Espainiako eta Euskal Herriko biztanleriaren desorekak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,4 KB
Espainiako biztanleriaren banaketa eta lurraldez lurraldeko desorekak
Autonomia erkidego guztietan jaiotza-tasa, heriotza-tasa eta berezko hazkundeak oso txikiak dira, adinen araberako egitura desberdinak direla eta.
Arrazoiak:
- Jaiotza-tasen tradiziozko jokaera desberdinak.
- Garapen ekonomikoan dauden desberdintasunak: 1950-75 bitartean, desberdintasun horien eraginez, migrazio-mugimenduak gertatu ziren, barrualdeko nekazaritza-eskualdeen eta periferiako eta Madrilgo industria-guneen artean. Migrazioek gazteen artean izan zuten eragina, eta ondorioz, migrazio-eskualdeetan biztanleria zahartu egin zen. Zahartze honen eraginez, jaiotza-tasak behera egin zuen eta heriotza-tasak gora. Etorkinak hartzen zituzten inguruak, berriz, gaztetu egin ziren, jaiotza-tasa igoz eta heriotza-tasa jaitsiz.
- 1975eko krisi ekonomikoak jokaera hau geldiarazi zuen, eta jaiotza-tasak behera egin zuen.
Lurralde-desorekak Espainian: Bi mota nagusi
a) Jaiotza-tasa altuko autonomia erkidegoak:
Biztanleak gazteagoak dira. Batzuek tradizioz jaiotza-tasa handiagoa dutelako (Andaluzia, Murtzia, Balearrak, Kanariak, Ceuta eta Melilla). Beste batzuek hazkunde ekonomikoak immigrazio-prozesu indartsuak eragin dituelako (Madril, Katalunia eta Valentzia). Heriotza-tasa batez bestekotik behera dute eta berezko hazkunde positiboa.
b) Jaiotza-tasa baxuko autonomia erkidegoak:
Biztanleria zaharra da, iraganean emigrazio indartsua pairatu zutelako (Galizia eta Penintsulako barrualdeko lurraldeak) eta 1975eko krisiak eragin oso negatiboa izan zuelako erkidego horietan (Kantauriko lurraldeak). Heriotza-tasa batez bestekotik gora dute eta berezko hazkunde negatiboa.
c) Berezko hazkunde-tasa Espainian (batez beste %1,12):
- Negatiboa: Galizia, Asturias, Gaztela eta Leon, Kantabria, EAE, Errioxa, Aragoi, Gaztela-Mantxa, Extremadura.
- Positiboa: Nafarroa, Katalunia, Valentzia, Murtzia, Andaluzia, Madril.
Euskal Herriko biztanleriaren banaketa eta lurraldez lurraldeko desorekak
XX. mende hasieran, Euskal Herrian milioi bat biztanle inguru zeuden. 2002an, ia 3 milioi.
Euskal Autonomia Erkidegoan
Euskal Herriko biztanleriaren dentsitatea handia da. EAEn Espainian baino 3,5 aldiz handiagoa da. Dentsitaterik handienak Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean daude. Bigarren maila batean Arabako eta Nafarroako hiriburuetan eta horien barruan industria-nukleo handietan. Dentsitate txikienak Arabako lautadan eta Nafarroako barrualdean daude.
Ipar Euskal Herrian
Kostaldean, Lapurdin, turismoa eta merkataritza direla eta, biztanleriak gora egin du. Nafarroa Beherean eta Zuberoan, berriz, nekazaritza-jardueretan espezializatuak direnez, behera egin du.
Biztanleria-kontzentrazioak:
- a) Bizkaian: Portugalete, Sestao, Getxo, Basauri, Durangoaldea eta Gernika, Bilboz gain.
- b) Gipuzkoan: banaketa orekatua.
- c) Araban: Gasteiz hiriaren inguruan.
- d) Nafarroan: Iruña eta Erribera.
- e) Ipar Euskal Herrian: Baionan, Donibane Lohizunen eta Miarritzen.
Azken boladako aldaketak: 5.000 biztanletik beherako udalerrietan biztanleria gora egiten ari da. Bilboko eta Donostiako biztanleria alboetako udalerrietara mugitzen ari da.