Espainiako Estatuaren Antolaketa eta Nazioarteko Erronkak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,94 KB
Autonomia Estatuaren Antolaketa
a) Antolamendua eta Estatutua
Autonomia Erkidego bakoitzaren antolamendua arautzen du, eta Gorteek onartzen dute Estatutua.
b) Eskumenak eta Funtzioak
Erkidegoek eskumenak eta funtzioak izan ditzakete, Estatuak ematen dizkienak. Erkidegoek bakarrik edo elkarlanean bete ditzakete. Zenbait eskumen Estatuarenak soilik dira, nazioarentzat oinarrizkotzat jotzen direlako (adibidez, postak).
Eskumen hauek izan ditzakete:
- Politika, ekonomia, garraioa.
- Lurralde antolamendua.
- Gizartea eta osasuna.
- Kultura, kirola, aisia.
c) Erakundeak
Legebiltzarra edo Autonomia Parlamentua
Legedia egin, aurrekontua onartu eta botere betearazlea kontrolatzen du. Kideak sufragio unibertsalez hautatzen dira, 4 urtean behin.
Lehendakaria edo Presidentea
Autonomia Erkidegoko ordezkari nagusia da, eta autonomia gobernua zuzentzen du.
Gobernu Kontseilua
Botere betearazlea du. Lehendakariak eta hark hautatutako kontseilari edo sailburuek osatzen dute.
Justizia Auzitegi Nagusia
Instantzia judizialik handiena da. Gobernuaren ordezkaritza Estatuaren administrazio orokorra zuzentzen du erkidegoan.
d) Finantzaketa Erregimenak
Foru Erregimena
Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko eredua da. Lurralde historiko bakoitza bere administrazio fiskalak bildutako zergekin finantzatzen da. Estatuarekin itun bat sinatzen da, hitzarmenaren bidez Estatuko administrazio orokorrari ordaindu beharrekoa zehazteko.
Erregimen Komuneko Erkidegoak
Zergak hainbat modutakoak izan daitezke:
- Erkidegoak berak bildutakoa.
- Estatuak emandakoak.
- Estatuarekin partekatuak.
Funtsak jasotzen dituzte bildutako zergekin oinarrizko zerbitzu publikoak edo transferitutako eskumenak asetzen ez badituzte. Zenbait erkidegok funtsak jasotzen dituzte gainerako erkidegoen finantzaketa eta garapen mailara hurbiltzeko. Kanariek erregimen ekonomiko eta fiskal berezia dute.
e) Oinarriak
Autonomia Estatua lurraldeen arteko berdintasunean eta elkartasunean oinarritzen da.
Europar Batasunean (EB) Sartzearen Ondorioak
a) Politika Arloa
Espainiak sistema demokratikoa eta zuzenbidezko estatua indartu zituen. Latinoamerikako eta Mediterraneoko herrialdeekiko harremanak hobetu ziren.
b) Ekonomia Arloa
Espainiak atzerapen handia zuen Erkidegoko herrialdeekiko BPGd-an (per capita) eta ekonomiaren lehiakortasunean.
- Hamarkadetako isolamenduaren ondoren, Espainia merkatu bakar batean sartu ahal izan zen.
- Espainia ahalegin handia egitera behartu zen, sektore ekonomikoak EEEko politiketara moldatzeko. Nekazaritza produkzioa eta biztanleria %30 hazi zen Europan. Arrantza-ahalmena handitu zen.
- Espainiak diru-laguntza handia jaso zuen Europatik egiturak hobetzeko.
c) Gizarte Arloa
Beste kide batzuekin homologa daitekeen ongizate estatua sortu zen. Gizarte prestazioak nabarmen hazi ziren, eta osasungintza eta hezkuntza unibertsal bihurtu ziren.
d) Kultura Arloa
Truke kulturalei eta zientifikoei lagundu zien, baita pertsonen mugikortasunari ere.
Desparekotasunak Deuseztatzeko Konponbideak
a) Nazioarteko Instituzioak
Helburua munduko pobrezia amaitzea da. Nazioarteko Diru Funtsak eta Munduko Bankuak finantza-laguntzak eta funtsak ematen dituzte garapenerako. Kritikak jaso dituzte, herrialde aberatsen interesei erantzuten dietelako.
b) Garapenerako Laguntza Ofiziala (GLO)
Herrialdeek garapenerako ematen dituzten diru-laguntzak dira. Ez da nahikoa, herrialde jasotzaileak behartzen baitira laguntza hori herrialde emaileko ondasunak erosteko erabiltzera.
c) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE)
Kideak boluntarioak dira, proiektu jakinetan egiten dute lan eta larrialdi egoeretan laguntza ematen dute.