia bat dela.
  • Material Paleozoikoz osaturik: arbelak, kuartzitak.
  • Mendikate garrantzitsuak: Madrona, Pedroches, Arocena.

C) Mesetaz Kanpoko Sakonuneak

  • Hirugarren Aroan eratuak.
  • Tertziario eta Kuaternarioko sedimentuz beteta.
  • Ia horizontalak dira.
1. Ebroren Sakonunea
  • Pirinio, Iberiar sistema eta Kataluniako mendikatearen artean dago.
  • Miozenotik itsasotik isolaturik geratu zen.
  • Tertziarioan eratua: zokalo hondoratzeagatik.
  • Itsas metaketak eta gero kontinentalek bete zuten:
    • Tuparriak, kare-harriak: erliebe horizontala.
    • Buztinak, hare-harriak, konglomeratuak: karkabak (badlands).
2. Guadalquivirren Sakonunea
  • Hasieran itsasoari irekita.
  • Geroago, itsasertzeko aintzira bihurtu zen.
  • Orogenia Alpetarrean eratuta.
  • Itsas sedimentuz beteta: erliebe ia lau.

D) Mesetaz Kanpoko Mendikateak

1. Pirinioak
  • 425 km luzerakoa dute M-E.
  • Ardatz aldea (axial):
    • Material Paleozoikoz osaturik.
    • Orogenia Alpetarrean gaztetua.
    • Alde garaiena: Monte Perdido (3.353 m) eta Aneto (3.404 m) tontorrak.
  • Sakonune ertaina:
    • Material tertziarioz beteta.
  • Aurrepirinioak:
    • Kare-harrizkoak, ez hain altuak.
    • Ardatzetik bi aldeetan.
    • Guara mendikatea hegoaldean (Huesca).
2. Euskal Mendiak
  • Mendebaldeko Pirinioen jarraipena dira.
  • Garaiera txikiak.
  • Forma leunak eta uhindunak.
  • Glaziarismoak ez du eraginik izan.
  • Erliebe karstikoa nagusia da (Gorbea, Aralar).
  • Altuera nagusiak: Aizkorri (1.554 m), Gorbea (1.475 m).
3. Kataluniako Mendikateak
  • Kostaldearekiko bi mendikate paralelo:
    • Kostaldekoa garaiera txikikoak.
    • Barrukaldekoa altuera handiagoak (Montseny, Montserrat).
  • Erdian Vallés-Penedes sakonunea, material tertziarioz eta kuaternarioz beteta.
  • Iparraldekoa Mendigune Hertziniarraren hondarrak dira:
    • Material Paleozoikoz osatuta.
  • Hegoaldekoa kare-harrizko lur sekundarioz osatuta dago.
  • Zeharkako failek sare hidrografikoa antolatu dute.
4. Mendikate Betikoak
  • Konplexutasun geologiko handia dute.
  • Penintsulako tontorrik altuena: Mulhacen (3.470 m).
  • Bi unitate:
    • Mendikate Penibetikoak:
      • Antzinako mendigune Betiko-Riftarra.
      • Material Paleozoikoz osatuta.
      • Orogenia Alpetarrean altxatu zen (Sierra Nevada, 3.480 m).
    • Mendikate Subbetikoa:
      • Barrualdean, material Mesozoikoz osatuta.
      • Grazalema, Ubrique eta Cazorlako mendikateak.
    • Sakonune Intrabetikoa:
      • Boyar-eko korridorea hainbat sakonune txikiagotan zatituta (Ronda, Antequera, Granada, Guadix, Baza).

2.6. Penintsulako Kostako Erliebea

  • Ezaugarriak:
    • Kostak oso zuzenak.
    • Itsas eragina nekez igarotzen da.
    • Espainiako kostak 3.167 km ditu.

3. Uharteetako Erliebea

3.1. Balear Artxipelagoa

  • Bost uharte: Mallorca, Eivissa, Menorca, Formentera eta Cabrera.
  • Mallorca eta Eivissa: Mendikate Betikoen zatiak dira.
  • Menorca: Kataluniako kostaldeko mendikatearekin harremanetan dago.
  • Mallorcako guneak:
    • Tramontana mendizerra:
      • Malkartsua.
      • Kare-harrizkoa.
    • Levanteko mendikatea:
      • Kare-harrizko harkaitzak itsasoraino.
      • Altuera txikiak (500 metro baino gutxiagokoak).
    • Erdialdeko sakonunea: Pla:
      • Erliebe leuna.
      • Buztinezko harkaitza.

3.2. Kanariar Artxipelagoa

  • Afrika kontinentetik ehun kilometrora dago.
  • Zazpi uharte nagusi eta bi probintzia:
    • Las Palmas: Kanaria Handia, Lanzarote eta Fuerteventura.
    • Tenerife: Tenerife, La Palma, Gomera eta Hierro.
  • Izaera bolkanikoa.
  • Hirugarren Aroan eratuta.

Entradas relacionadas: