Espainiako eta Euskal Herriko Demografiaren Bilakaera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,56 KB
Bilakaera honetan lau fase bereiz daitezke. Batetik, lehen aroa, XX. mende artekoa, zeinean biztanleriaren hazkundea geldoa eta etengabekoa izan zen. Lehen aro hau erregimen demografiko zaharrari dagokio. Bigarren aroaren edo trantsizio demografikoko aroaren ezaugarri nagusia, aldiz, heriotza-tasen beherakada nabarmena da. Hirugarren aroa erregimen demografiko modernoari dagokiona da, non biztanleriaren hazkunde etengabea ematen den eta jaiotza- eta heriotza-tasen balioak gero eta apalagoak diren.
Erregimen Demografiko Zaharra
XIX. mendean zehar biztanleriak poliki baina etengabe egin zuen gora, jaiotza-tasa eta heriotza-tasa arteko diferentzia oso txikia zelako. Amerikako emigrazioa moteldu zen, eta Iberiar penintsulako biztanleriak izurriteak, gerrak eta osasun- eta higiene-neurrien faltak pairatu zituen. XIX. mendearen bigarren erdian, Bizkaian eta Gipuzkoan asko bizkortu zen hazkundea, eta trantsizio demografikoaren ezaugarriak nabarmentzen hasi ziren. Beste lurraldeetan, ordea, hazkundeak izugarrizko atzerakada izan zuen.
Ezaugarri Nagusiak
Jaiotza- eta hilkortasun-tasak oso altuak dira; horregatik, biztanleriaren hazkundea txikia da.
Trantsizio Demografikoa (1900-1975)
Espainiako trantsizio demografikoa mundu garatua deritzon zonaldearekin atzerapenarekin gertatu zen, XX. mendearen lehen hamarraldietan hasi baitzen. EHn, Bizkaia izan zen trantsizio demografikoan sartu zen lehen lurraldea. Demografia-azelerazio hau 1877tik aurrera gertatu zen. Etorkin kopuririk handiena Burgos, Logroño, Leon eta Galiziatik etorri zen, eta Nerbioi ibaizabalen inguruan bildu ziren. Gipuzkoan, aldiz, etorkinak oreka handiagoz banatu ziren (Irun, Errenteria, Donostia, Beasain, Eibar, Elgoibar, Arrasate), eta hazkunde demografikoa ez zen hain bat-batekoa izan.
Gipuzkoa osoan banatu zen benetako gorakada hau XX. mendearen hasieran gertatu zen. 1900etik aurrera, trantsizio-aroa hastearekin batera, heriotza-tasa jaitsiz joan zen, baina bi heriotza-aldi katastrofiko izan ziren: Gerra Zibila eta 18ko gripea.
Ezaugarri Nagusiak
Hilkortasun-tasak asko jaisten dira, nekazaritza-tekniken hobekuntzarengatik eta medikuntza-aurrerapenengatik. Era berean, jaiotza-tasak jaitsi dira etaparen amaierara arte, antisorgailuen zabaltzeagatik eta emakumea lan-merkatuan sartzen delako.
Eredu Demografiko Modernoa
70eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, jaiotza-tasa nabarmen hasi zen jaisten. 73an hasitako krisi ekonomikoaren eta trantsizio politikotik abiatuta Espainiar gizartearen aldaketa sozioekonomikoaren ondoriozkoa izan zen; nahiz eta prozesua 75ean hasi, eredu demografiko modernoa ez zen agerikoa egin 90eko hamarkadara arte.
Ezaugarri Nagusiak
Egoera hau industria osteko gizarteetan ematen da. Hilkortasun-tasak behera egiten du, eta jaiotza-tasa hilkortasun-tasaren berdina da amaieran.
Zero Hazkundea
Jaiotza-tasaren eta ugalkortasun-tasaren jaitsierak, heriotza-tasaren igoera txikiarekin batera, biztanleriaren zahartzea dakar. Biztanleriaren hazkunde natural negatiboa ematen da, jaiotza-tasak oso baxuak direlako eta heriotza-tasen azpitik daudelako. Orain, gazteen zati handi batek ikasten du, eta lan-munduan sartzeak ere atzeratu egin du haurrak izateko batez besteko adina. Antisorgailuen erabilera orokortu da, eta umeak izateko fenomenoa guztiz kontrolatua dagoela esan daiteke. Gainera, gaur egungo krisi ekonomiko latzak eta orain dela gutxi onartutako abortuaren legeak eragina izan dezakete ugalkortasunean; posible izan baitaiteke hemendik aurrera jendeak gehiago pentsatzea seme-alabak izan aurretik.